Ze urrun dago Kilimanjaro »

“Tontorra, tontorra!”. Mendizale baten hitzik desiratuena den hori edo beste antzekoren bat entzun zen 1976ko abuztuaren 10ean Kilimanjaroko gainean (5.895 metro, Tanzania, Afrika). Euskaraz eta ozen. Gailurrean ziren 11 euskal herritar: Kepa Urruzuno, Rafael Orofino, Fernando Zearreta, Javier Odriozola, Josu Agirre, Dario Fernandez de Arroiabe, Joakin Zubeldia, Joxe Mari Llavori, Joxe Mari Gutierrez, Luis Mari Aristegi zumaiarrak, eta Jose Manuel Murua zarauztarra. Azkeneko kanpamenduan, gaixorik igo ezinik 4.000 bat metrora zegoen Javier Carballo zumaiarrak ere entzungo zituen, akaso, arrakastaren oihu gozoak. Horra, Zumaian, gazte talde batek antolatu zuen espedizioaren lorpen handiaren azkeneko zatiaren kontakizuna. Tontorrean ikurrina jarri aurreko bidea askoz lehenago hasi zuten, ordea. Mahai baten bueltan dauden talde hartako lau kidek, Odrizolak, Carballok, Aristegik eta Zearretak azalduko dute nola gauzatu zen asmoa, bidaia nolakoa izan zen, gailurrerako bidean zer gertatu zitzaien, eta nola ez, halako bidaietan sortzen eta bizi izaten diren anekdotak. «Joakin Zubeldiaren ideia izan zen», hasi da Zearreta. «Lehenago igoa zen Mont Blanc mendira, Europako garaienera, eta Afrikako tontorrik doilorrena zapaldu behar genuela bururatu zitzaion. Horrela hasi zen dena». Bakarrik ezin joan, ordea, eta taldea osatu beharra zegoen. Taldekide denek ezaugarri bera izan behar zuten, halabeharrez: mendizaleak izatea. «Hortik aurrerakoak, espedizioaren beharren arabera antolatu genituen». Aristegik hartu […]

Tesinsako langileen elkarretaratzea »

Enpresa batzordeak deituta, Lezoko Tesinsako langileek bi orduko lanuztea eta elkarretaratzea egin dute gaur, euren lantokiaren parean.  LABek salatu duenez, Tesinsak enplegua erregulatzeko dosierra aurkeztu zuen lan falta argudiatuz, eta langileen or…

Inauteriak ekintzaz beteta datoz aurten Legazpira »

Aurtengo inauteriak berrikuntzekin datoz Legazpira. Ohiko egitarauan txertatuta, inauteri iganderako Sustraiak Dantza Taldeak berreskuratu edo asmatu zuen Lintx pertsonaiaren etorrerarekin emango zaie Legazpiko Inauteriei hasiera ofíziala aurten. Hainbat ekintza burutuko dituzte Legazpin inauterietan. Musika eskolakoen kalejirak, ikastetxeetako haurrentzako desfileak, Gazte Asanbladak antolatutako jaialdiak eta Iñude eta Artzaiak konpartsak Legazpiko kaleak jai giroz jantziko dituzte datorren astean. • Martxoaren 3an, osteguna, Doinua Musika eskolako ikasleek inauteri kalejira egingo dute, 17:30etik aurrera. • Martxoaren 4an, ostirala, herriko ikastetxeetako haurren desfilearen txanda izango da. 16:00etan abiatuko da desfilea Santikutz egoitza paretik. Santikutz kalean eta Kale Nagusian zehar abiatuko dira, plazan amaitu aurretik. 17:00etan Lintxen etorrera ospatuko dute Euskal herria plazan. Ordu horretan, Urolatarrak txaranga kaleak alaitzen hasiko da, 21:00ak arte. Lintx katamotza, Katamaloz lagundurik azalduko zaigu plazan ikastetxeen desfilearen amaieran eta bertan bildutakoen lana izango da zarata ateraz (txilibitu, karraka, txindata, txistu,…) Lintx eta katamaloak uxatzea. Behin lortuta, etxafleroen jaurtiketarekin inauteriei hasiera ofiziala emango diete. LYNX (grekera) Izen honekin izendatua agertzen da Legazpiko udal dokumentu zahar batzutan katamotza. Katamotzak, otsoa eta beste animalia harrapakeri  batzuk bezalaxe, inguruko baserritar eta artzainei buruhauste ugari ekartzen zizkien: artalde eta etxe-abereetan kalteak egiten zituzten eta beldurra eragin ere bai. Gisa honetako animalien ehiza baimendua zegoen eta ehizaldiak […]

