Herritarren babes osoa jaso du Eneko Etxaburu gazteak »

Laga gazteixi bakin lelopean eroan ziren aurrera Eneko Etxaburu preso politikoaren aldeko ekimenak zapatuan. 12:00etan zegoen eginda hitzordua alde zaharrean, eta ordurako ertzainen furgoneta bi zeuden Musika Plazan. Latxanbre plazan argazkia atera eta gero, Kalekutzean batu ziren herritarrak elkarretaratzean. Bazkal aurrean, gazte batzuk identifikatu zituzten ertzainek Zubi Zaharraren parean. Sutargi aurrean eduki zuten bazkaria Etxabururen lagun eta senideek. Ordu batzuk geroago, 19:30ean, Kalekutzean egin zen ekitaldi nagusia. Bertan, Etxaburu Basauriko kartzelara sartu zen momentua ekarri zuten gogora. «Urtebete pasatu da gure lagun eta kide Eneko gure artean falta zaigunetik. Hamengo asko gogoratuko zarete iazko irailaren 23an Enekok Basauriko kartzelako atea zelan zeharkatu zuen». 214 atxiloketa urte bian 2007tik 2009ra bitartean 214 gazte atxilotu zituztela azaldu zuten ekimenean, «Euskal Herriaren alde behar politikoa egitearren». Atxiloketa eta erasoen aurrean, gazteriak lana egiteko daukan gaitasuna defendatu zuten: «Gazteriaren inplikazioa eta iraultzarako indarra izan dira gazte erakundearen arma bakarra. Eta horixe da ezin dutena ulertu. Ezin dute ulertu euskal gazteria gai dela bere arazoei aurre egin eta bere alternatiba propioak sortzeko. Urteetako borrokaren bidez hainbat gauza lortu ditugu, eta oraindikan badaukagu zer lortu». Alamedaraino egin zen manifestazio jendetsuagaz amaitu ziren Etxabururen alde antolatutako ekimenak, 20:20an. Goizean gertatu modura, presentzia poliziala nabaria izan zen Musika […]

Eskualdekoek ez dute lortu final-laurdenetarako txartela »

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final zortzirenetako bi saio jokatu dira asteburuan, bata Eibarren, eta bestea Lazkaon. Hain zuzen ere, azken honetan, Lazkaokoan, eskualdeko hiru bertsolari aritu ziren, Unai Muñoa berrobitarra, Beñat Iguaran billa…

Butaka barrietan zineaz doan gozatzeko aukera dago »

Nestor Basterretxea aretoan butaka barriak jarri dituzte, eta horren harira, Kultura, Gazteria eta Hezkuntza sailak irailean eta urrian bariku gaueko zinera joateko bost gonbidapen bikoitz zozketatutako ditu astero. Gainera, Tiki-Taka enpresak astelehe…

27 ehiza postuak esleitu dituzte, bi asteburutan zehar egindako enkantean »

Usoak eta birigarroak ehizatzera doazen ehiztariez betetzen hasiko dira laster mendiak. Areso inguruko mendiak aproposak omen dira horretarako, eta hori dela eta, bertan dauden postuak oso preziatuak dira. Ehiztari askok nahi izaten du bereganatu postu horietako bat, baina ez da hain erraza izaten. Izan ere, Udalak enkantean jartzen ditu bertako 27 postuak. Bada, iragan asteburuan eta aurrekoan burutu zen enkantea, eta postu guztiak esleiturik geratu ziren. 17.059 euro ordaindu zituzten postu guztien artean, zergak eta BEZa barne. Pasa den urteko enkantearekin alderatuta, beraz, igoera egon da aurten, iazkoan 12.825 euro ordaindu baitzituzten ehiztariek. Aurreko urteetako enkanteekin alderatuta, baina, udaletik azaldu dutenez, diru gutxiago ordaindu da aurtengo enkantean. 27 postu horietan ere bada aldea. Izan ere, kokapen hobea dute batzuk, eta horiek, noski, eskaera handiena izaten dutenak dira. Horregatik, gehien ordaintzen diren postuak izan ohi dira. Aurtengo enkantean 2.684 euro izan da gehien ordaindu den uso postua. Gutxien ordaindu dena, berriz, 183 euro izan da. Pasa den urtekoan baino jende gehiago egon da aurten. Horrez gain, batzarrean hala onartu ostean, postuen hasierako prezioa igo egin dute. Udaletik azaldutakoaren arabera, bi horiek izan daitezke aurten diru gehiago ordaindu izanaren arrazoia. Guztiak esleituta Igaro den asteburuan egin zen bigarren enkantea, eta bertan behin […]

