Turismo bulegoak 5.373 bisitari izan ditu 2010ean »

Aurreko urtean baino %6 bisitari gehiago izan dira. Iazko otsailean egiten hasi ziren bisita gidatuek eragin handia izan dute igoeran, Udal Kudeaketa Batzordearen esanetan. Azken bost urteotako daturik onenak izan dira: 2006an 5.170 bisitari izan ziren…

Ibañetara joango da ‘Mugarrien Ibilbidea’ »

Datorren igandean, hilak 20, Jaizkibel Mendizale Taldeak Mugarrien Ibilbidea ekimeneko hamargarren etapa antolatu du. Oraingo honetan, 156. mugarritik (Ibañeta) 196. mugarrira (Arnegi) joango dira. Ibilbideak 18 kilometro ditu eta bide horretan parte-…

Anjel Arrospidek final berri bat jokatuko du urrezko mailan »

Anjel Arrospideren ibiliak ez du etenik. Leaburuko aizkolariak final berri baterako txartela lortu zuen asteburuan, Munitibarren. Binakako txapelketaren urrezko mailan, Arrospidek Mugerza II.arekin osatzen du bikotea eta argi dago gustuko duela ebakera desberdineko lehia hau. Aizkolariek sei ariketa desberdin egin behar izaten dituzte, eta iraupenak baino trebetasunak du garrantzia. Kaso horretan, leaburuarra maisua da eta zutikako enborrean onena ez baldin bada hoberenetakoa. Kontuak horrela, asteburu honetan Arrospidek eta Mugerza II.ak finalerdia jokatu behar zuten Munitibarren. Aurrean Floren Nazabal eta Arkaitz Jauregi zeuden. Lehia oso gogorra izan zen eta finalerako txartela 20 segundoren bueltan erabaki zen. Anjel Arrospidek eta Ugaitz Mugerzak lan guztiak 21:46ko denborarekin amaitu zituzten. Floren Nazabalek eta Arkaitz Jauregik berriz, lan bera egiteko 22:06 segundo behar izan zituzten. Ondorioz, lehen bikoteak, Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan jokatuko den finalean egoteko aukera lortu zuten. Urrezko mailako azken lehia hau otsailaren 27an jokatuko da. Bigarren finalerdia asteburu honetan jokatuko da Espejon, Araban. Alde batetik, iazko txapeldunak egongo dira, hau da, Donato eta Oihan Larretxea. Bestetik, txapelketa bikaina egiten ari diren bi aizkolari indartsu, Iñaki Azurmendi eta Aitzol Atutxa. Igandean erabakiko da bigarren bikote finalista nor izango den. Zilarrezko finala Urrezko mailan ez bezala, zilarrezkoan finala nortzuk jokatuko duten erabakita aurkitzen da. Alde […]

«Bularreko minbizian diagnostiko goiztiarra egin daiteke» »

Arrate Plazaola (Donostia, 1955) onkologia zerbitzuko burua da Onkologikoan eta gaur bularreko minbiziaren inguruko hitzaldia emango du, 17:00etan, Alegiako kultur etxean. Tolosaldean beste hainbat herritan eman du dagoeneko hitzaldia eta aurrerago beste batzuetan ere emango du. Zer dela-eta antolatzen dira hitzaldi hauek? Katxalin elkarteak antolatzen ditu hitzaldi hauek, Osakidetzak egiten duen bularreko minbiziaren diagnostiko goiztiarra egiteko bultzatzen duen deialdiarekin bat eginez. 50 urtetik 69 urte bitarteko emakumezkoei gonbidatzen die mamografia egitera. Kronograma horrekin lotuta hitzaldiak bultzatzen ditu. Mamografia horiek non egiten dira? Denak Donostian egiten dira. Onkologikoak berak egiten ditu bai hirian bertan duen bulego batean bai ospitalean. Hitzaldian zer motatako informazioa ematen duzu? Orokorra izaten da. Zer den bularreko minbizia, zein diren arrisku faktoreak, nola egiten den mamografia, nola astebeteren buruan deitu egiten zaion mamografia ez bada ondo atera edo zerbait arraroa ikusi bada berriro egiteko. Hortik aurrera diagnostikoa ateratzen da. Gaur egun diagnostikoa X izpien zerbitzuan egiten da. Lehen ebakuntza baten bitartez egiten zen diagnostikoa eta egun puntzio batekin egiten da X izpien edozein zerbitzutan. Garrantzitsua da diagnostiko goiztiarra egitea? Jendeak mamografia egitera animatzen dugu. Minbizi honetan diagnostiko goiztiarra egin daiteke. Zenbat eta azkarrago diagnostikatu, sendatzeko aukera askoz handiagoak dira. Horrelako programei esker milimetro gutxiko tumoreak ikusten ditugu, […]

