Herriarekiko zestoarren gogobetetze maila 6,73koa da »

Zestoako Udal Gobernuak herritarrek hainbat arlotan duten gogobetzetze maila ezagutu nahi izan du. Horretarako, bi egitasmo burutu ditu azken hilabeteetan, Kudeatuz programaren baitan: Gizaker inkesta enpresak egindako galdeketa, eta udalerriko kirol jardueren eskaintza eta eskariaren inguruko hausnarketa egiteko parte-hartze prozesua. Horien emaitzen balorazioa egin berri du udal gobernuak eta, inolaz ere, lanak «merezi izan» duela adierazi dute. Galdeketak Zestoan bizi diren 474 laguni egin dizkiete. Horietatik 323 euskaraz egin dituzte, eta 151 gaztelaniaz. Gizakerrek kalkulatu duen fidagarritasun maila %95ekoa da, eta zorizko lagina sexuaren eta adinaren arabera ezarri dute. Orokorrean herritarren gogobetze maila hamarretik 6,73 puntukoa da. Herritarren %52,3k udalerriaren bilakaera hobera joan dela uste dute, eta %58,3k bizi kalitateak ere hobera egin duela. Ehuneko handi batek, ordea, bi kasuetan egoera berdintsu dagoela uste du. Herritarretatik %55,1ek, bestalde, Zestoa aukeratuko lukete bizilekutzat. Inguruko udalerrietako bataz bestekoa baino baxuagoa da tasa hori. Dena den, gazteek herrian gelditzeko gogoa erakutsi dute eta, beraz, ez dagoela «despopulatze arazorik» ondorioztatu. Herritarren arazo nagusiak Inkestatuetatik %21,6entzat herritarrek jasan behar duten arazo larriena lan falta da. Horren atzetik, aparkaleku falta (%13,7), etxebizitza falta (%4,4), umeentzako aisialdi eskaintza falta (%4,2), garraio azpiegitura egoki falta (%4,2), edo igerilekurik ez egotea (%4,0) dira zestoarrentzat arazo handienak. Merkataritza eskasia (%3,6), […]

Auzotarren ezina eta etsipena »

Tolosako Ugane eta Aldaba auzora joateko bi aldiz pentsatu behar da. AHTren obrak egiten ari dira bertan eta makineria zein kamioi handiak noiznahi topatu daitezke aurrez aurre. Horrez gain, obrek errepideak zikintzen dituzte, ez denean errepide bera apurtzen, eta autoz dabilenak eraginak jasaten ditu. Auzo horietan bizi direnak, baina, ez dute errepide horiek erabili beste erremediorik. Eta sentitzen duten ezina eta etsipena handia da. Auzotarrek Intxur elkartea eratu dute orain gutxi eta obren inguruko gaiaz arduratzen denetako bat da Uganen bizi den Patxi Urretabizkaia. «Haserrea, amorrua, nazka, beldurra, lotsagarria,…», erabiltzen ditu egoera nola bizitzen ari diren deskribatzeko. Obrak orain urtebete hasi ziren. «Errepidea guztiz hondatuta uzten ari dira», dio Urretabizkaiak.  «Obrak bukatzen direnean espero dugu konponduta utziko dutela. Udala gainean dago, baina bitartean…».  Lanak aldrebres egiten ari direla gaineratzen du: «Ez dudana ulertzen da nola hasi daitekeen horrelako obra bat egiten bidea egokitu gabe». Errepidea askotan oso zikinduta dagoela azaltzen dute auzotarrek eta ez dutela behar bezainbeste garbitzen. «Denbora batez oinez ezin zela zeharkatu egon gara. Lurrarekin eta harriekin horrelako salda moduko bat sortzen zen errepidean. Autoek Paris-Dakar egiten ari zela zirudien». Horrez gain, obretan ari diren langileen jarrera salatu dute. «Ematen du gu garela kanpokoak eta beraiek bertakoak. Askotan […]

«Herri honi dariona gizarte antolamenduaren energia da» »

