Etxaburuk eta preso kideek borrokaldiaren xedea lortu dute »

Aitzol Etxaburu ondarrutar preso politikoak eta beragaz batera Fleury-Merogis kartzelako (Frantzia) bigarren dibisioan dauden euskal presoek amaitutzat emon dute hilaren 13an hasi zuten borrokaldia, zeuzkaten helburuak lortuta. Euren eskakizun nagusiak…

BasHerri Taldeen Topaketetan parte hartzeko dei egin dute »

Asteburu honetan BasHerri Taldeen Topaketak egingo dituzte Usurbilen, eta bertan parte hartzeko gonbitea egin diete “kontsumo taldeetan dabiltzan guztiei” EHNEk eta  Biolurrek eskualdetik. Gipuzkoako baserritarrek eta kontsumitzaileek orai…

Egiako osasun etxea, astelehenetik aurrera zabalik »

Astelehenetik aurrera, sendagilearengana jo behar duten egiatarrek Ametzagaina kalera joan beharko dute, bizilagunek aspalditik aldarrikatzen ari ziren osasun etxea zabalduko dutelako. Tejeria kaleko egoitza baino erosoagoa eta argitsuagoa izateaz gain, langileentzat baldintza hobeak eskaintzen dituela nabarmendu du Odon Elorza alkateak. Osasun etxearen egitasmoa abian jartzean, Egia Bizirik taldeak eta udal talderen batek egin zituzten kritikak arbuiatu ditu alkateak. «Osasun etxe ziztrina izango zela zioten zulo batean sartuta egongo zelako, bizitzan, ordea, emaitza ikusi arte itxaron beharra dago», dio. Martxoaren 24tik aurrera, aldiz, gaixo askok ez dute Ametzagainako egoitzara hurbildu beharrik izango, teknologia berrien bidez, osasun etxera joan gabe gaixoak artatzeko sistema ezarriko dutelako. DATU NAGUSIAK Egiatarrak. 14.985 herritarri emango die zerbitzu Ametzagaina kaleko egoitzak. Ezaugarriak. Tejeria kalekoa baino bi bider handiagoa da. Hiru solairu ditu. Erdiko solaruan sarbidea dago eta bederatzi gela ditu: medikuntza orokorreko lau kontsulta, hiru pediatra-gela, sendaketa-gela eta proba osagarrietarako beste gela bat. Beheko solairuan beste bederatzi gela daude, medikuntza orokorreko zortzi kontsulta eta emaginarentzako gela bat. Goiko solairua, berriz, langileek erabiliko dute, bertan daudelako aldagelak, egongela eta batzar gela. Eraikin berriak 1.100 metro koadro ditu; zaharrak, aldiz, 595 metro koadro zituen. Erabiltzaileen erosotasuna areagotzearekin batera, medikuntza orokorreko lau gela gehiago -12- ditu Ametzagainakoak. Aurrekontua. Egoitza berria […]

‘Akaziaren jokoa’, Afrika antzeztuz »

Bihar, barikua Ondarroako Kafe Antzokian, 20:00etan hasita, doan, Bizkaiko Medicus Mundi-k antolatuta, malariaren inguruko sentsibilizazio kanpainarako sortutako antzerki, musika eta dantza saioa egongo da. Urtean munduan milioi bat pertsona hiltzen di…

Lapatx, organikoen hilerri bakar »

Partzuergoaren planak aldatuta, oraingoz Lapatxeko konpostatze plantak jasoko ditu Gipuzkoako hondakin organiko guztiak
Zubietako erraustegiarekin eta “interes ekonomikoekin” lotzen du zenbaitek erabakia

Lea-Artibaiko hamar bikote, Bizkaiko mus finalean »

Etzi, domekaz, 16:00etan hasita jokatuko da Euskal Herriko Mus Txapelketaren barruan Bizkaiko finala. Ondarroako Kafe Antzokian izango da. Bertan sailkatzen diren bikoteak Euskal Herri osoko finalera joango dira. Martxoaren 12an jokatuko da Urruñako S…

‘Amor y Otras Drogas’ eta haur antzerkia Gurean »

Villabonako Gurea Zineman, larunbatean 19:30ean eta 22:15ean; igandean 19:30ean eta astelehenean, 21:30ean Amor y Otras Drogas filma eskainiko dute. Larunbatean, 16:30ean Haur Antzerkia ere egongo da.

Behar Zana Kirol Elkarteko ohiko bilkura »

Igandean, hilak 27, Gurea zine aretoan Ohiko Bilkura ospatuko du Behar Zana Kirol Elkarteak. Lehenengo deialdia 09:00etan eta bigarrena 09:30ean izango da. Hamar puntu jorratuko dituzte eta  gaien garrantzia dela eta bazkideak bertan izatea komeni da.

Informatika ikastaroa gurasoentzako »

Lekeitioko Eskola Publikoak informatika ikastaroa ipini du martxan ikaslen guraso eta senitartekoentzako. Pasa den astean hasi ziren, Windows sistema operatiboa eta Word idazketa programa landuz. Aste honetan internet maneiatzen eta posta elektronikoa …

Domeka honetan Merkatu Txikia egingo du Zatoztek »

Herriko hemeretzi dendak kalera urtengo dute domeka honetan Merkatu Txikia egitera. Zatozte, merkatari eta ostalarien elkarteak antolatzen duen 11. era honetako azoka da. 10:00etatik 19:00etara izango da, Alamedan, eta eguraldi txar-txarra egingo balu, 15:00ak arte, Plaza Berduran. Honako dendetako jeneroa aurkituko dute herritarrek salgai: Bengoetxea, Dra, Egidi, Ganbara, Gandiaga, Gili-Gili, Beheko Torre, Irigoien optika, Ituarte, Lide, Lide neskak, Mila, T.X.O., Tiki-Taka, Txikiñe, Txikitxu, Urruzuno, Vitoria optika eta Zibot. Aurtengoan, barrikuntza modura, Zatozteko zortzi tabernak be parte hartuko dute Merkatu Txikian. Merkatuan egiten den erosketa bakoitzeko, txartelak banatuko dituzte, eta txartel horiek erakutsita, zer edo zer pikatzeko eskainiko zaie honako tabernatan: Braian, Idoia, Irrintzi, Leokadi, Mariñela, Moby Dick, Sutargi eta Xirula. ELKARRIZKETA EDURNE LETE.- ZATOZTEKO LEHENDAKARIA Iaztik da Edurne Lete Txakartegi (Ondarroa, 1969), Ondarroako Zatozte merkatari eta ostalarien elkarteko lehendakari. Irrintzi tabernaren arduraduna da bera. Domekako azokarako prest? Bai, aurten Zatozteko tabernok be parte hartzen dugu; erosketak egiten dituzten herritarrak zortzi tabernatan zer edo zer pikatzeko aukera edukiko dute. Zenbat taberna zaudete Zatozten? Hamar ostalari gaude elkartean, eta guztira 80 establezimendu dira Zatozteko kide. Sektore oso ezberdinak zarete, zerk batzen zaituzte? Egia da dendak eta tabernak bi mundu direla, ordutegiak be desbardinak dira… Baina, azkenean, helburu bera daukagu: herria dinamizatu eta […]