Euskarak jantziriko lagun taldeak »

Zazpi urte badira Goierri Garaian Mintzalaguna egitasmoa lantzen hasi zirenetik. Udalek eta udal uuskaltegiek sustatuta, euskaraz egiteko lagunarteek 100 pertsona biltzen dituzte egun. Egitasmo honen baitan, bizilagun talde txikiak batu eta euskaraz hitz egitea da helburua. Hiru lau laguneko taldeak osatzen dituzte, euskaldun zahar bat eta hainbat euskaldun berrirekin, eta astean ordubetez, euskaraz hitz egiteko gelditu ohi dira horiek, talde bakoitzak aukeratutako gunean; tabernan, euskaltegian, bidegorrian… Mintzalaguneko erabiltzailearen profila emakumezkoa, 40 urte ingurukoa eta kultura maila altu xamarrekoa da, iaz Aztikerrek egin zuen ikerketa baten arabera. Erabiltzaileek egitasmoari egiten dioten balorazioa aldiz, 8,5 puntukoa da, hamarretik. «Pozik», «baliagarria» eta «bikaina» dira eurek emandako balorazio eta adjektibo batzuk. Egitasmoaren jatorria duela 18 urte aurki dezakegu Donostian eta 2010. urtean osotara 3.600 pertson izan ziren Hego Euskal Herrian ekimenean parte hartu zutenak; horietatik 50ek Urretxukoan eta Zumarragakoan eta beste hainbestek Legazpin. Iaz, gainera, merkatariak ere hasi ziren egitasmoan parte hartzen. Hitz egiteko lanak Jose Manuel Piris, Violeta Novo, Raquel Casas eta Estanis Agirre Mintzalaguna egitasmoan parte hartzen ari dira. Lehen hirurak euskaldun berriak dira. Laugarrena aldiz, euskaldun zaharra. Novok hiru urte daramatza egitasmoan, euskaltegiko ikasle zela eskaini zioten parte hartzea. «Hasieran beldur pixka bat eman zidan. Besteek ni baino maila altuagoa zuten, […]

Ekaitz Saies makulurik gabe ibiltzen hasi da »

Abendu hasieran istripua eduki eta peronea hautsi ostean, sei aste bete zituen Ekaitz Saiesek eskuin hankan igeltsua jarrita. Urtarrila erdialdean igeltsua kendu zioten eta orain errekuperazio garaian dago. Dagoeneko makulu gabe ibiltzen hasi da Parte …

Bebe abeslaria izango da Antzokiko III. urteurreneko protagonista nagusia »

Bermeoko Kafe Antzokiak hiru urte egiten ditu aurton, eta “modu berezian” ospatu gura dute III. urteurrena. Horretarako Udaleko Kultura, Gazteria eta Hezkuntza sailak eta Antzokiak kontzertu bat antolatu dute apirilaren 16rako. Bebe abeslar…

Txomenane etxea husterakoan kateatu ziren gazteentzat kartzela zigorra eskatu dute »

Gipuzkoako Fiskaltzak hamarna hilabeteko kartzela zigorra eskatu du, Txomenane etxea husterakoan kateatu ziren hiru gazteentzat. 2005ean okupatu zuten garai hartan hutsik zegoen Idiazabalgo Txomenane etxea. Hainbat urtetan han bizi izan eta gero, 2007k…

Ampo Ordizia zaleen babesarekin joango da igandean Valladolidera »

Liga erabakitzeko bi partida falta zaizkio Ampo Ordiziari eta bi zita garrantzitsu horietan, zaleen babesa izango du, etxean eta etxetik kanpo. Izan ere, lau autobus bete dituzte dagoeneko igandean Valladoliden Quesos Entrepinares taldearen kontra joka…

Hurrengo hilabetean ekingo diote txotx denboraldiari Katxola baserrian »

