Koldobika Jauregiren ikuspegia »

Parte Zaharreko Ekain Arte Lanak galeriak badu bisitari berria, Koldobika Jauregi (Alkiza, 1959). Kanpai ixila izenburupean, altzairuzko 26 koadro txiki erakusgai jarri ditu artistak, beste sorkuntza solte batzuekin batera. Mota askotako sinboloak marraztu ditu Jauregik altzairuaren gainean, eta heriotza edota Gernikako bonbardaketaren urteurrena islatu ditu. Erakusketa atzo zabaldu zuten, eta abuztuaren 25a arte egongo da zabalik, asteartetik larunbatera.

«Ez da filma jokoan dagoena, kultura eta adierazpen askatasuna baizik» »

Euskal presoei buruzko filmaren inguruan sortutako polemika «bidegabekoa» dela uste du Zinez ekoiztetxeak Bost euskal presori buruzko Barrura begiratzeko leihoak dokumentalaren egileak, Zinez ekoiztetxeak, Donostiako Udalak emandako diru laguntzari uko egin diola adierazi zuen atzo; udalbatzarrean oposizioak diru laguntzaren inguruko mozio bateratu bat aurkeztu zuen egun berean. Filmaren finantziazio iturriek sortutako polemikaren inguruko azalpenak eman zituen Haizea Belzak, filmeko ekoizpen laguntzaileak. Luix Barinagarrementeria abokatua ere izan zuen lagun. Filma akaso ez dela denen gustukoa izango, baina filma egiteko eskubidea dutela, eta jendeak hura ikusteko eskubidea dueladefendatu zuen Belzak. «Gure ustez, gobernuak ezin du sortzaileen sormen askatasuna murriztu», jarraitu zuen Belzak; eta gogora ekarri zuen Julio Medemek Euskal Pilota dokumentala egiteagatik sufritu zuen jazarpena. «Filma eman behar al diogu ministroari aldez aurretik esan dezan atsegin duena eta ez duena diru laguntza eskuratzeko? Ez diogu aukerarik emango gobernuari, gu aitzaki hartuta, gizartean ezinegona eta tentsioa sortzeko». Zinema egileak besterik ez direla eta horretara jarrita daudela azpimarratu du. Haien ustez, filmak sortutako iskanbila «bidegabekoa» da.Kultur ekoizpenari dagokionez aurrekari «oso arriskutsua» izan daitekeela esan du. EAJ, PSE-EE eta PPko udal ordezkariekin bildu eta egitasmoa aurkezten saiatu direla, baina ez dituztela hartu azaldu du Belzak. Herritarren babesaren eske Donostiako Udalarena bakarrik ez, filma egiteko laguntza publiko […]

Pantailaren ibilbidea eta eragina aztertu dituzte »

San Telmo Museoan ‘Pantaila Globala’ erakusketa irekiko dute bihar, irailaren 30a bitartean Pantaila Globala izeneko erakusketa jasoko du San Telmo Museoak bihartik irailaren 30era. Finean, hiru komisarioren, Bartzelonako zentro garaikidearen, eta museoaren lankidetzari esker sortu dute erakusketa; eta pantailaren historia jaso dute bertan. Zazpi ataletan banatu dute erakusketa gunea, baina berezitasun argi bat du, lankidetza. Izan ere, erakusketaren oinarriaz gain, hainbat herrialdeetako 270 lagunek bidalitako bideoak ikus daitezke, pantaila ukigarrietan. Erakusketa Bartzelonan egon da erakusgai orain arte, eta Donostiatik igaro ostean, leku gehiagotara bidaiatuko du, Mexikora, Kolonbiara eta Serbiara, besteak beste. Gilles Lipovetskyren eta Jean Serroyren Pantaila Globala izeneko liburuan oinarritua dago erakusketa. Azken batean, pantailaren botere alderdi guztiak azaleratu nahi izan dituzte: sedukzioa, ikuskizuna, ereduen sorkuntza, informazioa, elkarreragina, zaintza… Hala, honako zazpi ataletan banatu dute: Izarren inperioa, Historia pantaila, Politika pantaila, Kirol pantaila, Publizitate pantaila, Gehiegitasun pantaila, Zaintza pantaila eta Joko pantaila. Pantailaren sorreratik hasi eta egungo garaietara arteko alderdi guztiak landu dituzte, pantailak gizartean beran izan duen eta duen eragina aztertuz. Zinema eta telebista pantailetatik abiatzen da ibilbidea, eta jolaserako erabiltzen diren pantailekin amaitzen da. Nola ez, tamaina askotako pantailek osatzen dute erakusketa, eta azken atalera iritsi arte, iluntasuna da nagusi. «Ez da pantailaren inguruko erakusketa tekniko bat, […]

