“Gure erabakiak guk hartzen ditugu” »

Tabakoaren keak zorabioak sortzen omen ditu lehen aldiz erretzen dutenengan. Azken egunetan, gastronomia elkarteetako kideengan efektu bera lortzen dute tabakoaren aurkako legearen inguruan komunikabideetan agertu diren albisteek. Atzoko egunkariek Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren ordezkarien arteko iritzi trukea eraman zuten azalera. Elkarteetako kideak zorabiatuta geratu ziren horiek irakurrita. Hala eta guztiz ere, Amaika-bateko zuzendaritzako kide Gorka Arzelusek azaldu zuenez, «guk oso argi daukagu. Gurean erre daiteke. Hau gune pribatua da, eta kideek erabakitzen dutena egingo da edozein momentutan». Hala ere, une horretan Abuztuaren 31 kaleko egoitzan zegoen ke bakarra sukaldean sortutakoa zen, inork ez baitzuen une horretan zigarrorik ahoan. Jose Luis Espinosa Ollagorra elkarteko kidea da. Atzo goizean hamaiketakoa prestatu eta lagunekin lasai ederrean jan ondoren zigarroa erretzera irten zen Gaztelubideko eskaileretara. «Ez naiz erretzera irten, haize freskoa hartzera baizik. Guk bozkatzea egin genuen eta erre zitekeela erabaki genuen». Gastronomiazko Euskal Anaiartearen presidente Luis Mokoroak ere beraien egoitzan erre daitekeela esan du. «Hau gune pribatua da, konfiantza, elkarren arteko laguntza eta errespetuan oinarria duena. Gure erabakiak guk hartzen ditugu. Honenbestez, hemen erre daiteke, hemen guk, kideek, erabakitzen dugulako». Elkarte handia da Trinitate plaza gainekoa, eta langileak ere baditu. «Gaur –atzo–, irratiren batean esan dut ere hemen langileak direla erretzen lehenak eta […]

Sarrerak oraindik salgai, Pirritx eta Porrotx ikusteko »

Pirritx, Porrotx eta Marimots eta laguntxo berriak, Pupu eta Lore, herrian izango dira etzi, hain zuzen, Ongi etorri Pupu eta Lore ikuskizunarekin. Xenpelar AEK-k antolatu du emanaldia, eta jakinarazi duenez, oraindik 40 inguru sarrera geratzen dira. E…

Mahai jolasak eta tailerrak etziko Kale Ekintzan »

Ttak-ek mahai jolasak eta tailerrak prestatu ditu etziko Kale Ekintzarako. Parte hartu nahi duten haurren16:30ean agertu beharko dute Gurutzeko Bizardia elkartera.

Zintzilik Irratiak laguntza bonuak atera ditu »

Diru iturri eskasak ditu Zintzilik Irratiak, eta urtea egiteko bitartekoak lortzeko laguntza bonuak jarri ditu herritarrek beren ekarpena egin dezaten. Arkaitza eta Txiki tabernetan lor daitezke edota Zintzilikera deituta.
Parte-hartzaile guztien artea…

Orkatz Beitia, Euskadiko tituluagaz, Espainiakora »

Orkatz Beitia aurten be hasi da hegan. Pasa den asteburuan Euskadiko teilatupeko Atletismo Txapelketa irabazi zuen 60 metrotan. 6.80 izan zen egin zuen denbora. Aurten ondarrutarrak egin duen denborarik onena izan da txapelketako marka hori. Eta bere orain arteko 60 metroko markarik onenetik zazpi ehunekora baino ez dago. Bere marka pertsonal hori orain dela sei urtekoa da. «Euskadiko Txapelketari honez gero garrantziarik be ez zaio emoten, baina hamar titulutik gora dauzka jada pilatuta Orkatz Beitiak, eta hori sekulako marka da», esan du Orkatzen Peñako kide Iñaki Solabarrietak. Peñako kideak han egon ziren Beitiagaz batera pasa den asteburuan, eta oraingoan be beragaz joango dira, Valentziara (Herrialde Katalanak), han jokatuko baita zapatuan Espainiako teilatupeko 47. Atletismo Txapelketa. Estatuko zerrendan laugarren Momentu honetan Orkatz Beitia 60 metrotako estatuko sailkapen orokorrean laugarren postuan dago, eta bere helburua biharko txapelketako finaleko zortziren artean sartzea izango da. Zapatu goizean jokatuko dira kanporaketak; finalaurreko lasterkaldiak 18:30ean izango dira, eta horren ondoren finalak. 2007an, hainbat titulu eskuratu ondoren, baina lesio bat tarteko, bere azken denboraldia izan zitekeela uste izan zuen atleta ondarrutarrak; orduko bere eguneroko beharragaz bateratzeko zailtasunak be tartean egon ziren, gainera. Ez zen horrela izan, ostera. Eta harrez gero be maila bikaina erakutsi izan du, Euskadiko […]

