Gaurtik igandera bitartean XXV. Akordeoi Kultur Astea hartuko du Zarautzek »

Urtero bezala, Zarautz akordeoi soinuz beteko da. Uda hastearekin batera, Hauspoz Euskal Herriko Akordeoi Elkarteak akordeoi kontzertuz jositako egitaraua antolatu du gaurtik igandera bitarterako. Aurtengoan, gainera,  XXV. Akordeoi Kultur Astean era askotako estilo eta errepertorioak eskainiko dituzte. Aretxabaletako Akordeoi Orkestrak emango dio hasiera akordeoi asteari. Juanjo Orobengoaren zuzendaritzapean, 15 eta 29 urte bitarteko 19 instrumentistek askotariko kantuak eskainiko dituzte gaur; Astor Piazzolaren La muerte del angel, Jesus Guridiren El caserio, eta Tillo Schlunken Fiesta mexicana, besteak beste. 20:00etan izango da Aretxabaletako Akordeoi Orkestraren emanaldia, Musika Plazan. Hurrengo egunean, bihar, alegia, Piazzolla 180 grados taldea izango da Musika plazan, 22:30ean. Jose Lopez akordeoiajoko du, Marcelo Scrichek kontrabaxua, Luis Gimenezek gitarra, eta Vicent Thomasek bateria. Gipuzkoako onenak Bestalde, aurreko urteetan bezala, Arrasateko iazko Gipuzkoa Akordeoi Lehiaketako irabazleen kontzertua izango da. Ildo horretatik, Amaia eta Maria Zubimendi zumaiarrek eta Iñigo Miqueleiz barañainarrak izango dira Antoniano kultur aretoko taula gainean, igandean. 12:30ean hasiko dute emanaldia. Amaia Zubimendik 13 urte ditu, eta, besteak beste, 2007an  Gipuzkoako Jaialdiko A Kamera eta A mailan urrezko domina, 2009an B mailakoa, eta iaz Gipuzkoako Txapelketako lehenengo saria jaso zuen, haur kategorian. Miqueleizek, berriz, Interpretazio Gaitasun Onena zuen ikasle izendatu zuten iaz, eta Gipuzkoako Txapelketako lehenengo saria jaso zuen, junior […]

Lehenengo osoko bilkurak herritar asko batu ditu aretoan »

Bilduk alkatetza eskuratu eta gero egindako lehenengo osoko bilkura izan da gaurkoa. Ia lau urtean udalbatzarrak Bilbon, Bizkaiko Foru Aldundian egin eta gero, herritar asko joan dira aretora, osokoaren nondik norakoak segitzera. Argia Ituartek zuzendu…

Euri Albizu segurarra ostiralean utziko dute aske »

Euri Albizu 2010eko otsailean atxilotu zuten. Ordutik espainiar estatuko kartzeletan egon da, azken asteetan Leongoan. Albizuren familiak gaur jakin bihar geratuko dela aske. Albizu ostiral gauerako Segurara iristea espero da.

HITZA Pilota Txapelketaren lehen partidak asteburuan jokatuko dira »

VIII. HITZA Pilota Txapelketa asteburu honetan hasiko da. Hiru frontoietan jokatuko dituzte partidak: Albiztur, Bidegoian eta Tolosan. Finalak hilaren 16an izango dira Tolosako Beotibar frontoian. Ostiral eta larunbatetan federatuta ez daudenak ariko d…

Merkealdiak ere euskaraz »

Bihar hasiko dira merkealdiak. Hori dela-eta, Udaleko Euskara Zerbitzuak merkealdiak euskaraz iragartzeko kartelak banatuko ditu herriko merkatarien artean;  “Merkealdia” eta “Eskaintza” kartelak, hain zuzen ere.
Kartelek 18×62…

Elgetako kadete mailako txapelduna eskualdekoa izango da »

