Zinemaldirako kartel lehiaketa, on-line »

Zinemaldiak bigarren aldiz antolatu du on line kartel lehiaketa. Kategoria bakoitzeko 20 finalistetatik hamar aukeratuko dituzte herritarrek euren bozen bidez. Botoa emateko epea apirilaren 1a arte dago zabalik. Kategoriak bost dira: Kartel Ofiziala, Zuzendari Berriak, Zabaltegi, Horizontes Latinos eta Perlak. Kartel gogokoenen aldeko botoa emateko ezinbestekoa da aldez aurretik lehiaketaren web-orri berezian izena ematea: www.sansebastianfestival.com/kartellehiaketa. […]

Bi urtean edukiontziekin hondakinen %55 gaika biltzeko helburua proposatu du Plataformak »

Zumaian sortzen ditugun hondakinen kudeaketarako bere proposamena aurkeztu du herri plataformak. Edukiontzien sistemak oraindik asko eman dezakeela defenditzen dute, Udalak, gizarte eragileek eta herritarrek benetako ahalegina egiten badute. Horrela, bi urteko epeak hondakinen %55 gaika biltzeko helburua jarri du bere proposamenean. Helburua lortuko balitz, orduan edukiontzien sistema behin betirako mantentzea eskatzen dute. Lortuko ez balitz, “hitz egiteko prest geundeke”. Era berean, Herritar gehienak atez ateko sistemaren aurka daudenez, Plataformak dio ez duela inposaketarik onartuko. “Udalak atez atekoa ezartzeko erabakia hartzen badu, erreferenduma eskatuko dugu”. Bitartean, Udalari presio egiteko, balkoietan zabor poltsak zintzilikatzeko eskatu dute. Hemen irakur dezakezue Plataformak aurkeztutako proposamena, puntuz puntu: Hondakinen gaikako bilketaren datuak (2012) 2012ko abenduan egin zen hondakinen mahaiaren bileran, Zumaiako udal gobernuak hondakin bilketarako bere aukera aurkeztu zuen, mahaia osatzen duten kide ezberdinek, hura aztertu ondoren, bakoitzak bere erantzuna eman zezan urtarrilean zehar. 2012ko maiatza geroztik Zumaiako Plataformak Gipuzkoako hainbat udalerritan ezarri den Atez Ateko ereduaren aurkako 4.000 zumaiar baino gehiagoren atxikimendua jaso du. Eredu horren aurkako iritzia, baina, era berean, birziklapenaren aldeko beren jarrera adieraziz. Udalak emandako azken hilabetetako datuen arabera, argi geratu da Zumaiako herritarrak hondakinak behar bezala biltzearen beharraz jabetu direla eta horren arabera jokatzen ari direla. Hala ere, jakin badakigu oraindik […]

Pazko Asteko larunbatean egingo dute umeen danborrada aurten Azkoitian »

Azkoitiko Umeen Danborradak aldaketak izango ditu aurten. Ekimenaren antolatzaile Umore Ona elkarteak eta laguntzaileek astebete atzeratu dute ekitaldia, eta aurten Pazko Astean egingo dute; apirilaren 6an, hain zuzen ere. Danborrada indartzeko asmoz erabaki dute data aldatzea, azken urteetan dabor-jotzaileen kopurua «nabarmen» jaitsi baita. Gainera, lehendabizikoz, larunbat arratsaldean izango dute hitzordua herriko umeek. Hala, egun horretan […]

‘Zuloak’ filma emango dute gaur Herri Antzokian »

Fermin Muguruza abeslariak zuzendu eta Talka Rekords&Films-ek ekoitzitako Zuloak filma emango dute gaur iluntzean Ordiziako Herri Antzokian, 20:30ean. Emakumeen Egunaren harira sortutako egitarauaren barruan dago filma, eta zinema alternatiboaren …

Alegian gizonezko bat hil da auto batek harrapatuta »