‘Tres metros sobre el cielo’ eta ‘Zigortzaileak’ filmak Gurea Zine aretoan »

Astebururako bi aukera eskaintzen ditu Gurea Zinemak. Larunbatean, 19:30ean eta 22:15ean, Tres Metros sobre el Cielo filma ikusteko aukera egongo da. Igandean, etxeko txikienek euskarazko Zigortzaileak filmaz gozatu ahalko dute 16:30etik aurrera. Eta h…

Ekin diote Santa Lutzi Zahar eraikina zaharberritzeko lanen hirugarren faseari »

 Astelehenean ekin zioten Santa Lutzi Zahar eraikina zaharberritzeko lanen hirugarren eta azken faseari eta martxoaren erdialderako lanik gehienak bukatuta egongo direla aurreikusten du Ezkio-Itsasoko Udalak. Hirugarren fasean igogailua jarriko dute eta solairu bakoitza kristalezko itxitura batekin itxiko dute, bata bestearengandik independentizatzeko. Eraikinaren aurrealdea ere berrituko dute. Tomas Etxaniz Ezkio-Itsasoko alkateak jakitera eman duenez, beheko partean esaterako harria jarriko dute eta hormak txukundu eta margotu egingo dituzte. Sarrerako arkupea ere konponduko dute. Lanak hiru fasetan Santa Lutzi Zahar eraikina berritzeko ideia aspalditxotik dator. Ezkio-Itsasoko zerbitzuen inguruan azterketa egin zuten herrian eta zera ondorioztatu zuten: auzo bakoitzean hainbat zerbitzu eskaintzea ontzat eman arren, herri osoari erantzuna emango zioten zerbitzuak eta ekipamenduak ere behar zirela herri erdian. Egungo udaletxearen gabeziak ikusita, berau berritzeko proiektua egin zuten. Euro askoko aurrekontua egin zieten eta diru hori beste modu batean erabiltzea erabaki zuten. Santa Lutzi Zahar eraikinean inbertitzea pentsatu zuten. Horrela hasi zituzten obrak. Lanen lehen fasean eraikinaren egitura guztia berritu zuten. Kanpoko paretak soilik utzi zituzten zutik eta proiektuan idatzi bezala, egurrezko egitura egin zioten. Eraikinak lehen zituen zutabe eta haga batzuk aprobetxatu zituzten horretarako. Teilatua eta zoruak ere berritu zizkioten. 2010. urtearen hasierarako jada bukatuta zeuden lehen faseko obrak. Bigarren fasea Bigarren faseko […]

Gernikako akordiaren aurkezpena egingo dute »

Gernikako akordioaren aurkezpena egingo dute, domekan, 13:00etan, Kafe antzokian. Hitzarmenari atxikitu zaizkion taldeek akordioa puntuka irakurri dute, eta haren nondik norakoak azalduko dituzte. Orain artean, gizarte, kultur eta kirol munduko herriko…

Mozorro Festa egingo dute larunbatean, otsailaren 19an Igartubeiti baserri museoan »

Igartubeiti baserri museoko arduradunek larunbatero antolatzen dituzten tailerren barruan, larunbat honetan (otsailak 19) mozorro festa egingo dute 17:00etatik 18:30era bitartean. 6tik 12 urte bitarteko haurrak dituzten familiek parte hartu ahal iza…

Sukaldaritza makrobiotikoko oinarrizko ikastaroa Adunan »

Sukaldaritza makrobiotikoari buruzko oinarrizko ikastaroa antolatu dute Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitatearen bidez. Ikastaroak bi saio izango ditu: alde batetik, sukaldaritza makrobiotikoari buruzko hitzaldia, ideiak eta oinarriak argituko dituzte,  …