Txomin Etxaniz txakolina hautatu du International Wine gidak »

Mundu guztiko ardorik onenen gida izateko asmoz sortu zuten International Wine izeneko gidak Txomin Etxaniz txakolina hautatu du 2011ko ardoen zerrendan. Getariako txakolinaz gain, Arabako Okendo Txakolina eta Bizkaiko Itxasmendi nº7 Txakolina ere hau…

Donelutxiko neskak Beterriko txapelketako irabazleak »

Villabonako Behar Zana elkartea lepo bete zen larunbat gauean Beterriko IV. Bertsolari Txapelketako finala ikusteko. Bi talde aritu ziren aurrez aurre: Uxue Alberdik, Ainhoa Agirreazaldegik eta Onintza Enbeitak osatutako Donelutxi eta Ander Lizarralderen, Jokin Labayenen eta Unai Muñoaren Donelontxo. 140 lagunek jarraitu zuten zuzenean laugarren urtez Manuel Larramendi Kultur Bazkunak antolaturiko txapelketako finala. Mozorroturik Finalean ere mozorroturik egon ziren bertsolariak. Donelutxiko neskak mexikarrez jantzita zeudela hasi zuten saioa eta Donelontxokoek aldiz, munduko inprobisatzaileen mini txapelketa antzeztea erabaki zuten, Julen Iantzi ETBko aurkezlearen laguntza zutela eta guzti. Afalostean hasi zen Amaia Agirre bertsolariak gidatutako finala. Donelutxi taldekoak izan ziren agurra kantatzen lehenak mexikar emakumeen janzkera tradizionalez mozorroturik. Pistolez tiro eginez azaldu ziren elkartean zalditxoen gainean eta bertan, bertso agur umoretsua egin zuten korridoak eta bestelakoak kantatuz. Oso fin ibili ziren eta zaletuak barrez lehertu zorian egon ziren. Donelontxo taldekoak, baina, ez ziren atzean geratu eta agurrean Jokin Labayenek Julian Iantzirena egin zuen, primeran egin ere, eta bi talde aurkeztu zituen: batetik, inprobisatzaile palestinar bat –Ander Lizarralde– eta bere itzultzailea –Unai Muñoa– eta, bestetik, Jon Sarasua –Unai Muñoa– eta Carlos Aceves inprobisatzaile latinoa –Ander Lizarralde–. Ikus-entzuleak barre-algara batean jarri zituzten bertsolarien ateraldi eta imintzio guztiek. Behin agurra kantatu ondoren, giroa gori-gori zegoen, […]

Ezkio-Itsasoko nekazaritza lurrak mugatzeko lanak bukatzear daude »

