Argia, tunelaren barruan ere »

“Gaur egun, badiako itsasaldeko ibilbide osoan dagoen tarte bakarra da non ez den itsasoa ikusten. Horrenbestez, paisaia eta zentzumenen esperientziaren aldetik, hutsune bat dago. Argia eta soinua aldatzen dira, eta, sartu bezain pronto, bertatik atera nahi dugu paisaiaz gozatzen jarraitzeko”. Hain zuzen ere, hitz hauekin azaldu dute Antiguako oinezkoen tunelean egingo duten egitasmoaren beharra. Antiguako […]

The post Argia, tunelaren barruan ere appeared first on Irutxuloko Hitza.

“Mugimendua indartsu dago, eta tresna asko geratzen zaizkigu oraindik” »

Joan den larunbatean bildu ziren leku berean izan zen Juan Mari Beldarrain duela 20 urte ere, aldarrikapen berarekin; Gipuzkoa plazan, Foru Aldundiaren aurrean, erraustegiaren aurka. Hain zuzen ere, Burua duenak ez du erraustegirik nahi bere herrian, eta bihotza duenak ez du beste inoren herrian ere nahi leloa izango du Errausketaren Kontrako Mugimenduak, maiatzaren 29rako, iragarritako […]

The post “Mugimendua indartsu dago, eta tresna asko geratzen zaizkigu oraindik” appeared first on Irutxuloko Hitza.

Hezkuntza komunitatearen eskura »

LeGoP –Learning Good Practices– Europako Batasunean hezkuntza, formakuntza, gazteria eta kirola bultzatzen dituen Eramus Plus programaren barruan dago. Azken bi urteotan, Italia, Holanda eta Euskal Herriko bost erakunderen artean proiektu bat lantzen ari dira, tartean, Aieteko Axular Lizeoa ikastola eta Gureak taldea. Gaitasun mugatua duten pertsonen integrazioa eskolatan bultzatzen ari dira zein homofobia saihesten, eta […]

The post Hezkuntza komunitatearen eskura appeared first on Irutxuloko Hitza.

Ongi etorri hiriburura! »

Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzak kanpaina berezi bat jarri du abian, udaberriaren etorrerarekin: hiriko hainbat kale eta eraikin publikotan ongi etorri kartelak zintzilikatu ditu, aurpegi ezagunak eta ezezagunak uztartuta. Kultur jardueretan parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dute horrela, bai bisitariei, baita herritarrei ere. Realeko jokalari Xabi Prieto eta Asier Illarramendi, Jon Maia dantzaria, Gaztelubideko Danbor […]

The post Ongi etorri hiriburura! appeared first on Irutxuloko Hitza.

30 urte, 27 ordu lazgarri haietatik »

Duela 30 urte, apirilean, 27 ordu pelikula filmatzen hasi ziren Donostian, hilabete batzuk geroago estreinatu ahal izateko. Aurreikuspena ondo baino hobeto bete zuten, 1986. urteko Zinemaldian aurkeztu baitzuten filma; arrakasta handiarekin, gainera. Hain zuzen ere, Zilarrezko Maskorra jaso zuen hiriko zinema jaialdian. Era berean, Goya sarietarako hautagaien artean izendatu zuten eta Montpellier hiriko jaialdian pelikula […]

The post 30 urte, 27 ordu lazgarri haietatik appeared first on Irutxuloko Hitza.

“Sare bat osatu nahi dugu, auzoko elkarteetako kideekin” »

Josune Otxotorena, Mikel Lasa, Mariapi Arratibel eta Juanjo Ugartemendia; Martuteneko euskara batzordeko kideak. Ofizialki 2012an ekin zion bere bideari Martuteneko euskara batzordeak. Goraka joan zena hasieran, behealdian dago orain. Beraz, indartzeko, batzar irekia egitea erabaki dute, apirilaren 13an, 19:00etan, auzo elkartearen egoitzan, dei honekin: Kezkatzen zaitu Martuteneko euskararen egoerak? Batzordeko kide batzuekin egon da IRUTXULOKO […]

The post “Sare bat osatu nahi dugu, auzoko elkarteetako kideekin” appeared first on Irutxuloko Hitza.

Añorgak hartuko du lekukoa »

«Añorgan euskaraz bizi nahi dugu. Bakarrik ezin denez, elkarren beharra daukagu. Larunbat honetan abiatuko da bidea». Azken hilabeteetan Egian euskara hutsean aritzeko aurrera eraman duten esperientzia bizitzeko prest daude Añorgan, eta adierazpen horiekin iragarri dute biharko deitutako batzar irekia. Hain zuzen ere, Museum Cemento Rezolan bilduko dira, 10:00etan, Euskaraz Bizi Nahi Dugulako izeneko egitasmorako lan […]

The post Añorgak hartuko du lekukoa appeared first on Irutxuloko Hitza.

Mozal legearen aurkako deia »

Orain arte Libre mugimendua lotu dugu epaiketa politikoen defentsarekin, baina jauzia eman nahi dugu, eskubide zibil eta politikoak defendatzeko, eta horren aurka doa zuzenean Mozal Legea. Gainera, harremanetan egon nahi dugu Donostialdeko gainontzeko ezkerreko mugimenduekin, indartzeko», azaldu dio Agus Rodriguez Libreko kideak IRUTXULOKO HITZAri. Euren lan esparrua horretan ikusten dutela dio, inolako protagonismorik gabe, baina […]

The post Mozal legearen aurkako deia appeared first on Irutxuloko Hitza.

Urte askotarako »

Sahararrek Tindufeko errefuxiatuen kanpamenduetan bizirauten dute azken lau hamarkadetan. Nortasunaren borroka horretan diraute tinko, eta gatazka politikoaren amaierak ez du zantzurik ageri. Basamortuko baldintzak oso gogorrak dira, bereziki udan, oso tenperatura altuak baitituzte. Bizimodu gogorrari aurre egin behar dioten haurrek pare bat hilabetez arnas hartzeko helburuz sortu zuten Oporrak Bakean programa. 30 urte bete ditu […]

The post Urte askotarako appeared first on Irutxuloko Hitza.

Festarako grina piztuko dute »

Duela hogei urte baino gehiago sortu zuten Txanpontxo, Bidebietako festen ikur nagusia. Jaiak berreskuratzearekin batera, Moneda baserriaren omenez asmatu zuten pertsonaia. Izan ere, baserri hori da oraindik auzoan zutik mantentzen den bakarra. Bertara joaten ziren bizilagunak, beren txanponak gorde, jaso, aldatu edo errenta ordaintzera. Hori oinarri hartuta, Txanpontxok txokolatezko txanponez beteta eramaten du saskia jaietan […]

The post Festarako grina piztuko dute appeared first on Irutxuloko Hitza.