Ibaetako Pala Txapelketa asteburuan bukatuko da »

Ibaetako Pala Txapelketa azken txanpara iristen ari da. Hala, larunbatean, otsailak 19, azken partidak jokatuko dituzte:

12:00etan, hirugarren eta laugarren postuak: Imanol-Jokin / Igor-Aitor.
13:00etan, finala: Oscar-Juan / Tomas-Beñat.

Auzoko j…

Esti Aizpuruak lagunartea izango du Loiolako Erriberan »

Realeko emakumezkoen taldeko jokalari bati eskainitako lehen lagunartea sortu du Loiolako Erriberako auzo elkarteak. Esti Aizpurua donostiarraren omenez sortutako taldea da eta bihar inauguratuko dute, auzoko Tioka tabernan, 19:00etan. Aizpuruari et…

Tolosako Uzturre zentroko apartamentuetan izena emateko epea zabalik da »

Tolosako Udalak Uzturre asistentzia zentroan adineko autonomoentzako egindako balioanizduneko apartamentuak esleitzeko oinarriak onartu zituen urtarrilaren 23an. Interesatuek martxoaren 4a bitarte, eskaerak aurkezteko aukera izango dute. 21 apartamentu eskaintzen dira, guztira 30 plazekin. Etxebizitzak Gerontologiko berriaren ondoan aurkitzen dira, baina oraindik amaitu gabe. Hala eta guztiz ere, martxoaren amaierarako  eginak egotea espero dute Tolosako Udaletik. Bete beharreko baldintzak Apartamentu bat lortu nahi duenak, hasteko, eskaera egitean 65 urte beteta izan beharko ditu. «Hala ere, irizpide honek salbuespenak izan ditzake, eskatzailearen egoera kontuan hartuta eta baliabidearen beharra frogatzen bada, agiri teknikoekin», azaldu dute udaletik. Bestetik, pertsona autonomoa izatea «ezinbestekoa» da, edo lehen graduko mendekotasuna izatea, Mendekotasun Balorazio Baremoaren arabera. Horrez gain, baldintzen artean, ondorengoak aipatu dituzte: «Etengabeko asistentziarik ez behar izatea osasun erakundeetan, edota osasun publikoko neurriak hartzea. Ezinbestekoa da ere, interesatuek inolako arazo psikikorik ez edukitzea, ez eta, elkarbizitza arazorik sor lezakeen jokabiderik ere». Izena ematen dutenek, Tolosan erroldatuta egon beharko dute azken bost urteetan, etenik gabe, edo 10 urte azken 15 urteetan. Azken kasu honetan, urtebeteko antzinatasuna izan beharko dute eskaera egiteko garaian. Baldintza hau betetzen ez dituenak baina herriarekin lotura pertsonala edo familiarra duela azaltzen duenak, aukera izango dute apartamenturen bat lortzeko, beti ere, egoera hori Gizarte Zerbitzuek baloratuko […]

Inauterietarako karroza terrorez janzteko lanean hasi dira Legazpiko gazteak »

Legazpiko Gazte Asanblada buru-belarri ari da martxo hasierako inauteriak prestatzen. Terrorea aukeratu dute aurten gai moduan eta jai nagusia martxoaren 5ean egingo dute. Urte batzuk badira Legazpiko Gazte Asanbladak inauterietan jaialdi bat antolatzen duena. Jaialdiaren erdigunea, aste luzez lantzen duten karroza da. Iaz Olinpiar Jokoak izan zen karrozarako aukeratutako gaia eta aurten aldiz, terrorea irudikatuko dute bai karrozan eta baita mozorroetan ere. Gazteak jada hasi dira karroza egiten. Urola kaleko Ekonomatoa zen lokalean ari dira lanean. Euren lana ordea, ez da karroza bat egitera mugatuko. Asanbladakoen hitzetan, «egun beldurgarri horretarako herria zonbiz, momiaz, mamuz, pelikuletako beldurrezko pertsonaiez edota banpiroz bete nahi dugu». Martxoaren 5ean, eguna eguerdian hasiko dute, bazkari batekin. Aitxuri jatetxean bazkalduko dute, 15 euroren truke. «Epelean eta eroso bazkaldu ahal izango dugu aurten», azaldu dute gazteek. «Bazkaria Aitxurin egiteak, erosotasuna eskaintzeaz gain, lan dexente kenduko digu lantalde txikiari», argitu dute. Jatetxean gehienez ere 200 pertsonentzako lekua dagoela jakinarazi dute eta hori horrela, txartel kopuru hori jarriko dute salgai. Bestetik, arratsaldeko kalejiran entzungo eta abestuko duten musika aukeratzeko jendearen laguntza eskatu dute. Gazteen esanetan, «badakigu jendeak ez duela dantzarik edo bestelako numeritorik prestatuko egun honetarako». Horregatik, San Inazio jaietan egiten duten karaokeak duen onarpena ikusita, inauterietako karroza erabiliz herrian […]