Ertzaintzak atzo iluntzean jakitera eman zuenaren arabera, Alegian adineko gizonezko bat hil zen auto batek harrapatuta. Ezbeharra 20:30ak inguruan gertatu zela azaldu dute Ertzaintzatik: «Istripua GI-2133 errepidean gertatu zen, Altzoko bidegurutzetik gertu». Anbulantzia bat ezbeharra gertatu zen lekura joan zen, autoak harrapatu zuen gizona artatzera, baina saiatu arren, erizainek ezin izan zuten suspertu. Alegiatik azaldu […]

Egitarauak herriz herri, martxoaren 8aren harira »

AIZARNAZABAL Martxoaren 8a, ostirala. 19:00etan, elkarretaratzea, udaletxearen aurrean. Ondoren, herriko umeen eta gazteen eskutik, triki poteoa egingo dute herrian zehar. AZKOITIA Martxoaren 8a, ostirala. Azkoitiko Emakumeen Mahaiak deituta, elkarretaratzea egingo dute 19:00etan, Eliza atarian. Azkoitiko Udalak bat egin du deialdiarekin, eta elkarretaratzea parte hartzera deitu ditu herritarrak. AZPEITIA Martxoaren 6a, gaur. 21:00etan, gaztetxean, Osama filmaren […]

Kultur sortzaileen erakusleiho »

Gipuzkoako sortzaile gazteak  sustatzea du helburu Kutxa Kultur 2013 egitasmoak, eta herenegun aurkeztu zuten, Donostian. Bertan, egitasmoko ildoak —Kutxa Kultur Musika, Kutxa Kultur Moda eta Kutxa Kultur Hiria— zeintzuk izango diren azaltzeaz gain, horien guztien inguruko xehetasunak eman zituzten jakitera. Musikaren alorrean, iaz bezalaxe, Kutxa Kultur Festibala antolatu dute Igeldo jolas-parkean, irailaren 6 eta 7rako. […]

Amasa-Villabonako Sortuk hondakinen inguruko plangintza aurkeztuko du hilaren 12an »

Hondakinik onena, sortzen ez dena lelopean Amasa-Villabonako Sortuk hitzaldia antolatu du martxoaren 12an, asteartean. Gurea zineko erakusketa gelan 19:30ean elkartuko dira. Aurrera begirako plangintza azalduko dute bertan, hau da, “Amasa-Villabonan hondakinen kudeaketa egokiago bat abiatzeko garatuko dugun lan dinamika aurkezteko bilera deialdia” izango da asteartekoa, Sortutik azaldu dutenez. Hondakin “gehiegi” sortzen dela, eta zabortegiak “leporaino” […]

Taldez-talde ekimenaren bigarren saioa izango da igandean »

Azkoitiko Bizkargi Musika eta Dantza Eskolak Taldez-talde egitasmoaren bigarren saioa eskainiko du igandean, hilaren 10ean. Oraingo honetan ahotsa izango da protagonista nagusia, Iraurgi eta Bizkargi abesbatzek hartuko baitute parte. Bi taldeak banaka eta batera arituko dira kantuan, Maje Larrañaga eta Iñaki Maidaganen zuzendaritzapean. 13:00etan izango da kontzertua, Kontzejupean.

Ekitaldiz beteta dator Emakumeen Eguna Errenteria-Oreretan »

Etzi, martxoaren 8an, hasiko dira Emakumeen Egunarekin lotutako ekitaldiak Errenteria-Oreretan. Lehen egunean, ohi bezala, herriko emakume elkarteek emanaldi bat egingo dute Galtzarabordako kiroldegian, 17:00etatik aurrera. Bederatzi elkartek parte hartuko dute, eta dantzak, antzerkiak eta bestelakoak egingo dituzte. Hurrengo egunean, berriz, larunbatarekin, Mariasun Landa lehiaketako irabazleak zeintzuk izan diren jakinaraziko dute, Xenpelar Etxean egingo den ekitaldian, […]