Korrikako batzordearen eta herri programaren bilerak egingo dituzte »

Bi urtetik behin pasatzen da Korrika eta aurten ere Adunatik pasako denez Korrika Batzordeak bilera deitu du. Apirilean pasako da baina aurretik ekitaldiak antolatzeko asmoarekin bihar, hilak 24, 19:00etan bilera egingo dute kultur aretoan.
Jarraian, h…

Usurbilgo atez ateko sistema bisitatzera »

Zarautz Zero Zaborrek antolatuta, larunbatean Usurbilera irteera egingo dute herritarrek,  atez ateko bilketaren esperientzia bertatik bertara ezagutzeko helburuarekin. “Egungo hondakinen kudeaketak konponbideak eskatzen ditu. Munduko hainbat ad…

Libian dagoen lekeitiar beharginak zain jarraitzen du »

Joseba Etxebarria Robles behargin lekeitiarrak Ra’s Lanuf itsas portuan jarraitzen du. Bere senideek jakitera eman dutenez, “momentuz lasai dagoz eta gertatuko denaren zain”. Espainiako Estatuak bidali duen hegazkinera ailegatzerik ez…

Iratzarri taldeak formakuntza jardunaldiak antolatu ditu astebururako »

Iratzarri Aralarren gazte taldeak formakuntza jardunaldiak antolatu ditu astebururako. Bi gaien inguruko saioak izango dira: nazioarteko elkartasuna eta garapen ereduak. Jardunaldion helburua gatazkei ezkerreko irtenbidea eman ahal izateko hausnarketa bultzatzea da. Iratzarriko antolaketa koordinatzaile orde Laida Elizegik adierazi duenez, Euskal Herriko gazteriak eztabaida foroak antolatu behar ditu, hausnarketa serioak bultzatze aldera: «Gazteon etorkizuna hipotekatzen ari diren honetan, inmobilismoari aurre egin, eta pentsatu eta ondorioetara iritsi beharra daukagu». Formakuntza larunbatean zein igandean  izango da, Igerain aterpetxean 10:00etatik 19:00etara. Askotariko gaiak Goizeko saioetan Sahararen inguruan arituko da Sahararen Plataformako kide bat. Jarraian, Nekane Perez Nafarroako Aralarreko Legebiltzarreko hautagaiak gaiaren inguruko ikuspuntu instituzionala eskainiko du. Gerora, saharar batek gatazkaren inguruko hausnarketa egingo du. Bazkalostean, berriz, Deshazkundea erakundeko bi kidek garapena izango dute hizpide. Aralarreko zinegotzi Andoni Ibargurenek azaldu duenez, «krisi garaian ongizatea neurtzeko ezin da ekonomian soilik oinarritu; beste alorrak aztertu beharra daude bizi kalitatea neurtzeko». Amaitzean, Iratzarriko bi kidek burujabetza zapatistaren inguruan mintzatuko dira. Kideok Chiapasen (Mexiko) bizi izan dira pare bat urtez, zapatista talde batekin. ‘Bai-bai’ belaunaldia Iratzarriko nazioarteko harremanen arduradun Mikel Anderesen iritziz, gatazken aurrean «iritzi kritikoa izan ahal izateko beharrezkoa da formakuntza»: «Egungo gazteria ez da ni-ni belaunaldia, bai-bai baizik. Euskal Herriko gazteok militatzeko, ikasteko eta parte hartzeko gaitasuna […]

Loiola Berrikuntza Fundazioak eta Bic Gipuzkoa Berrilanek elkarlanerako hitzarmena sinatu dute »

Loiola Berrikuntza Fundazioak Bic Gipuzkoa Berrilan Gipuzkoako Enpresa eta Berrikuntza Zentroarekin elkarlanerako hitzarmena sinatu du. Fundazioak Azkoitian duen egoitzan izan dira Jose Ramon Guridi Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza eta Jakintzare…

Ijitoak Inauteriak oso gertu daudela iragartzera datoz »

Tolosarrak eta tolosar ez direnak ere, Ostegun Gizena iristeko deseatzen daude. Eta ohiturari jarraituz, Inauteriak ate joka ditugula iragartzeko ijitoak etorriko dira Tolosara larunbatean.  Baina Tolosara bakarrik ez, Anoeta, Irura, Ibarra eta Zizurkilera ere iritsiko dira egun bat lehenago.     Ibarran, plazan elkartuko dira eta txarangarekin batera Euskal Herria kalea zeharkatuz berriz plazan elkartuko dira. Eta dantza egitearekin batera, txorixoa jateko aukera izango da. Iruran ere Loatzo Musika eskolakoen eskutik kalejira egingo dute. Anoetan ere, kaleak ijitoz eta musikaz beteko dituzte Loatzo musika eskolako txarangarekin.  Loatzo Musika Eskola, Anoetako Herri Ikastola, Anoetako Udala, Kuku elkartea eta Txolarre irratia dira antolatzaileak.  Kalejira bukatu ondoren ez da txistorrarik faltako herriko plazan. Zizurkilgo Pedro Mari Otaño eskolakoek ere kaldereroak ospatuko dituzte. Biharko eguna bukatzeko, Tolosan, Leidor Aretoan Eduardo Mokoroa musika eskolakoek kontzertua eskainiko dute. Larunbatean berriz, egun osoko festa izango da Tolosako kaleetan barrena. KALDEREROAK ESKUALDEAN Hilak 25, ostirala Anoeta. 18:30ean Anoetako plazan elkartuko dira Loatzo Musika eskolakoak.  Euria egingo balu, frontoian. Ibarra. 18:00etan guztiak herriko plazan elkartuko dira. 18:30ean txarangarekin abiatuko dira. Geldialdi bakoitzean taldetxo batek dantzatuko du. Irura. 18:00etan, Loatzo Musika eskolakoak, Musika eskolatik abiatuko dira. Tolosa. 20:00etan Leidor Aretoan ‘Eduardo Mokoroa’ Tolosako Udal Musika Eskolako ikasleek Kalderero kontzertua eskainiko dute. […]

Etxebizitza batek sua hartu du gaur goizean Etxebarrian »

Ibaun Erdi auzoko hirugarren pisuko etxebizitza batek sua hartu du gaur 10:30ak aldera. Sukaldean gertatu da sutea, ke-kanpaiak sua hartu ondoren. Herriko udaltzaingoak ailegatu dira lehenengo eta su-itzalgailuagaz amatatzen saiatu dira sua, baina bere…

‘Hura ez da lekua’ ikuskizunerako sarrerak, Hitzan »

Oarso Bidasoko Hitza-k biharko Korrika Kulturalaren baitako Hura ez da lekua ikuskizunerako bi sarrera zozkatuko ditu. Parte hartu nahi duenak, 943 34 03 30 telefono zenbakira deitu beharko du gaurko egunean zehar. Ikuskizuna 20:00etan izango da, bihar…

‘Egunkaria’-ren auzi ekonomikoa itxi gabe dagoela gogorarazi dute »

Eneko Etxeberria eta Mikel Azkune azpeitiarrak atxilotu zituzten auzi ekonomikoaren baitan, baina ez dituzte epaituko
Zortzi lagun daude auzipetuta, iruzur ekonomikoak egitea leporatuta

Plaieroetako zazpigarren jardunaldiko emaitzak »

Larunbatean 7 Mares taldeak ezin izan zuen taldea osatu eta beraz araudian jarrita dagoen bezala partida galdutzat eman zitzaien, 3-0. Garaipena beraz, Astiaran S.L. taldearentzat izan zen. Igandean berriz Muebles Artetxek 4 eta 1 irabazi zion Nosoluxi…