Udaberriaren usainarekin, ekimen berriak loratuko dira Aieten, Lantxabe auzo elkartearen eskutik. Freskoena, behar bada, martxoa hasieran antolatuko dute, ordurako ekin nahi baitiote Katxola baserrian txotx denboraldiari. Iraileko azken asteburuan jarri zuten Munto baserritik jasotako dolarea lanean. Era horretan, 30 urteko etenaldiaren ondoren, sagardo muztioz zipriztindu zuten Katxola. Hilabeteotan, bada, muztioa sagardo bilakatu da eta martxoan izango dute harekin topa egiteko aukera. Hitzaldia Txotx ekitaldirako egun zehatzik finkatu ez duten bitartean, ingurumenarekin lotutako bigarren hitzaldirako eguna badute: martxoaren 2a, 19:00etan, Aieteko kultur etxean. Oraingoan, otsailaren 2an bezala, Francisco Gallo izango da hizlari. Hondakinak deusezteko bideak jorratu beharrean, karbono dioxidoa nola murriztu eta krisi energetikoa izango ditu hizpide. Besteak beste, banbuak hormigoia ordezkatzeko izan dezakeen ahalmenaz ariko da. Otsailean, hondakin bereizketaren inguruan abiarazitako gogoetak, hala ere, pil-pilean jarraitzen du Aieten. Izan ere, zaborrarekin bukatzeko dauden bitartekoen inguruan auzotarrek duten iritzia jaso nahi du Lantxabe auzo elkarteak. Horretarako, inkesta bat prestatu dute eta, martxoaren 15a bitartean, ahalik eta erantzun gehien jasotzea espero dute. Felix Perez Lantxabeko presidenteak jakinarazi duenez, Aieten «kontzientzia piztea» dute helburu. Zaborra sailkatzeko garrantzia, halere, auzoan errotua dagoela zehaztu du Perezek. Hala nola, hondakin organikoak bereizteko sistema auzora zabaltzeko eskaera egiteko prest leudekeela adierazi du. Bosgarren edukiontzia zabaltzeko ez ezik […]

Aurrekontua bikoiztuko du San Telmo Museo berriztatuak »

«San Telmo Museoak pauso handia emango du, eta dibisioz aldatuko du. Aurrerapauso honek behar berriak ekarriko ditu, eta horiek asetzeko diru iturri berriak lortu izan behar ditugu. Etorkizunean ere, zailtasun ekonomiko guztien gainetik iraunkorra izan dadin nahi dugu-eta». Denis Itxaso kultura zinegotziak proiektu berriztatuaren gainean atzo egindako adierazpenak dira. Susana Soto zuzendaria eta Antton Azpitarte gerentearekin batera, San Telmo Museoaren ikerketa ekonomikoaren datuak aurkeztu zituzten. Ikerketak diru sarrerak eta gastuak hurrengo urteetan nolakoak izango diren azaltzen du. 2007an itxi egin zuten museo zaharra. Orduan, aurrekontua 2,3 milioikoa zen. Orain, berriz, bikoiztu egingo dute. 4, 7 milioi euroko aurrekontua izango du apirilean ateak irekiko dituen museoak. 1,5 milioi babesleen, leihatilan saldutako sarreren eta museoko zenbait guneen alokairuaren bidez lortzea ere espero dute. Udalak, beraz, 3,3 milioi euroko ekarpena egin beharko du. Berritze prozesuaren aurretik baino milioi bat gehiago. «Baldintzak desberdinak dira. Eraikin berria dugu, eta lehen ez zeuden zerbitzuak lortu ditugu», argitu du Itxasok. Gipuzkoako Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak 350.000 euroko ekarpena egingo dute. Berriztatze prozesua bukatzear dagoela adierazi dute, eta aurreikusi bezala, apirilean irekiko dute eraikina. Hainbat museo izan dituzte erreferentzia gisa, Gasteizko Artiuma eta Bilboko Arte Ederren Museoa edota Guggenheima, besteren artean. Lehen urtean 140.000 bisitari izatea espero dute. […]

Bertso afariko argazkiak »

Errikarte Agirre legazpiarrak argazkiak atera zituen pasa en asteko bertso afarian. Hona hemen batzuk.

Azken Portu itxita bihar arratsaldean waterpolo partidagatik »

Bihar, larunbatarekin, waterpolo partida jokatuko dute Azken Portu kiroldegian arratsaldez eta, horregatik, igerlekuak ezingo dira erabili 19:30etik, 22:00etara. Ordu horietan igerian aritu nahi duten bazkideek, Artalekuko kiroldegiko igerilekuak erabi…

Oiartzun Irratia: otsailak 18 »

Gaurko programazioa FM107an:
10:00etan, Arguyuan:
10:30ean: Joel Rodriguezen eskutik, zinema eta DVD estreinaldiak.
11:30ean: Info7 irratiko koordinatzailea den Eiderrekin hitz egingo dute, antolatutako kontzertuen eta bosgarren urteurrenaren berri ema…