Jon Agirre: “Selekzioari laguntzea izango da nire egitekoa Sorian” »

Jon Agirrek (Arroabea, Zestoa, 1997) aurreneko aldiz parte hartuko du Espainiako Txirrindularitza Txapelketan. Bihar izango da Sorian (Gaztela Leon, Espainia), Elite eta 23 urtez azpikoen errepideko lasterketan. Euskadiko selekzioarekin ariko da Agirre. Jira-Bira Cycling Zarauzko klubeko Grupo Eulen taldean bigarren denboraldia ari da osatzen. Zer esperantzarekin zoaz Soriara? Disfrutatzeko asmoarekin noa. Aurreneko aldia izango dut […]

Santua eta euskaraz abestua »

Aleluia! oihukatu du Donostiako The Upper Room gospel taldeak. Horrela du izena zazpikote moduan argitaratu duten lehen diskoak, eta laneko kantu baten izena ere bada. Izenburuak ondo baino hobeto islatzen du bandaren proposamena. Astelehenean, Viktoria Eugeniako Klubean aurkeztu zuten. Hamarkada luzeko ibilbidea egina du The Upper Room taldeak. Iñaki Miguel piano jotzaileak eta Mikel San […]

Irisgarritasunari ikusgarritasuna »

Bost zutabe ditu Elkartuk pasa den urtean aurkezturiko ikerketak. Gipuzkoako Elbarritasun Fisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzaileak elbarritasun egoeran dauden pertsonen egoera eta beharrak aztertu zituen. Horien inguruko hausnarketa sortzeko Elkartuz topaketa egin zuten. Iragan asteartean, topaketaren bigarren ekitaldia egin zuten Tabakalerako Kutxa Kultur plazan. Hezkuntza inklusiboa, lan arruntaren eskubidea, irisgarritasun unibertsala, bizimodu independentea eta partaidetza […]

Usadioz beteriko gaua »

Ekainaren 21ean da udako solstizioa, baina, erlijioaren eraginez, San Joan bezperan ospatzen da –gaur, ekainak 23–. Euskal mitologiaren arabera, gau berezia da, magikotasun kutsua du eta mendez mende eta belaunaldiz belaunaldi zabaldu da. Egun horren harira egiten diren eta ziren errituak ezagutzeko, Aranzadiko kide Daniel Maria Perez Altamirarekin hitz egin du Irutxuloko Hitzak. Gipuzkoako kulturaren […]

Automobilismo zirkuituaren omenez »

Urte askoan izugarrizko ospea izan zuen Donostiako Automobilismo Zirkuituak. Orduko giroa berrreskuratuko dute bihar, larunbata, San Sebastian Circuit Spirit delakoan. Antolatzaileek ongi pentsatutako ibilbidea antolatu dute, Gipuzkoan barrena, 1923an Gipuzkoa zeharkatu zuen auto ilara handia gogora ekartzeko asmoz. Horrela, auto klasikoek igaroko dute lurraldea. 1923an hasi ziren Donostiako Automobil Zirkuituko lasterketa handiak, Donostiako Bigarren Erakustazokarekin […]

San Joan bezperaren bueltan »

Udako solstizioarekin batera, San Joan bezpera ospatzen dute hainbat auzotan. Baina ez hori bakarrik, jai giroarekin jarraitzeko grina piztu dute batzuek. Izan ere, Oletak dagoeneko txupinazoa bota du, eta Igeldok eta Altzak datozen egunetan hasiko dituzte festak. OLETAKO JAIAK Pala txapelketen finalerdiak jokatu ostean, jaiak asteazkenean hasi zituzten; beraz, jada giro bikaina antzeman daiteke Oletan. […]

Ahaztutako emakumeengatik »

Egiakoak dira Dandai emakumeen elkarteko kide gehienak. Guztiak ere 70 urteren bueltan dabiltza, eta ikasteko eta gauza berriak egiteko gogoz dabiltza. Egiako emakumeen aztarna da euren azken lorpena. 1950 eta 1970 urteen bueltan auzoan garrantzia izan zuten andrazkoen inguruan ikertu dute, eta argazkiak eta dokumentuak bildu ostean, euren txosten propioa osatu dute. «Oso pozik gaude […]

“Ez diet mundu erdi erre bat utzi nahi nire ondorengoei” »

Erraustegiaren aurkako borrokan buru-belarri dabiltza Teresa Lopez (Igara, 1963), Juanmi Galatas (Añorga, 1943) eta Julen Lorenzo (Andoain, 1997). Gose greba egin duten sei kideetako bat da Lopez; mugimenduan urte mordoa darama Galatasek; eta bere lehen militantzia esperientzia bizitzen ari da Lorenzo. Zergatik hasi zineten mobilizatzen? Teresa Lopez (T.L.): 2002. urte inguruan nire etxetik oso gertu jarri […]

Zirika Zirkusek obra berria eskainiko du Intxaurrondon »

Ondorengoak ikuskizuna eskainiko du gaur Zirika Zirkus konpainiak Intxaurrondoko Gabriel Zelaia plazan (19:00). Obra berriko protagonista Lopeztarrak zirko konpainia da. Bosgarren belaunaldia ordezkatzeko garaia iritsi zaie, b…

Paxkal Irigoyen musikariak emango dio hasiera ‘Balio dute’ egitasmoari »

Unai Pelayo musikari eta eragileak egitasmo berria jarri du abian. Balio dute izenpean lehen kontzertua egingo du igande honetan, Doka antzokian. Oholtza gainean, Paxkal Irigoyen eta Kontsumo orkestra eta Reitx bakarlaria ariko dira 19:30etik aurrera. «Egitasmoaren aurkezpena izango da, baina ez du izaera hori izango. Berezitasuna musikariek jarriko dute», dio Pelayok. Horrela ere, abentura berri […]