Intxurreko infantil mutilek Kopako finala jokatuko dute Gure Txokoaren aurka »

Futbol denboraldia amaitzen ari da Intxurreko futbol jokalari guztientzat.  Infantil mutilek, ordea, Gipuzkoa Kopako finala jokatu beharko dute, bihar. Donostiako Gure Txokoa taldearen aurka jokatuko dute, eta partida 12:00etan hasiko da. Matigoxategi…

Nafarroako historiaren harira, egun osoko jaia antolatu dute Zestoan »

Egun beteko festaz gozatzeko aukera dute zestoarrek igande honetan. Urolakoen Napar Zuzterrak elkarteak Zukulu-saltsa nafarra izena daraman jaia antolatu du, eta hala, Nafarroako historia ezagutzearekin batera hainbat ekitalditan parte hartzeko aukera izango da. 10:00etan hasi eta 18:00etan amaituko da ekimena, eta tartean solasaldia, bideo emanaldiak eta bertso-bazkaria izango dira. Ekimena antolatzeko Zestoako Udalaren laguntza izan dute, eta besteak beste 1512ko Nafarroako konkista eta Gipuzkoaren jatorria izango dituzte hizpide. Noainera joateko autobusa Igandeko bazkarirako izena emateko epea bukatuta dago jada. Hala ere, oraindik bada beste izen-emate bat martxan. Hain zuzen ere, ekainaren 16an Noainen martxa nazionala egingo dute, eta hara joateko autobusa egongo da Zestoan. Izan ere, Gogoan taldeak Noaingo Bataila (1521) gogora ekarriko du ekainaren lehen hamabostaldirako antolatu dituen jardunaldietan. Autobuserako izena emateko aukera dago oraindik, herriko hainbat tabernatan.   Egitaraua Ekainak 3, etzi -10:00-13:00. Bideo emanaldiak botako dituzte, bat bestearen atzetik: Konkista 1512; Gipuzkoaren jatorria; 1512 Lip dub herrikoia; Noain martxa nazionala; eta Pirritx eta Porrotx Noainera. Herriko plazan. -13:00-14:00. Solasaldia. Idoia Arrieta, Beñi Agirre eta Ainhoa Odriozola. Hiru bertsolariren galderak erantzuten. Herriko plazan. -14:30-18:00. Tertulia-nafar kantu-bertso bazkaria. Menua: paella eta oilasko izterra patatekin, pantxineta eta izozkia, edariak eta kafea. Gure Txokoa jatetxean.

Leteren omenezko kantaldia bihar zortzi egingo dute, Antzizar kiroldegian »

Xabier Lete kantariaren omenez antolatu dute Sortuko dira besteak ikuskizuna ekainaren 9an iritsiko da Beasainera. Dozena bat kontzertu egingo dituzte Euskal Herrian barrena, eta horietako bat izango da Beasaingoa. Antzizar kiroldegian egingo dute, 22:30ean, eta sarrerak dagoeneko salgai daude Beasaingo eta Goierriko hainbat puntutan. Leteren omenezko ekitaldiak antolatzen jardun du Jose Angel Arbelaitzek. Atzo egin zuten aurkezpen ekitaldian azaldu zuenez, «Letek harreman estua izan du Goierrirekin eta Goierriko jendearekin». Hala, haren aurreneko kontzertua eta azken errezitaldia Goierrin egin zituela gogorarazi du. «1966. urtean, Seguran egin zuen lehen emanaldia, Lourdes Iriondorekin batera. Benito [Lertxundi] zen etortzekoa, baina gaixotu egin zen eta Letek hartu zuen haren tokia». Azken errezitaldia berriz, Ataunen egin zuen, hil baino hilabete lehenago. Leteren omenez, Xabier Lete gogoan ikuskizuna egin zuten aurrena, bere garaiko kantari ezagunekin. Orain berriz, Sortuko dira besteak ikuskizuna osatu dute. «Beste irekitasun bat eman nahi izan diogu, belaunaldi gazteago bateko kantariekin». Denen artean, «publiko guztientzako moduko saioa» antolatu dutela uste du Arbelaitzek, eta orain arteko saioetan, «jendeak ia kontzertu osoa kantuan» pasa duela azaldu du. Hiru belaunaldi batera Ekitaldian parte hartuko dutenetako bat da Joxan Goikoetxea akordeoi jotzailea. Sei musikarik osatutako taldea ariko dela azaldu zuen, kantariekin batera. Hau bezalako «kontzertu kolektibo bat» antolatzea ez dela erraza izan esan zuen, eta kontzertuan, «hiru belaunaldi ezberdin» elkartuko […]

