Martxoak 8: Adierazpen instituzionala »

Emakumeen Eguna dela eta, Ordiziako Udalak adierazpen instituzionala kaleratu du. Ordiziako Udalak gizon eta emakumeen arteko benetako aukera berdintasuna lortzeko lanean aritzeko konpromisoa berretsi nahi du adierazpen horren bidez. Horrez gain, Euska…

Langile batek istripua izan du Ategorrieta hiribidean »

Zauritutako langile bat Donostia Ospitalera eraman dute gaur goizean, hankan min hartuta. Ategorrieta hiribideko obra batean lan egiten ari zen, zulo batean, leherketa bat gertatu denean. Ertzaintza eta Udaleko Mugikortasun Saileko teknikariak bertarat…

Pasa den ekainetik 47 jaiotza erregistratu dituzte euskaraz Oiartzunen »

Erregistroak euskaraz Bake Epaitegian egin daitezke; borroka luzea eta korapilatsua izan da hori lortu arte Iazko ekainetik, jaiotza, ezkontza eta heriotza inskripzioak euskaraz egin daitezke Oiartzungo Bake Epaitegian. Inforeg izeneko aplikazio informatikoa ekainean instalatu zutenetik, askoz gehiago dira euskaraz egiten diren jaiotza erregistroak Oiartzunen. Udalak nabarmendu duenez, hori, «herriko errealitate linguistikoaren isla garbia da». Ekainetik, 47 haur erregistratu dituzte euskaraz eta 16 gaztelaniaz. Udalak gogorarazi duenez, «normala izan beharko lukeena, urteetako borrokaren ondorioa izan da». Aplikazioa instalatu aurretik, gaztelaniaz baino ezin ziren erregistroak egin eta asko izan ziren egoera hori salatu dutenak. Esate baterako, iazko martxoan guraso talde batek erreklamazioak egin zituen, haur jaioberriak ezin zituztelako euskaraz erregistratu. Oiartzunen ez ezik, Euskal Herriko beste toki askotan ere izan ziren halako salaketak. Guraso horiei babesa eta laguntza eman zieten hainbat eragilek eta erakundek. UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak proposatuta, Oiartzungo Udalak eta beste 30 udalek mozioa onartu zuten, Eusko Jaurlaritzari eskatzeko gurasoen eskubideak defendatzeko eta haurrak euskaraz erregistratu ahal izateko neurriak har zitzala. Hizkuntza Eskubideen Behatokiak ere aholkularitza eman die dozenaka gurasori, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Arartekoa ere gurasoen alde jartzea eragin zuen mugimendu horrek guztiak. Udalak gogorarazi duenez, erregistroak euskaraz egiteko, traba eta zailtasun ugari izan dituzte euskaldunek azken urteotan. Borroka […]

Bilduk leporatu dion ustelkeria gezurra dela esan du EAJk »

Tolosako EAJk aurreko astean Tolosako Bilduk esandakoari erantzun dio agerraldi batean. EAJk zehaztu duenez, “Bilduk EAJri leporatzen dio ustelkeripean dagoela. Hori gezurra da, eta hori pentsatzen duenak eta frogak dituenak, epaitegietara jo beharko du zalantzarik gabe”. Bilduri “joko zikina” egitea leporatu dio EAJk, “egoerak gainditu egiten duela ezkutatzeko, besteei zikinkeria leporatzen” ari dela dio. “EAJk garbi jokatu du proiektu honen garapenean eta ezin zaio leporatu hedabideen bidez ustelkeriak jota dagoela, hautagaien edo alderdiaren izena zikinduz”. Voith-Gorostidiko eremuarekin “leporaino konprometitua” dagoela esan du EAJk. “Berau izan da tolosar gazteei aukera eman diena etxebizitza duina eskura izateko”, gaineratu du. Eremu horretan %60tik gora  etxebizitzak babestuak, 470 etxebizitza inguru, direla esan du, eta Tolosan dagoen “etxebizitza premiari neurri batean aurre egin” diola zehaztu du alderdi jeltzaleak. “Ez da tamaina honetako proiekturik garatu urte askotan ez Tolosan eta ez ere tamaina bereko Gipuzkoako udalerriren batean. Beraz, burutu den proiektu honetaz arro gaude”, nabarmendu du. Voith-Gorostidi eremuan zeuden enpresek “beste leku egokiago batetara, Apatta Errekara, joateko aukera” izan dutela esan du, “azpiegiturak hobetuz”, eta horrek berarekin batera “inguruaren erregenerazioa” ekarri duela gaineratu du. Horrez gain, EAJk EA aurreko bi legealditan gobernu batzordean egon dela nabarmendu zuen eta Tolosako Hirigintzako Plan Orokorrari baiezkoa eman ziola bere prozedura osoan. […]