Ate irekiak, bihar, Illunbeko instalakuntzetan »

Bazkideak behar dituzte Trintxerpeko Arraun Klubean, eta hori dela eta, ate irekien eguna antolatu dute etzirako (hilak 26). Instalakuntza berriak dituzte Illunbek eta Pasaia Kayak-ek, Portuak utzita, garai bateko suhiltzaileen lokaletan. Nahi duen oro…

Urrezko 30 domina, piano joleentzat »

Pasa den asteburuan egin zuten Andoainen VI. Piano Jaialdia. Lehiara aurkeztu ziren Hondarribiko, Errenteria-Oreretako eta Oiartzungo musikariak eta hainbat domina lortu zituzten. Zehazki, urrezko 30 domina eskuratu zituzten eta zilarrezko hamasei.
Hon…

Beramendiren balizko delituen kontra kereila jartzea onartu du Udalak »

Otsaileko ohiko udalbatzarrean, atzo, Martin Beramendi alkate ohiak egindako ustezko lege-hausteen aurrean penal arloko epaitegian kereila tarteratzea onartu zuen Udal Gobernu Taldeak. OB OiartzunBai oposizio taldeko lau kideek (Beramendi ez zen udalbatzarrean egon), aurka bozkatu zuten. Joan den astean Ikerketa Batzordeak egindako txostenarekin bat egin du hala Udalbatzak. Miguel Castells eta Iñigo Iruin izango dira Udalaren abokatuak, hain zuzen eurek aztertu baitituzte balizko lege-hausteak. Aitor Etxeberria alkateak azaldu zuenez, hiru delitu ildo atzeman dituzte: «Gehiegizko gastuak ordezkapen, protokolo eta dieta gastuetan; prebarikazioa, eta dokumentazioa ezkutatu izana». Eztabaida izan zen Gobernu Taldearen eta oposizioaren artean. Bestalde, Ugaldetxoko Arau Ordezkatzaileak behin-behinean onartu zituzten, Gobernu Taldearen aldeko botoekin. Pavel Viñas Planeamendu zinegotziak «auzoarentzako eta herriarentzako guztiz onuragarria izango den proiektua» dela adierazi zuen. Atamitxen 4.800 metro koadro eskuratuko ditu Udalak, parke urbanoa egiteko eta baita 400 metro koadroko lokal bat, auzotarrentzako izango dena. OBko Xanet Arozenak «egitasmoak ez du interes publikorik eta gainera 35 etxebizitza libre eraikiko dira», esan zuen eta bere taldeak kontrako botoa eman zuen. Lanbarren Berriko Plan Partziala ere behin betiko onartu zuten, Gobernu Taldearen aldeko botoekin (OBk kontra bozkatu zuen). Udalak 5.000 metro koadroko eremua jasoko du dohainik. Etxeberriak proiektuaren garrantzia nabarmendu zuen: «Altzibarko Cadarso enpresa Lanbarrenera lekualdatuko da hiruzpalau […]

Javier Vilches: “Herri txikietakoek deitzen badizute azkar joan, larria izango da” »