Orioko presoei laguntzeko Elkartasun Eguna antolatu du Herrirak biharko »

Orioko Herrira mugimenduak Elkartasun Eguna antolatu du bigarren urtez, eta euskal preso politikoen eskubideak aldarrikatuko dituzte biharkoan. Aldarrikapenak festarekin nahi dituzte uztartu antolatzaileek, eta herritarrek horien eskubideen «kontzientzia» bereganatzea dute helburu. Era berean, Orioko hiru preso politikoentzako dirua lortu nahi du Herrirak. Egun, espetxean daude Gregorio Escudero, Itxaso Legorburu eta Patxi Uranga oriotarrak, eta ekonomikoki hainbat behar dutela gogoratu dute antolatzaileek. Hala, laguntzeko ekimen aproposa dela uste du taldeak. «Diruz laguntzea hanka egiten utzi ezin den lana da, eta hori festarekin egitea errazagoa izan ohi da». Aurreko urtean egin zituzten ekitaldiek izan zuten «harrera ona» ikusita erabaki dute antzeko egitaraua osatzea. Goizean, Kukuarri mendira igoko dira plazatik, eta han elkartasun argazkia aterako dute. Menditik itzultzean hamaiketakoa egingo dute, plazan, eta ondoren bazkaria. Antolatzaileek adierazi dute iaz 100 lagun inguru elkartu zirela, eta aurten ere halako erantzuna izatea  espero dute. Iaz bezala, zikiro jana egingo dute, baina horrez gain, txanpinoiak, entsalada, postrea, kafea, kopa eta sagardoa izango dute mahai gainean, 20 euroren truke. Txartelak erosteko epea asteazkenean amaitu bazen ere, antolatzaileek esan dute oraindik badirela txartelak salgai; Kolon Txiki eta Sarasua tabernetan erosi daitezke. Bazkalondoren, Xabier Sukia eta Egoitz Eizagirre izango dira bertsotan. Arratsaldean, berriz, manifestazioa egingo dute kaleetan barrena, plazatik […]

Auto zaleak bigarrenez Ibarran elkartuko dira »

Auto lasterketetako zaleen bilgune izango da Ibarra larunbat honetan. Bigarren urtez jarraian antolatu dute II.KDD eguna. 09:30ean jarri dute hitzordua, eta guztiak Ibarrako San Bartolome plazan bilduko dira.  Hainbat auto ikusteko aukera izango da. Auto lasterketetan ibiltzen direnak elkartzeko helburuarekin antolatzen dute eguna. Elkar ezagutu, lasai hitz egin eta esperientziak trukatzeko eguna izango da auto zaleentzat. Jarraian, ibilbidetxo bat eginez bazkaltzera elkarrekin joango dira. Ondoren, kart autoetan ibiltzeko aukera izango dute guztiek. Informazio gehiago nahi duenak, www.maskarreras.com webgunean aurkituko du.

Behar Zana Pilota Elkartearen asteburua »

Behar Zana Pilota Elkarteak urteroko jaia egingo du bihar eta etzi. Bazkide eta herritarrentzat egitarau oparoa antolatu dute Behar Zanako kideek, eta larunbatean egun guztiko jaia egongo da Villabonan, 09:30etik aurrera.
Ospakizunen artean, 10:30ean, …

Lau onenak oholtza gainera igoko dira gaurko finalean »

Gaur amaituko da IV. Poltsikoko Antzerki Lehiaketa, Adunako Asvinenearen egoitzan. Lau onenak iritsi dira finalera, ikusleen eta epaimahaiaren iritziz: Mutandus Russum Tarta-taratata! lanarekin; CompañÍa la que tu me haces teatro El pan nuestro de ca…

Jesusen Bihotzako ikasleek ikasturteari agur esateko jaialdia egingo dute, bihar »