Ezkio-Itsasoko nekazaritza lurrak mugatzeko prozesua bukatzear dago jada. 233 lur jaberen sailetako lanak amaituta daude eta jabegoak entregatuta. Guztira 1.970 hektarea. Ezkio-Itsasoko Udaleko Nekazaritza zinegotzi Inaxio Galdosek jakitera eman duenez, «lur jabeek egin beharreko lanak bukatuta daude eta teknikariei dagokie orain falta diren lanak egitea». Ezkio-Itsasoko nekazaritza eremuko lurren egoera oso irregularra zen duela gutxi arte. Izazpiko lurrak larre toki bihurtzeko antolaketa lanak egiten hasi zirenean konturatu ziren Udaleko kideak arazoaren tamainaz: katastroko partzela-planoan lursailak markatzen zituzten muga gehienak gaizki zeuden; partzela batzuk nahastuta zeuden eta lursai bateen kasuan jabearen izena aldatuta zegoen, baita zenbait baserriren kasuan ere. Ez ziren agertzen benetan dauden partzela guztiak, bazeuden eskrituratu gabeko lursailak, baita erregistratu gabeak ere. Sail askoren mugak nondik nora zihoazen inork ez zekien; baziren partzela-planoan azaltzen ez ziren sail batzuen eskriturak, baina sail horiek non zeuden ez zekiten jabeek ere. Lursailak erabat zatikatuta zeuden, batez ere basoetako zenbait eremutan. Guzti horregatik herriko nekazaritza-lurrak antolatzeko plangintza egin zuen Udalak. Batzarrak lur jabeekin Hiru batzar egin zituzten lursailen jabeekin, bi Ezkioko Igartubeitin eta bat Itsason. Horietatik lehenengo biak informatiboak izan ziren. Hirugarren batzarra prozesua martxan jartzeko helburuarekin egin zuten 2010eko martxoaren bukaeran eta 120 bat lur jabe elkartu ziren bertan. Jabe bakoitzari bere […]

Radixu Irratiak zehaztu du programazio barria »

Astelehenetik barikurako gauak eta zapatu goizak produkzio propioko irratsaioekin hornitu dituzte.
Denboraldi barriko programazioa abantean dauka Radixu Irratiak 105.5ean. Martitzenetan 21:30ean 35 mm zinemako musika programa emango dute; 22:30ean Eroz…

Hondakin uren bide ezkutua, agerian »

Ura etxeetara iturritik sartu eta isurbidetik doa. Baina zer gertatzen da urarekin erabili ondoren? Nora doa dutxatu edo harrikoa egin ostean erabiltzen dugun ura? Galdera horiek erantzutea da Añarbeko Uren Mankomunitateak Merkatuzarren antolatutako  Zure ur-hondakinen bidea erakusketaren helburua. Enrique Noain Añarbeko arduradun teknikoak azaldu duenez, “erakusketak ziklo hidrologikoaren bigarren zatia erakusten du. Herritarrek  ezagutzen ez duten zikloa dago atzean: langile pila; energia; garraioak; erreaktibo kimikoak; hamaika tresna hasten dira lanean guk erabili dugun ur hori, garbituta, berriz ere naturara itzultzeko”. Maketak ikusteko aukera Hala, Añarbeko Mankomunitatea osatzen duten hamar udalerrietako 310.000 biztanleek egunero kontsumitzen duten ura nola biltzen den, egiten duen ibilbidea eta nola garbitzen duten  ikusteaz gainera, sortutako hondakinak ere ikusiko dituzte bertara hurbiltzen direnek. Horretarako, Añarberen saneamendu eta arazketa instalazioen hainbat maketekin osatu dute erakusketa, besteak beste. Ehun metrotan barrena, bisitariak, Iztieta auzoan kokatutako ponpalekuaren barrualdea deskubrituko du; hamahiru metro luze den Urumeako kolektorea barrutik igaro, edota Añarberen  saneamendu sistemaren bihotza den Loiolako HUA (Hondakin Uren Araztegia) ezagutzeko aukera izango du. 65 milioi tona hondakin urtean Añarbeko Uren Mankomunitateak 65 milioi tona hondakin jasotzen ditu urtean, batez beste. Hondakin horiek ez dira Noainen ustez “gobernu edo enpresa baten erantzukizuna, gizartearen arazoa baizik, gutako bakoitzak sortzen dituelako»”. Hala, mankomunitatea […]

Donejakue bidea egiten ari direnentzat aterpea eraikiko dute Igartzako errotan »

Igartzako errotan Santiagora bidean (Galizia, Espainia) doazen erromesentzako aterpea egingo dute. Guztira 20 pertsonentzako lekua egongo da eta Aste Santurako lanak amaituta egotea aurreikusten da. Aterpean bi logela egongo dira, bat hamabi pertsonen…