Iritsi da traineru berria, ‘platanito’ gorria »

Arraun elkarteak traineru berria ekarri du, estropadetan lehiakorrago izateko esperantzarekin. Amilibiaren azken belaunaldiko trainerua da, ‘platanito’ ezizenarekin ezaguna, daukan forma biribilagoagatik. Igandean batelak Zumaian (11:00etan) Trainerua ordaindu ahal izateko (36.000 euro) herritarrei zuzendutako kanpaina jarri zuen martxan arraun elkarteak. Edonork bere izena jar dezake traineruan 50 euroren truke. Kanpainarekin oso gustura daude klubean, eta laster amaitzear dagoela jakinarazi dute, baina oraindik badaukazue zuen izena jartzeko aukera (Euskadiko Kutxan). Traineru berriaren abantailarik nabarmenena ziabogetan sumatzen da. Ordainetan, ezegonkorragoa da eta teknikoki ahalegin handiagoa eskatzen du. Estropada bakoitzeko 10-15 segungo irabaz daitezkeela kalkulatzen da, eta hori erabakigarria izan daiteke mailari eusteko. Joan den urtean San Juanek utzita probatu ahal izan zuten traineru modelo berria mailari eusteko kanporaketan. Emaitzarekin pozik, Zumaiara bat ekartzea erabaki zuten. Dagoeneko klubean dago, zure izena noiz emango diozun zain.

Elkarretaratzea egin dute Zizurkilen hezkuntzaren bidez parekidetasuna lortzeko »

Elkarretaratzea egin dute Zizurkilen, Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira. Eskubide eta amets parekideak bermatuko dizkigun hezkuntzaren alde lelopean elkartu dira Joxe Arregi plazan.

Hutsunea Betez elkarteko kideek elkarrekin egindako puntu-lana zintzilikatu dute »

Emakumearen Nazioarteko Egunarekin bat eginik, Amasa-Villabonako Hutsunea Betez emakumeen elkarteak urban knitting ekimena burutu dute Errebote plazan. Bertako farola batean, elkarteko kideek elkarrekin egindako puntu-lana zintzilikatu dute. Berotasuna, kolorea, gutxiago gehiago da izena jarri diote lanari. “Emakumearen Nazioarteko Eguna aldarrikatzeaz gain, lan honekin erakutsi dugu elkarri babesa ematen diogula, eta elkarrekin egotean ondo pasatzeko aukera […]

Jolasekin ekin diote Berastegin Emakumearen Nazioarteko Egunari »

http://youtu.be/Y7YFahfYNBA
Herri kirol eta jolasekin ekin diote Berastegin Emakumearen Nazioarteko Egunaren ekitaldiei. Bi talde osatu dituzte berastegiarrek eta, lehia sanoa eta giro ona nagusitu dira. Ondoren hitzaldi bat antolatu dute eta afariarekin amaituko dute eguna.

Morez jantzi dituzte Tolosako kaleak, kalejiran »

Emakumearen Nazioarteko Eguneko aldarrikapenak ospakizun bihurtu nahi izan dituzte Tolosan, eta kalejira morea antolatu dute horretarako. 19:00etan elkartu dira txaranga eta herritarrak, Emakumeon plazan, eta Alde Zaharrean barrena ibili dira, borroka feministaren aldeko bandera moreak zabalduz. Antzerki taldekoek kale antzerkia ere egin dute, eta Oargin afalduko dute, gero, guztiek batera. 20:30ean,  bertso saioa izango da […]

Emakumeen Nazioarteko Eguneko elkarretaratzea »

Ostadarri irabazi nahi dio Hondarribiak zazpigarren postura itzultzeko »

Hondarribia Futbol taldeak Ostadarren kontra jokatuko du bihar, Ohorezko Mailako 25. jardunaldiko partidan. Etxean jokatuko dute berdeek, Hondartza futbol zelaian, 16:15ean. Ohorezko Mailako liga erregularra amaitzeko hamar jardunaldi geratzen direnean, Hondarribia Futbol Elkarteko lehen taldearen helburua sailkapenean ahalik eta posturik onenean geratzea da. Gauzak dauden bezala, zazpigarren postuan bukatzea sari ona litzateke, baina horretarako berdeak ezin […]

Borroka feminista “bizi-bizirik” dagoela erakutsi dute »

  Antolatzaileen arabera, 1.000 lagun inguru bildu dira manifestazioan; feminismoak egindako lan politikoa aldarrikatu dute. Jende andana bildu da Emakumeen Nazioarteko Egunean Donostian egin duten manifestazioan. Donostiako Koordinadora feministak deituta, emakumeen borrokak aurrera darraiela esan dute. Eraldaketa, feminista ezinbestean! lelopean, 1.000 lagun inguru bildu direla esan duten antolatzaileek. Aurten, borroka feministak emandako pausoak eta berdintasunerako […]

Manifestazioa egin dute Martutenen, kaleratze arriskuan dauden gazte batzuk babesteko »

  Kutxaren jabetza den etxetik kaleratzeko arriskuan daudela salatu dute; alokairu soziala eskatzen dute. Okupatutako etxe batetik kaleratzeko arriskuan dauden gazte batzuk deituta, manifestazioa egin dute Martutenen. Kutxa arduradun lelopean, ehun bat lagun bildu dira elkartasunean. Hodei Bergara kaltetuetako batek azaldu duenez, duela urte bete inguru, hutsik zegoen etxe batean bizitzen jarri ziren “egoerak bultzatuta”. […]

Irungo Bildu: “Alderdi guztiek sinatu duten manifestuak gabezia nabarmenak ditu” »

Irungo Bilduren udal taldea kexu agertu da Emakumeen Egunaren harira udaleko alderdi guztiek, Bilduk kenduta, sinatu zuten erakunde adierazpenarekin. “Bilduk ez zuen babestu Eudelek sustatu eta Bilduk ez beste alderdi guztiek sinatu zuten agiria, hutsune eta gabezia nabarmenak zituelako”. Horren ordez testu alternatiboa aurkeztu zuen Bilduk (beheko dokumentua da, PDF artxiboa), “baina ez zen bozkatzera […]