Ordiziako Martxa jotzeko entseguak egingo dituzte »

Ordiziako azokaren 500. urteurrenaren harira hilaren 18an egingo den festaren barruan, Ordiziako Martxa jotzeko asmoa dago Beti Argi bandarekin batera. Hori dela eta, nahi duten urketari eta danbor-jotzaile guztiei martxa prestatzeko entseguetan parte …

Heavy Jaia egingo dute larunbatean, hamargarren urtez »

Donostia Kulturak eta New Thunder elkarteak antolatutako Heavy Jaiak hamargarren urteurrena beteko du. Baron Rojo heavy rock taldea izango da gaueko protagonista nagusia; eta zuzeneko emanaldia eskainiko du, Hira eta Hardwave taldeekin batera. Casares-Tomasene kultur etxean izango da jaialdia, larunbatean, 19:00etan. Sarrerak 12 eurotan daude salgai, eta egunean bertan 15 euroko prezioa izango dute. DJ Mororen parte hartzea izango dute jaialdian, eta urtero bezala, kamisetak, diskoak, aldizkariak eta posterrak oparitzeaz gain, gitarra elektriko bat zozkatuko dute. Antolatzaileen esanetan, ordea, festa giroa gailenduko duen unea, playback lehiaketa izango da. Hala, nahi duten guztiek eszenatokira igo, musika tresnak hartu, eta euren izarren abestiekin gozatzeko aukera izango dute. Kontzertuko taldeetako kideek epaimahaia osatuko dute, eta keinuetatik hasi eta mozorroetaraino, guztia hartuko dute kontuan.  

E25 autobusa lehen zuen ibilbidera itzul dadila eskatu du Hondarribiko Udalak »

Hondarribiko Udaleko alderdi politiko gehienek izenpetu duten oharrean, honakoa eskatu diote Irungo Udaleko Mugikortasun Mahaiari: E25 autobus lineak lehen zuen ibilbidea manten dezala, «Hondarribiko erabiltzaileak San Juan plazara autobusez joan ahal izateko». Izan ere, herenegun bildu zen Irungo Udalean autobus linea berriak behin betiko osatzeko mahaia, eta bertan hondarribiarren eskaerak kontuan har daitezela nahi dute hiriko EAJk, Bilduk, PPk eta H1ek. Aldi berean, alderdi horiek izenpetu duten oharrean, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Ekialdebusi eskerrak eman dizkiete. Aldundiak «hirien arteko garraioa hobetzeko egindako ahaleginak» kontuan hartu dituzte udaleko eledunek esker on mezua zabaltzeko, eta Hondarribiko ordezkariek egin dituzten proposamenak kontuan hartzea goraipatu dute. Oharra aldundiari eta udalari Hondarribitik Irunera zuzenean doan autobusak, E25 linea, ordu laurdeneko maiztasuna du, baina ibilbidea aldatu egin dute: Kolon pasealekuan eskuinera joko du, Gipuzkoako hiribidetik eta Euskal Herria ibilbidetik joanez, eta alderantziz. Ondorioz, hondarribiarrak ezin izango dira autobusean iritsi San Juan plazaraino. Irungo Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera hartutako erabakia da. Gainera, Hondarribia eta Donostia elkartzen dituen N-1eko autobusa, lehen ordubetero zena, orain, ordu erdiro da. Maiztasuna handitu dute, beraz.

‘Bodologoak’ ikusteko sarrerak agortu dira »

Agortu dira larunbatean, 20:00 eta 22:00etako saioetan Bodologuak ikusteko sarrerak.

Udalak portuko emakumeen eskultura “bere kabuz” konponduko duela esan du »

Eskulturaren egileak konponketa egiteko 10.000 euroko aurrekontua pasatu dio udalari. “Diru gehiegi da guretzako eta ondorioz guk geuk kopontzea erabaki dugu, ahal bezain arinen”, dio Argia Ituarte Ondarroako alkateak. Dena dela, konponketa…

ESK sindikatuak aldarrikapena egin du Emakumearen Nazioarteko Egunean »

Arratsaldean Donostiako Koordinadora Feministak deitutako manifestazioarekin ere bat egin du.
ESK sindikatuak elkarretaratzea egin du Emakumearen Nazioarteko Egunarekin bat egiteko asmoz Donostiako Bulebarrean, Bretxa parean. Langileen ordezkariek bor…