Partida guztiak galdu dituzte Txosteko pilotariek »

Asteburu beltza izan zen aurrekoa Txosteko pilotarientzat: partida guztiak galdu zituzten. Palan hiru partida jokatu zituzten. Zumaia-Txost 1:45-42. Altzatarra-Txost: 45-22. Oiangu 2-Txost 2: 45-41. Errebotean, bat: Txost-Zubieta. 4-13 galdu zuen Txost…

Astelehenean hasiko du ikasturtea Beti Bizkorrek »

Beti Bizkor erretiratuen elkartea astelehenetik aurrera hasiko da ikastaroekin. Hala, erretiratuei deialdia egin diete Maialen koruan parte hartzeko. Horrez gain, aukera dago saskigintzan, bingoan, antzerkian, yogan, tai chian, wing chun, marrazketan, …

Juan Carlos Alduntzin: “Norbaitek portua ixtearen alde gaudela uste badu, oker dago” »

Foru Aldundiko gobernua kanpo kaiaren kontra dagoela esan zuen atzo Ingurumen eta Lurralde Antolaketako diputatu Juan Carlos Alduntzinek. Portu Agintaritzako administrazioaren aurretik egin zituen aipatu adierazpenak Alduntzinek, izan ere atzotik berta…

Herritarren foroa datorren ostegunean bilduko da »

Legazpiko Agenda 21eko Herritarren Foroa datorren astean hasiko da lanean. Ostegunean bilduko dira, 18:30ean udaletxean. Bertan, foroan euskararen erabilera sustatzeko moduez hitz egingo dute. Udal plan orokorra aldatzeko proposamena ere eztabaidatu…

Trikornio txapelketa zapatuan egingo dute Legazpin »

Zapatuan Trikornio txapelketa ospatuko dute Legazpin. Goizean hasiko dituzte jolasak eta talde kopuruaren arabera, arratsaldean ere jarraituko dute. Domingo Agirre ikastetxeko jolastokian elkartuko dira. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako eta DBHko 1….

Hamahiru batzorde osatu dituzte Legazpiko udaletxean »

Atzo Osoko Bilkura ospatu zuten Legazpin. Puntu gutxi izanagatik ere, luze joan zen batzarra, ordu eta erditik gora iraun baitzuen. Batetik, espetxeetan preso dauden pertsonen senideentzat garraiorako banakako diru-laguntzak emateko oinarriak onartu zi…

Trena berreskuratzeko lanen hirugarren fasea bukatu dute, Zerainen »

Meategiko trena berreskuratzeko lanen hirugarren fasea bukatuta dago jada, Zerainen. Trenbidearen erdi aldean, Liztormendiko gunean, alemanen garaian egindako tunel bat dago, eta hirugarren fasean tunela bera zaharberritu eta balioan jarri dute. Alegia, trena pasatzeko moduan utzi dute

[Atzokoa] Etxeberriko jaiak Zumarragan »

19:00. Txupinazoa eta jaien hasiera haur jolas eta buruhandiekin.
19:30. Aurreko urteko jaietako argazkien proiekzioa.
19:30. Lehenengo patata tortila lehiaketa.
20:00.Poteoa trikitilariekin.
20:30. Bingoa.
22:00. Mus txapelketa.
23:00. Bingoa.

40 lagun elkartu dira hamaiketakoa egiteko Aldaban »

Hasi dira Aldaban San Migel jaiak, eta txupinazoa eta mezaren ondoren, hamaiketakoa egin dute 40 lagun inguruk Intxur auzo elkartean. Arratsaldean karta txapelketa izango dute, eta gauean afari herrikoia, frontoian, elkartekoek prestatuta.

Organo Erromantikoaren Zikloa Azkoitian hasiko da, larunbatean »

Larunbatean hasiko da Organo Erromantikoaren Nazioarteko XII. Zikloa, Azkoitiko eta Bergarako parrokietan izango diren kontzertuekin. Azkoitiko, Azpeitiko eta Bergarako udalek elkarlanean antolatutako musika ekimena da. Aurten guztira hamahiru kontzertu antolatu dituzte. Bost kontzertu Azkoitiko parrokian izango dira, lau Loiolako basilikan, eta gainontzeko laurak Bergarako parrokian. Aurrenengo kontzertua larubatean izango da, Azkoitian. Easo Abesbatzak abestuko du bertan, eta Oscar Candedo ariko da organoa jotzen. Azkoitiko kontzertu guztiak urriko larunbatetan izango dira. Igandetan, berriz, Azpeitiko Loiolako basilikan izango dira emanaldiak. Loiolako aurrena igande honetan bertan izango da, 20:00etan hasita. Aretxabaletako Abesbatzak abestuko du, eta organoa jotzen Jose Luis Frantzesena izango da oraingo honetan. «Nik neuk sortutako obrak joko ditut, baita Ave Maria bat ere», dio Frantzesenak.Kontzertura bakarlari bikainak datozela azaldu du azpeitiar organo-jotzaileak. Loiolan kontzertu bikainak izango direla dio Frantzesenak, «Donostiako Santa Maria La Real elizako organo-jotzaileak etorriko dira, eta Mario Ciferri italiarra ere oso organojole ona da, historial bikaina dauka». Organo eskolakoak Baina Azpeitiko Juan Antxieta Musika Eskolako organoko bi ikaslek estreinaldia egingo dute Organo Erromantikoaren Zikloaren baitan. Frantzesenaren ikasleak dira Ane Bereziartua eta Mikel Arenas. «Biek 15 urte dituzte , eta hor ari gara Azkoitiko organoan entseguak egiten», dio organo-jotzaileak. Biek ere obra mardulak hartu dituztela dio irakasleak. Organo eskolak […]