Orio, euskarazko arnasgunea sendotu izeneko jardunaldien baitan, Ideia batzuk norabideari buruz hitzaldia emango du bihar 19:00etan Jon Sarasuak (Aretxabaleta, 1966). Kultur etxeko aretoan daudenekin solasaldia sortzeko eta esperientziak partekatzeko asmoa du Sarasuak. Besteak beste, euskaldunen hiztun komunitateak berrantolatu beharko lukeen estrategia orokorra izan du hizpide Hitza-rekin. ‘Ideia batzuk norabideari buruz’ goiburua jarri diozu zure hitzaldiari. Euskalgintza norabidea galduta ikusten al duzu ba? Ez, nik uste dut euskalgintza azken urteetako martxan doala; kontu asko daude abian euren norabidearekin. Hala ere, estrategia edo etorkizun-ikuspegi aldetik ilunaldi moduko bat dagoela uste dut. Norabideaz badago kezka, gero eta zabalduago dena. Norabidea aipatzean , zer esan nahi duzu? Gizarte jardun guztiek hiru plano dituzte: etorkizun-ikuspegia edo bisioa da lehenbizikoa, eta hartu beharreko norabidea zehazten du. Horren azpian, estrategia dago: amestutako egoerara hurbiltzeko epe motz, ertain eta luzeko helburuak kateatzeko gaitasuna. Azkenik, egin beharreko ekintzak daude. Hiru plano horiek uztartu behar ditu edozein elkarte txikik edo hizkuntz estrategia handik. Egoera aski konplexua da, eta badago nahiko elementu plano horiei buruzko gogoeta sakona egiteko. Gogoeta sakonik gabeko kontu asko entzuten da, ordea, euskarari buruz. Konparazio bat jarriko dut. Ekonomiaren gaian denok iritzia ematea ondo dago; baina, gisa horretako iritzi soilak ematetik ondo argudiatutako iritziak ematera badago tartetxo […]

Jende gogorra »

Unai Gaztelumendi, bertsolaria Ume-umetatik entzun izan dudan gauza da. Nongoa naizen galdetu izan didatenean eta nik añorgatarra naizela erantzutean zenbat aldiz esan ote didate: «Joe, Añorga! Jende gogorra e!». Gogoratzen dut batez ere jende helduarekin pasa zaidala hori. Amassorrain ikastolatik Donostiara Santo Tomas Lizeora salto egin genuenean, irakasle batek baino gehiagok erantzun zidan hori. Edo bertsotan hara eta hona hasi ginenean inguruko herri askotan, berdin. Harrotasunez betetzen ninduen erantzun horrek, baina aldi berean, beti galdetu izan diot nire buruari zer egin ote dugun edo zuten gure aurrekoek fama hori irabazteko. Ez dakit horregatik izango den, baina umetan miresmen puntu batez begiratzen nien zaharragoei. Gazte Asanbladan zebiltzanei, edo kultur eta kirol elkartean lanean zebiltzanei, edo baita festetan goizean buruhandietarako esnatzen nintzenean gaupasaz zutik mantendu ezinik ikusten nituen haiei. «Jende gogorra» zen. Baina niri iritsi zitzaidanean bertako ekimenetan parte hartzen hasteko garaia, ez nuen miresten nuen hura aurkitu. Garai txarra egokituko zitzaidan. Añorgako mugimenduaren hauspoa inertzia ote zen sentsazioa izan dut urte askoan. Lehenago ez dakit, baina gure generazioan beti pertsona berak aritu izan dira lanean eta horrek azkenean erre egiten du. Nire txanda iritsi zenean jende erre asko ikusi nuen. Ni erreta ez,–horretarako lan gehiago egin beharko nukeen– baina bai, inertzia […]

“Nortasun propioa eraikitzeko bidean inertziak oztopo izan daitezke” »

Bertsolamintza jardunaldiak.

Larunbatetik aurrera salgai izango dira zine bonuak Leidorren »

Otsailaren amaierarako eta martxorako Leidor aretoan izango den zine programazioa zehaztu dute jada, eta bonuak erosteko eguna datorren larubata, otsailak 19a, izango da. Leidorreko lehiatilan bertan erosi ahal izango dira 17:00etatik 19:00etara bitart…

Mus txapelketa egingo dute Liztormendi elkartean otsailaren 19an »

Liztormendi elkarteak antolatuta mus txapelketa azkarra egingo dute zeraindarrek datorren larunbatea, otsailaren 19an,  arratsaldeko lauretan hasita.

Oargi Mendi Elkartea Behorlegin izan zen asteburuan »

Pasa den igandean Tolosako Oargi Mendi Elkarteak Nafarroa Behereko Behorlegi mendira egin zuen irteera. Goizeko 07:20ean Tolosatik abiatu ziren, eta Hernanin geldialdia egin ondoren, 09:30ean iritsi ziren Behorlegi herrira. Ibilbidearen hasieran talde…

Eskola garaia gogoratuko dute igandean Gabirian bideo emanaldian »

Datorren igandean, otsailaren 20an,  Eskola garaia gogoratuz lelopean bideo emanaldia izango da Etxeberri kultur etxean arratsaldeko seietan. Eskolakoek jakitera eman dutenez, 1989-1990 ikasturtean grabatutako irudiak ikusi ahal izango dira bertan.

Makilari aldizkaria prestatzeko bilera egingo dute otsailaren 17an Gabirian »

Ostegunean, otsailaren 17an, Makilari herri aldizkaria prestatzeko bilera egingo dute arratsaldeko zazpietan udaletxean. Hurrengo aldizkarian atera beharreko lanak bertan entregatu beharko dituzte herritarrek.