Xake txapelketa bihar, Armonia Elkartean »

Urtero legez, Tomas Ortegaren oroitaldiaren baitan Xake Txapelketa antolatu du Armonia Elkarteak biharko. Arratsaldeko lauretatik aurrera bilduko dira parte-hartzaileak, La Armonia Elkarteak Blas de Lezo kalean duen egoitzan.

Txistulari bandaren eta musika bandaren saioa »

Tolosako Musika Bandak urteroko Errege Eguneko kontzertua emango du etzi, hilak 6, 12:30ean, musika eskolaren areto nagusian. Tolosako Txistulari Bandak emango dio hasiera kontzertuari eta ondoren musika bandak Strauss-en vals eta polkak eskainiko ditu.

´╗┐Agustin Quintanak irabazi du XI. Udazkeneko Tenis txapelketa »

Anaitasuna Tenis elkarteak antolatu duen XI. Udazkeneko Tenis Txapelketan Agustin Quintana nagusitu zaio Alejo Azkueri, 5/7, 6/3 eta 6/3 irabazi eta gero. Joan zen ostiralean, hilaren 30ean, jokatu zen finala Txerloiko tenis pistetan.
Bi ordu eta erdi …

Pilarko Ama Birjina ospitaleak gaixo gehiago hartuko ditu »

Pilarko Ama Birjina ospitaleak hitzarmen bat sinatu du Bihotz elkartearekin. Hala, bere kardiologia eskaintza zabalduko du eta 2011n mila gaixo baino gehiago hartzea espero dute arduradunek. Zerbitzua zabaltzeari esker, gaixoek ez dutela itxaron zerren…

Foru Aldundiak oniritzia eman dio Udalaren plan ekonomiko finantzarioari »

Orain dela bi aste udalbatzarrean onartutako plan ekonomiko finantzarioak Foru Aldundiaren oniritzia jaso du, eta honenbestez, Udalak 969.000 euroko mailegua eskuratu ahal izango du.
Foru Aldundiaren oniritzia jasotzea ezinbesteko baldintza zen mailegu…