Lurreko itsasargiaren misterioa »

Kizkitzako gainean dagoen itsasargiak ipuin eta istorio ugari sortzeko parada eman du Goierrin. Marinelek itsasotik ikusten duten lehen argia dela, itsasontzietarako egurra Kizkitza inguruko basoetatik hartzen zutela, Kizkitzan kostaldean egiten duen eguraldi bera egiten duela, jendea Donostiako su artifizialak ikustera Kizkitzara igotzen dela… oraindik ere inguruetako sukaldeetan entzuten edo interneten irakurtzen diren kontuak dira. Istorio horiek sostengatzen dituzten seinaleak badira: Itsaso herri izena, ermitaren itsasontzi itxura eta berau janzten duten apaingarriak, ermitako amabirjina txalupa baten barruan egotea edota oraindik ere Kizkitzako Ama izeneko itsasontzi bat edo beste aurkitzea, adibidez. 1767an Kizkitzako Ama kofradia ere sortu zuen Olaberriko Juan Bautista Ignacio de Insaustik. Hala ere, itsasargiaren istorioa ez da hain zaharra, eta ezta hain misteriotsua ere, nahiz eta, oraindik orain, omen edota diotenez hitzak ezinbestekoak izan Kizkitzaz idazterakoan. Istorio bat kontatzerako orduan, badaude erantzutea komeni den galdera batzuk. Zer? galdera argi dago; lurreko itsasargi baten historia. Non? zehazteko ere ez dago arazorik; Kizkitzan, Ezkio-Itsasoko gainean. Noiz? ikertzeko denboran atzera egin behar da, ermita berreraiki eta ireki zuten 1964 urtera, eta Nork? ere garai hartan topatuko dugu; orduan apaiz zegoen Joxe Zabaleta zegamarrak. Zergatik? erantzutean hasten da kontakizuna. Argiaren jatorria Kizkitzako ermita 1622an eraiki zuten, baina orduan ez zuen itsasargirik. 1959an gertaturiko […]

CAFek Eusko Treni 900 Serieko lehenengo tren unitatea eman dio gaur Beasainen »

CAF enpresak Eusko Treni 900 Serieko lehenengo tren unitatea eman dio gaur goizean Beasainen, CAFeko enpresan. Bertan ziren besteak beste, Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailburua, Javier Cruz Eusko Treneko ordez…

Segura-Jauregi etxea salgai jarri du Legazpiko Udalak »

Legazpiko Udaletik igorri duten ohar baten arabera, Udalak bere jabetzako eraikin bat saldu nahi du. Eraikina Telleriarte auzoko 40. atarian kokatutako Segura-Jauregi etxea da.
1956 urteko eraikina da eta guztira 664,61 metro koadro ditu, hiru solairut…

Ikasberri Krosa Ikasberri Ikastola inguruko zelaietan egingo dute »

Martxoaren 19an, zapatua, izango da eta ordutegia zehazteko dute
Antolatzaileen arabera, “ikusleentzat-eta egokiagoa da krosa Ikasberri Ikastola inguruko zelaietan egitea”

