Uztaila kultur eta aisialdi ekintzaz beteta dator Legazpin »

Uztaila Kulturala aste honetan hasiko dute Legazpin, ekaina amaitzearekin batera. Oilar jokoa eta Kontsumo Arduratsuaren Eguna eguna egingo dituzte egunotan, eta baita errondailen emanaldiak ere. Bihar haurrentzako jolasak ospatuko dituzte azokan, 18:00etan hasita. 3 urtetik 8ra bitarteko haurrei zuzenduta egongo dira, eta Sorgintxulo aisialdi taldeak gidatuko ditu. Euskal jolasak eta abestiak landuko dituzte. Oilar jokoa, bere aldetik, Euskal Herria plazan egingo dute ostegunean, uztailak 30, 19:00etan hasita. Goiz Deia txistulari taldearen laguntzaz, begiak estalita izango dituzten gazteek plazan jarritako oilar bat hartu beharko dute, lehenago zirkuitu batetik ibilita. Uztailarekin batera iritsiko dira ekintza gehienak. Hileko lehen egunean, ostiralean, Kontsumo Arduratsuaren Eguna ospatuko dute. 10:00etatik 13:00etara produktu ekologikoen dastaketa eta salmenta burutuko dute azokan. Emaus fundazioak eta Legazpiko Garaguneak hartuko dute parte hemen. 11:00etan, berriz, kale animatzaileak irtengo dira kalera. Egunak 19:30ean jarraituko du, Monda eta Lironda pailazoen antzerkiarekin. Euskal Herria plazan egingo dute saioa eta helduei zuzenduta egongo da. 22:30ean, azkenik, Legazpiko argazki zaharren proiekzioa egingo dute Azokan, Ikatza elkarteko kideen eskutik. Ostiralero egingo dituzte emanaldi hauek uztailean zehar, eta Bidaiak, 35 milimetro 25 urtetan eta Legazpi izenak dituzte datozen emanaldiek. Larunbatean, uztailak 2, Ordiziako eta Legazpiko errondailak kalez kale ibiliko dira, 12:30ean hasita. 20:00etan Gizarte Zentroan eskainiko dute emanaldia. […]

#15M mugimendua igandero »

#15M mugimendua bilkurak egiten hasi da astero Urretxun eta Zumarragan. Atzo egin zuten lehena. Areizaga-Kalebarren plazan jarri zuten hitzordua, baina leku honetan ospatzen ari ziren kultur ekintzak tarteko, Urretxuko Gernikako Arbola plazara joan zir…

Hondartza boleibol txapelketa antolatu dute »

Bigarren urtez jarraian, hondartza boleibol txapelketa antolatu du, Gipuzkoako Boleibol Federazioak. Lehia bikoteka izango da (2×2) eta honako mailak egongo dira: Emakumezkoak, Gizonezkoak eta Mistoa. Txapelketa datorren larunbatean izango da, uzt…

Elkarretaratzea Durangoko hilketa salatzeko »

Emakumeen Mundu Martxak elkarretaratzea antolatu du gaur arratsalderako hilaren 16an Durangon (Bizkaia) hilda agertu zen emakumearen heriotza salatzeko. Euskal Herri osoan egingo dituzte protestak, eta baita Errenteria-Oreretan ere. Emakumeen kontrako …

Gaur ere beroa nagusi »

Euskalmet, Euskal Metereologia Agentziaren arabera, gaur ere beroa egingo du egun osoan. Eguzkiak eta hego-haizeak berotzen jarraituko dute, eta termometroak 40 ºra gerturatuko dira. Arratsaldean, hego-haizeak gogor joko du kostaldean. Gainera, beroar…

ZUMBen eta Bertso Eskolako bertsolarien emanaldia San Pedro egunean »

Aurtengo San Pedro eguneko kontzertuan ZUMBek eta Bertso Eskolak emanaldi berezia antolatu dugu: Ze berri? Zarrak berri! Bertso berrixak Zumaiako herrixan!!!

Txikienek beroaren beldurrik gabe gozatu dute apar festan »

Galtzarabordako jaiak gaur amaitu dira apar festarekiun eta askatriarekin. Txiekienak izan dira protagonista.

Herri Kirol erakustaldia izan da Belauntzan »

Belauntza San Joan jaiak ospatzen ari da eta gaurko haurren eguna izan da. Marrazki lehiaketa eta haur jolasak izan dituzte.
Ondoren, herri kirol erakustaldia izan da Ibarrako Sokatira Taldearen eskutik. Bi taldetan banatuta aritu dira: txingekin…

Kulebras taldeak irabazi du futbol 7 txapelketa »

Ikusgarria zen gaur arratsaldean Bikuña zelaiko harmailetan zegoen giroa. Kulebras taldea eta Burkina Faso neurtu dira finalean, eta lehenengoak irabazi du, luzapenaren azken minutuan gola sartu dutenean. Markagailua 3 eta 2 geratu da.
4. aldia izan d…

Koadrilen egunean, txapela buruan hartuta »

Tolosarrak San Joan jaiak ospatzen ari dira, eta gaur Koadrilen eguna dute. 1.600 lagun inguru bildu dira bazkaltzeko. Euskal Herria Plazari eta Tolosako kaleei kolorea eman diete, kolore ezberdinetako kamisetak soinean dituztela. Aurtengo berrikuntza…