Bizikletan iritsi zen lehenengoz Herrialde Katalanetatik Euskal Herrira, eta erretiroa hartu duen honetan, bizikletan egin nahi du harantz buelta bat. 32 urtez Aiako erizaina izan da Javier Vilches (Lerida, Herrialde Katalanak, 1951), eta ostegunetik erretiratua da Zarauzko bizilaguna. Horrenbeste urteren ondoren, agur festaren bat eginda erretiratuko zinen, ezta? Bai, Udalekoekin nahiz lanekoekin egin dugu festaren bat. Hunkigarria izan da, egia esan. Nola hartu dute aiarrek zure erretiroa? Joan den osteguna nire azken eguna zela jakin zutenean, asko etorri zitzaizkidan analisiak egiteko eskatzera. Medikuak lasaitzeko esan behar izan zien, erizain berriak egingo zizkiela. Oso gustura egin dut lan Aian, eta eskerrak eman beharrean naiz herritarrei, oso ondo tratatu izan nautelako beti. Bizikletan iritsi zinen Euskal Herrira. Bai, opor batzuetan izan zen, 1970 hasieran. Donostiara iritsi nintzen, jazz jaialdi bat ikusten izan nintzen, eta harrituta gelditu nintzen hango hondartzarekin eta edertasunarekin. Orduan pentsatu nuen hona etorriko nintzela lan egitera. Handik bizpahiru urtera izan nuen aukera, 1976an, eta etorri egin nintzen. Zuzenean Donostiako Arantzazu Erresidentzian hasi nintzen lanean. Garai hartan erraza zen lanpostua lortzea erizaintzan. Han bi urte egin nuen, eta gero herri txiki baten bila hasi nintzen. Zergatik herri txiki bat? Herri txikietan jendea zintzoagoa delako erabaki nuen aldatzea. Hemezortzi herri txiki […]

Extremadurara bidaia Bienvenido elkartearekin »

Beraun auzoko Bienvenido elkarteak, zazpi eguneko bidaia antolatu du Extremadurara. Bidaian parte hartu nahi dutenek, 943 34 15 38 telefono zenbakira deitu edo elkartetik pasatu daitezke izena ematera. Bestalde, etzi Milagrosera (Nafarroa) joango dira …

Oinez edo txirrindaz, bidegorri berrian, atseginez »

Goizeko 10:00ak eta zerua ateri. Azken egunetako euri jasen ondoren, jendea gustura irten da paseoan. Eta inguruko askok aukera bera egin dute. Orain gutxi zabaldu duten Buenavista eta Herrera arteko bidegorria probatu nahian, handik igarotzeko moduan moldatu dute goizeko buelta. Manuel Garciaren, Enrique Zarateren, Markel Fontanen eta Jose Antonio Duranen kasua da. Maiz elkartzen dira ibiltzera joateko. Beraietako bi Trintxerpen bizi dira eta Intxaurrondon beste biak. Bidegorria hartuta, Errenteria-Oreretaraino oinez joan ziren atzo, handik Lezora eta Lezotik Donibanera, Berrotaranen txalupa hartuta badia zeharkatu eta etxera itzultzeko. Oarso Bidasoko Hitzari kontatu diotenez, atzo lehenbizikoz zeharkatu dute bidegorria, eta gustatu zaie. «Ondo dago. Errepidetik gertu joan arren, ikuspegi  ederra ematen du», diote erdi txantxetan trintxerpetarrek. Izan ere, badia goialdetik ikusten da eta baita ontzien sartu-irtenak, traineruak eta beste. Lan eguna izanik, eta ordua kontuan hartuta, oinezko gehiago dabiltza txirrindulariak baino. Hala ere, asko dira honez gero, bidegorria egunero darabilten txirrindulariak. Hori da, esaterako, Jesus Alonsoren kasua. Errenteria-Oreretan bizi da eta Kontadoretan lan egiten du. Bidegorria zabaldu dutenetik, bizikletaz joaten da maiz lanera. 15 minutuan egiten omen du lantokirainoko bidea. Trafikoaren eta aparkalekuaren arazoak saihesteaz gain, erregaia ere aurrezten du. Bidegorriaren zati berrian, bestetik, desberdinduta daude oinezkoen eta txirrindularien bideak, eta batzuk zein […]

Zine Kluba: Two Lovers »

zingizango.com• Oraingo honetan emanaldi bikoitza izango da, lehena otsailaren 25ean (ostirala) gaueko 22:15etan eta bigarrena 27an (igandea) arratsaldeko 19:30etan
Zuzendaria: James Gray. herrialdea: Estatu Batuak. Urtea: 2008. Iraupena: 110 min. Ge…