Lur azpiko hirugarren solairuko hondeaketa lanak bukatzen ari dira »

Jose Antonio Santano alkateak eta Miguel Angel Paez Irungo Hiri Garapen eta Obren zinegotziak gaur goizean San Juan Plazako lanak bisitatu dituzte. Lanen fase berrian dabiltza egunotan, hirugarren solairuko ustutzean hain zuzen ere, eta dagoeneko lan hauek bukatzen ari dira. Hirugarren solairu honetan, bertakoentzeko aparkalekuak egingo dituzte. San Juan Plazan, lur azpiko hiru solairu egingo dituzte: beheko biak aparkalekuak izango dira; txandatze sistemakoak eta bertakoentzakoak, eta lehenengo solairuak, erabilera kultural eta administratiboak izango ditu, besteak beste, audiotorioa egingo dute. Jose Antonio Santanok Irungo alkateak azaldu duenez, “zirraragarria da ikustea nola itxura hartzen ari den San Juan plaza berria. Irundarrek parte hartu zuten proiektuaren hautapenean eta orain forma hartzen eta errealitate bilakatzen ari da. Lan zailak izaten ari dira, eta irundarrei eskerrak emateko aprobetxatu nahiko nuke, inguruko bizilagun eta  merkatariei batez ere, lanekin izaten ari diren pazientziarengatik». Gaur gogoratu dutenaren arabera, lanek daukaten dimentsio eta zailtasunak kontuan izanda, erritmo egokian doaz. Lanak 2009ko udan hasi ziren, eta oraindik ere beste zortzi hilabeteko lanak gelditzen zaizkie, «datozen hilabeteetan espazioa errekuperatzen hasiko gara, eta inguruko guneak normalizatzen hasiko dira, momentu txarrenak pasa ditugula esan daiteke», gehitu du Miguel Angel Paezek, Hiri Garapen eta Obren zinegotziak. Behin pantaila hormak eta zutabe piloteak eraikita, aparkalekuko goiko lauza […]

Sagardotegi emana orain dela 80 urte »

Anton Crehuetek 1992. urteko Santa Ana aldizkarirako idatzitako artikulu bat dago erreportaje honen oinarrian. Bigarren Errepublika Garaian, 1930 eta1935 urteen artean, Ordizian zeuden sagardotegien bilketa lana egin zuen, artean bizirik zeuden lekukoei tartea egin eta garai hartako herri-bizitzaren zertzeladak emanez. Crehuetek dioenez, sagardo produkzio «oparoa» egiten zen urte haietan Ordizian, eta denera 11 sagardotegi zeuden, gehienak kale-etxeetan. Txikiteorako eta bilgunerako tokiak ziren, egungo tabernen ordezko, gehitxo esatea ez bada behintzat. Baina sagardotegiek ibilera txukuna izan zezaten, sagastiak ere behar ziren, eta zeregin horretan Gipuzkoako Foru Aldundiak lagundu zuen 36ko gerra lehertu zen arte. Diputazioaren guardak baserriz baserri ibiltzen ziren sagastiak eta haietan egindako txertaketak kontrolatzen. Gerrak, ordea, sagastien ahanztura eta txikizioa ekarri zuen, eta gerra ondorenak, berriz, miseria.  «Goseak bazaude, edateko gogorik ez». Crehuetek dioenez, sagardozale beteranoen ohiko esaldia izaten zen hori. Ausartu ere ausartu zen datuak biltzen, eta 1931 eta 1932 urteetako sagardo produkzioa taula batean jaso zuen, datu aipagarriak utziz. Esaterako, urte batetik bestera sagardoa egiteari utzi zioten etxe batzuk, eta jarraitu zutenek produkzioa jaitsi zuten. Ordizian ere behera egin zuen biztanle kopuruak, eta beherakada hori mundu mailako industria krisiarekin bat dator, bai produkzioan eta baita demografian ere. Arana, lehena eta azkena Eugenio Arana Intxaustik 1888an Euskal Herria […]