Altzako Historia Mintegiaren eskutik hasiko dira sanmartzialak ofizialki »

Kultura erakundeak 25 urtetan egindako lana nabarmendu eta omendu nahi izan dute jaien arduradunek San Martzial, Altzako jaietako egun handia, bihar izango bada ere, gaur botako dute Altzako Historia Mintegiko kideek festen hasiera markatuko duen txupinazoa. Astelehenean ospatuko den Santa Ixabel egunean bukatuko dira egitarauko ekimenak. Altzako kaskoak ohi baino mugimendu gehiago izango du egunotan. Izan ere, San Martzialen omenezko jaiek jendez betetzen baitute ingurua. Festekin zerikusia duten ekimenak duela astebete hasi ziren, baina hasiera ofiziala gaur bertan izango da. Bat gutxi izan eta, hiru ekimen prestatu dituzte festen hasiera markatzeko: txupinazoa, banderaren jasotzea eta pregoiaren irakurtzea. Hirurak gaur bertan egingo dituzte Altzako udaletxean, 19:30ean. Festak antolatzen dituen Altzatarrak elkarteko kideek protagonista ezin hobea bilatu dute ekitaldi honetarako: Altzako Historia Mintegia. Altzaren historia berreskuratzeaz ardura hartu duen elkarteak 25 urte beteko ditu aurten; hori dela eta, sanmartzialetako arduradunek mintegiko kideei eman diete festak hastearen ohorea. Juantxo Koka, frontoian Bihar, egun handian alegia, goizean goizetik hasiko dira festa ekitaldiak. 08:00etan hasiko den dianak altzatarrak esnatuko ditu 10:30ean hasiko diren pilota partidetara garaiz irits daitezen. Hiru norgehiagoka ikusi ahal izango dira Altzako frontoian. Haurren eta gazteen binakakoen ondoren, jaietako partida izarra iritsiko da. Bertan Eugi eta Escudero nor baino nor artituko dira etxean jokatuko […]

Baloia, astearen ardatza »

Salgado saskibaloi campusa egiten ari dira Ekintza ikastolan; 6 eta 16 urte arteko 140 haur kirol honen inguruko jardueretan ari dira etengabe. Hamabost begirale, 140 haur eta gai bat biltzen ari dira aste honetan Ekintza ikastolan. Hain zuzen ere, Antiguako eskola horretan Salgado saskibaloi campusa egiten ari baitira. Lagun Aro Gipuzkoa Basket taldeko Javi Salgado jokalariaren izena daraman ekimena, funtsean, saskibaloi udalekua da. Horrek esan nahi du bertan egiten diren gauza gehienek kirol horrekin zerikusia dutela. Aitor Uriondo campuseko arduradunak azaldu duenez, «ingeles eskoletan ere, esaterako, entrenamenduetako gauzak hizkuntza horretan esaten irakasten diegu». Haurrek horrelako gauzak ikastea gustuko dute. «Iaz hasi ginen ingelesarekin, eta beraiek eskatuta jarraitu dugu aurten». Asko dira urtetik urtera errepikatzen dutenak. Plastikari ematen dioten tartean ere kirola dute inspirazio iturri; hala, eskulan gehienetan azaltzen dira baloiak, jokalariak edo saskiak. Ingeles eskolak baino nahiago dituzte Badalonako Joventut taldeko Jose Angel Samaniegorekin egiten dituzten entrenamenduak. Hori da, behintzat, Jon Vicente errenteriarraren kasua. «Sama-ren entrenamenduak dira gehien gustatzen zaidana; nahiz eta eguna leher eginda eta gosez bukatzen dudan!». Uriondoren arabera, Vicentek deskribatutako egoerarekin pozik daude 6 eta 16 urteko 140 haurren gurasoak. «Egun osoa hemen eman ondoren, etxera neka-neka eginda iristen direla diote, afaldu eta ohera joaten dira». Saskibaloia […]