Bihar arratsaldean uretaratuko dute Arkflow itsasontzia »

Muruetako ontzioletakoek Arklow Forest izeneko itsasontzia uretaratuko dute bihar arratsaldean, 16:00etan hasita. Ordu bete beharko dute, gutxi gora-behera Portuondora ailegatzeko. Ohi bezala, atoiontziaren bitartez egin beharko dute uretaratzea.

Umorea eta osasuna hitzaldia, bihar, udaletxean »

Gazte Izanaken eskutik eta Nazaret zentroaren laguntzarekin, Umorea eta osasuna hitzaldia izango da bihar udaletxean, 17:30ean. Xabier Susperregi da hizlaria (gaztelaniaz eta euskaraz ariko da).

Euskara ikasten aritu direnek urriaren 6ra bitartean egin dezakete diru-laguntza eskaera »

Udan euskaltegian euskara ikasten aritu diren zarauztarrek edota UEU Udako Euskal Unibertsitateko ikastaroren batean parte hartu dutenek urriaren 6a bitarteko epea izango dute Udalean diru-laguntza eskaera egiteko. Eskaera egin ahal izateko eskatzaileak ikastaroaren %80a jasoa izan beharko dute. Guztira, 2.400 euroko laguntza emango du Zarauzko Udalak.   Eskaera orria Zarauzko Udaleko Herritarren Arreta Bulegoan edota Euskara Zerbitzuan izango dira eskuragarri. Behin beteta, aipatu lekuetan aurkeztu beharko da bihartik aurrera. Eskaera orriarekin batera, nortasun agiriaren kopia bat, matrikularen ordainagiria, euskaltegiaren bertaratze-ziurtagiria, egoera bereziak egiaztatzeko agiriak (langabezia txartelaren fotokopia konpultsatua edo eskatzaileak egoera ekonomiko larria bizi duela adierazten duen Udaleko Zerbitzuen egiaztagiria, bestetak beste), xede bererako eskatutako edo jasotako bestelako diru-laguntzei buruzko aitorpena eta zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzen dituen agiria aurkeztu beharko dira. Diru-laguntzen oinarriak eta horren inguruko informazio osoa eskuratu nahi dutenek www.zarautz.org webgunea bisita dezakete.

Euskal Jaia antolatzeko bilera »

Urriaren 8an izango den Euskal Jaia antolatzen ari dira anoetarrak, eta bihar, hilak 27, bilera egingo dute. 18:00etan udaletxean elkartuko dira, eta herritar guztiak gonbidatuta daude.

Tozal de Guara eta Peña Cancias mendietara Oargitik »

Oargi Mendi Elkarteak urriaren 1 eta 2rako irteera antolatu du. Hilaren 30an aterako dira Guille herrira bertan lo egiteko. Larunbatean, 8 orduko ibilbidea eginez Tozal de Guara mendira igoko dira.
Igandean, Peña Cancias mendia igoko dute. Izena info@…

Euskal Jaiako bazkarirako txartelak erosteko azken eguna ostirala izango da »

Bi urtez behin ospatzen dute Ikaztegietan Euskal Jaia. Aurten urriaren 8an, larunbatean izango da, eta egun osoko festa antolatu dute. Egunari hasiera  10:00etan emango diote azokaren irekierarekin.
Musika, euskal dantza, era guztietako postuak, anima…