Jesuen Bihotzako Zizurkil eta Villabonako ikasleek ikasturte amaierako jaialdia egingo dute hilaren 2an, etzi. Bi herrietako herritar guztiak gonbidatu dituzte arratsalde pasa ederrera. Antolakuntza lanetan guraso elkarteko kideak, irakasleak, ikasleak eta Amasa-Villabonako Udala aritu dira, eta Jesusen Bihotzatik guztiei eskerrak eman nahi izan dizkie, eginiko ekarpenik gabe, etziko jaia gauzatzea ezinezkoa izango litzatekeelako. Ikasturte amaierako egitarauaren gune nagusia Txerminen egongo da. Horrez gain, ikastolatik azaldu dutenez, DBH 3. mailako ikasleek tonbola eta pintxoak dastatzeko aukera jarriko dute ikastolaren festan. Bertan lortzen duten dirua, ikasturte amaierako bidaia finantzatzeko erabiliko dute. Tonbolari dagokionez, zozketa 19:30ak aldera egingo litzateke, ikasle eta gurasoen arteko jolasak amaitzen direnean, hain zuzen ere. Egitaraua Ekainak 2, bihar 16:00etan. Esku pilota eta frontenis partidak Behar Zana pilotalekuan. Futbol partidak, aldiz, Txerminen. 16:00etan. Mus, Toka eta Xake txapelketak Txerminen. 16:00etan. Kros herrikoia. 16:30etik 18:00etara. Ikasleen ikuskizuna. 17:00etatik 19:00etara. Argazki eta eskulanen erakusketa ikusgai eraikineko 3. solairuan. 18:00etan. Pailazoak Txerminen. 18:15ean. Ikasle eta gurasoentzako jokoak. 19:30ean. Afari merienda, tonbola eta musika Txermingo eraikinean. Igeriketa ikastaroan entrenatzen Jesusen Bihotza ikastolako ikasleak gogor entrenatzen aritu dira ikasturte amaierako jaialdirako. LH2. mailako ikasleen kasuan, igerilekuan egin dute entrenamendu hori. Hala eta guztiz ere, bertara joateko arrazoi nagusia igeriketa ikastaroa izan dela aipatu behar […]

Ramonedak kargua utziko du »

Lagun Aro Gipuzkoa Basketek presidente berria izango du, hirugarrena hamaika urteetan Gorka Ramonedak Lagun Aro Gipuzkoa Basketeko presidente kargua utziko duela jakinaraziko die gaur, 11:00etan, komunikabideei. Agerraldia Donostia Arena 2016ko prentsa aretoan izango da, eta bertan azken hilabeteetan ikus zitekeena berretsiko du. Hain zuzen ere, nekeza egin zaio presidente lana, han eta hemen dirua bilatzen ibiltzea. «Familia bat daukat, lan bat ere bai, eta irtenbide onena lanerako gogoa daukan norbaiti lekua egitea da», esan du Ramonedak. Bere ordezkoa, ezusterik ezean, Administrazio Kontseiluan dago, maila bat beherago organigraman. Izan ere, Alvaro Bilbao izango da ia ziur presidente berria. Orain arte presidenteorde gisa aritu da, eta arlo ekonomikoa zaintzea izan da bere eginbeharra. Klubeko zenbakien arduradun nagusia izan da, hitz batean. Santosek ireki zuen bidea Bilbaoren etorrerarekin, Gipuzkoa Basketek hirugarren presidentea izango du hamaika urteetako ibilbidean. Lehen presidentea, ezagunena, Miguel Santos izan zen. Hari egokitu zitzaion taldea goi mailara eramatea, ia hutsetik hasi eta gero. Lehen urratsa 2001eko ekainean eman zuten, klubaren sorrerarekin. Enpresari eta jokalari eta entrenatzaile ohi batzuek Santos konbentzitu zuten egitasmoaren lidertza hartzeko. Esan eta egin. Mailak igotzen hasi zen kluba, ACB Ligara iritsi arte. Gipuzkoa Basket dagoeneko goi mailan zegoenean hartu zuen Ramonedak presidente kargua, 2009ko martxoan. Santosek […]

Ibarrako herritar eta merkatarien iritziak jasotzeko foroak zabalik »

Ibarrako Udalak, herriko Merkataritza Biziberritzeko Planaren barruan, herritarren eta merkatarien zein ostalarien ekarpenak jasotzeko helburuarekin, bi partaidetza foro jarri ditu martxan aste honetan. Bata herritarrentzat eta bestea merkataritza,osta…