‘Gazta zati bat’ dokumentala aurkeztuko du bihar, Bide Oneran, Jon Maiak »

Jon Maiak zuzendutako Gazta zati bat dokumentala Bide Onera zine aretora daroa bihar Uxola elkarteak 22:00etan. Jon Maiak berak aurkeztuko du lana.
Dokumentala Idiazabalgo Nazioen Mundua herri ekimenak eroan du aurrera, eta euskal gatazkaren gaia era b…

Jamaican Legends taldearen kontzertua, bertan behera »

Al Di Meolak eta Gonzalo Rubalcabak joko dute haien ordez
Jamaican Legends taldeak ez du Jazzaldian joko. Uztailaren 21ean Trinitate plazan jotzekoa zen. Monty Alexander pianista jamaikarrak, ordea, ezin du bidaiatu, medikuak hala aginduta; eta beraz, …

Hegaluze kanpaina martxan dago, 15.000 kilo hegaluzeren sarreragaz »

15.000 kilo hegaluze lehorreratu zituen Ondarroako Kalare Deuna kofradian Bermeoko Del mar ontziak atzo. Era horretan, hegaluze kanpaina martxan dagoela esan daiteke. Zortzi eta bost kilo bitartekoak izan ziren garauak, eta bentan 5,50 eurotik 4 euro bitarteko prezioa egin zuten. Herriko itsasontziei dagokienez, Itoitz kazako ontzia baino ez dabil oraingoz hegaluzetan. Gainerakoek San Pedro jaiak amaitutakoan hasiko dute kanpaina.   Antxoa kanpaina, bestalde, azkanak emoten dago. Teorian, eta Bruselak uztailaren 1etik aurrera kanpaina barriro irekitzen ez badu, bihar amaituko da. Asteon 40-50eko arrainak izan dira lehorreratu dituztenak: 4 eurotan saldu da garestiena eta euro 1ean merkeena. Txitxarro baltz dexente be ekarri dute: 80.000 kilo (0,55 euro).

TripAdvisor Bikaintasunaren Saria eskuratu du Aquariumek »

Bidaien inguruko webguneko erabiltzaileei esker lortu du Aquariumek TripAdvisor Bikaintasunaren Saria eskuratu du. Bidaien inguruko webguneak urtero eman ohi duen saria da. Museoaren “kalitate altua” aitortu diote; laster 15 milioi bisitari lortuko ditu. Hain zuzen, bidaiariek TripAdvisor webgunean idatzitako iruzkinei eta puntuazioari esker lortu du saria Aquariumek. Bost puntutik lau lortu ditu; eta hiriko leku turistiko onenen sailkapenean zazpigarren postua eskuratu du.

IV. Herri Batzarra egingo dute 21:00etan, bihar »

Berastegiko udal taldeak IV. Herri Batzarra egingo du. Bihar, 21:00etan eskolako ganbaran izango da. Herritar guztiak gonbidatu dituzte, eta gai hauek jorratuko dira: udaletxearen zaharberritzearen jarraipena, ur zerbitzuen kudeaketa, isunak eta arau h…