Elgetako lau t’erdiko pilota txapelketak ospe handia du pilotarien artean. Bihar, ostirala, finalak izango dira, 22:00etan, eta kadete mailan eskualdeko bi pilotari ariko dira lehian: Xabi Tolosa anoetarra eta Jokin Altuna amezketarra. Tolosa bigarren urteko kadetea da eta Altuna lehen urtekoa. Bigarrengo aldia da parte hartzen duela Xabi Tolosak Elgetako Txapelketan. Aurreko urtean Elezkanoren aurka galdu zuen final laurdenetan. Aurtengoan finalera iritsi da eta bidea «asko» kostatu zaiola esan du Tolosak. «Beste guztiak aurrelariak ziren eta ni atzelaria. Niretzako finalera iristea saria da». Altunaren aurkako partida «oso zaila» izango dela dio Tolosak. «Aurreko bi partidak ikusi dizkiot eta ikaragarri jokatzen du». Anoetarrak garbi du opari gutxi egiteaz gain ahal dela pilota atzera bota behar duela, Altuna aurreko koadroetatik ateratzeko. Tantoak egitea ez da bere berezitasuna, baina txapelketa honetarako entrenatzen aritu da jokoaren alde hori. Elgetako finala jokatzeak «beste motibazioa bat» ematen dio Tolosari. «Txapelketa handia da, entzutetsua», dio anoetarrak. Aurtengo denboraldiko beste lorpen garrantzitsua Euskal Herriko txapeldunordea izatea izan da, frontoi guztian. Orain udan lanpetuta ariko da, hainbat txapelketa jokatuko baititu. Bihar, hain justu, Usurbilen ariko da, herri horretako festetan. Alegiako I. Pilota Txapelketan ere parte hartuko du anoetarrak. «Ondo sakatu eta arriskatu» Jokin Altuna lehen aldiz ari da parte […]

«Berrikuntza gisa, parte hartze batzordea eratuko dugu aurten» »

Galder Azkue, Amasa-Villabonako alkatea Galder Azkue izango da hurrengo lau urteetan alkate, Bildu koalizioak bederatzi zinegotzi eskuratuta. Taldekoak berriak dira, eta ekipo guztia martxan jartzen ahalik eta azkarren saiatuko badira ere, herritarrei eta baita komunikabideei ere «denbora emateko eta pazientzia izateko» eskatu die. Lehen egunak dituzue udalean. Zer moduz ari zarete lan berrira ohitzen? Oso gustura. Gauza berri pila bat, jende berria, azken finean lanbide berria da. Teknikari eta departamentu ezberdinekin lehen hartu emanak izan, atzean geratu diren proiektu guztien berri jaso eta momentuz ez dugu gehiegi sakondu. Pentsatzen dut hemendik aurrera hasiko garela erabaki gehiago hartzen, eta atzean utzitakoari aurrea hartzen saiatzen. Zer sentitu zenuen alkatetza hartu zenuenean? Oso momentu polita izan zen. Osoko bilkurara herritar pila bat etorri zen. Egia esan maiatzaren 22ko gaua izan zen batik bat zirraragarriena. Harrez gero, gehiengo osoa genuela jakinda, osoko bilkura oso lasaia izan zen. Jendearen babesa izan genuen, eta egun polita izan zen. Azken finean, ospakizun bat izan zen. Zer dela eta hartu zenuen herriko alkate izateko erabakia? Egia esan da, nire proiektu pertsonaletan hau ez zen sartzen. Beste gauza da inoiz burutik pasa ote zitzaidan edo ez. Bada bai, eta gauzak zer diren bizitza honetan, gauetik goizera aukera hau ireki […]

‘Freskagarriak’ gida kaleratu du liburutegiak »

Sanz Enea liburutegiak Freskagarriak irakurketa gida kaleratu du, irakurzaletasuna sustatzeko. Gidak Andoain, Astigarraga, Hernani, Urnieta, Usurbil eta Zarauzko Udal Liburutegien artean egindako liburu, disko eta filmen hautaketa biltzen du. Gidaren h…

Maila handia izan da Baliarraingo Frontenis Txapelketan »

Baliarraingo frontenis txapelketako irabazlea Iban Zabaleta izan da. Mikel Goitiari partida «bikain» baten ondoren irabazi zion finala, azaldu dute antolatzaileek. Hirugarren Antton Aranburu izan zen eta laugarren Unai Mendia. Nesketan txapeldunak El…

Oarso Bidasoko Hitza, ekainak 30 (PDFa) »

Oarso Bidasoko Hitza, ekainak 30 (pdfa)