Osinalde saria eta bertsolaritza Bixi-Bixin [entzun .mp3] »

Pasa den asteko Bixi-Bixi saioan, Gabiriako Osinalde sariketaz hitz egin zuten. Euxebio Igartzabal izan zuten laguntzaile zeregin horretan. Florentino Goiburu ere mintzagai izan zuten, eta Maialen Lujanbioren hitzek ere beren lekua izan zuten saioan.

Hondarribiko Jaizkibel konpainiak eta Irungo Alarde Parekideak bihar jasoko dute Emakunde Saria »

2011ko Berdintasunerako Emakunde Saria jasoko dute bihar Donostiako Kursaalean Hondarribiko Jaizkibel konpainia eta Irungo Alarde Parekideak. 19:00etan emango diete saria, baina 18:00etan bilduko dire Bulebarrean, handik Kursaalera, musikaz lagunduta, …

Euskadiko hiru txapel irabazi ditu Hibaikak bateletan, bat San Juanek »

Euskadiko Batel Txapelketa jokatu da asteburuan Legutioko (Araba) urtegian. Larunbatean sailkapen estropadak izan ziren, eta atzo, finalak. Horietan Errenteria-Oreretako Hibaikak hiru txapel irabazi zituen: nesken Haur-Kadete Mailan, emakumeen Senior Mailan, eta mutilen Kadete Mailan. Gizonen seniorretan San Juan izan zen onena, 40 ehunekogatik gainditu zuelako Kaiku, eta 82 ehunekogatik Urdaibai.

Zortzi taldek hartu dute parte Xabier Munibe Futbol Oroigarrian »

Astebukaeran jokatu da XXV. Xabier Sagarzazu Futbol Oroigarria, Azkoitiko futbol jokalari izan zenaren omenez. Urtero bezala, 12 urteko edo Lehen Hezkuntzako 6. mailako zortzi talde aritu dira, nesken lau talde eta mutilen beste hainbeste.
Sailkapena h…

Flauta taldeko kide ohiak omendu dituzte »

Larunbat arratsean, kontzertu berezia eman zuen Oiartzungo Flauta Taldeak. Kide ohiak omendu zituzten Killirikupen, 19:30etik aurrera. Eguraldiak lagundu ez arren, jende dezente bildu zen emanaldiaz gozatzera. Kontzertuaren atsedenaldi batean, Juan Mari Barrenetxeak, aurkezle lanetan, taldeko kide ohien ibilbidearen errepasoa egin zuen. Hauek omendu zituzten: Nahia Aguado, Juncal Aldareguia, Edur Ansa, Izar Azpiroz, Olaia Azpiroz, Irene Barrenetxea, Ane Beldarrain, Amaia Bergaretxe, Amaia Burgos, Lide Cenzano, Ane Esteban, Ane Narbarte eta Aintzane Rezola. Opari txiki bat ere eman zieten. Batzuek ezin zuten bertan egon, eta gurasoek jaso zuten oparia. Kontzertua bukatu ondoren, denek batera argazkia atera zuten (taldeko egungo kideek, eta kide ohiek).

Jose Mari Goenagak film labur onenaren saria eskuratu du Creatrivas jaialdian »

Madrilgo Creatrivas zinema jaialdiaren XI. jaialdian saritu dute zinemagilearen azken lana: ‘Lagun mina’
Larunbatean Madrilgo Yelmo Rivas Futura zinema aretoetan egin zuten Creatrivas jaialdiaren XI. ekitaldia. Jose Mari Goenagak eskuratu …

Isidro Garalderen aldeko askatasun eskaria Puertora eroan dute »

Isidro Garalde Mamarru ondarrutar preso politikoaren askatasun eskaria Puerto I kartzelaraino ailegatu da asteburuan. 30 lagun batu ziren espetxearen aurrean zapatuan, tartean Ondarroako udal ordezkari bi, espetxeko zuzendariagaz batzartu asmoz. Ez zen posible izan. Barruan ez, baina kartzelaren kanpoko aldean ozen aldarrikatu zuten Parot dotrina indargabetzearen aldeko eskaria.  

Ampo Ordiziako kideen ongietorriko irudiak »

Gotzon Aranburu kazetariak Ampo Ordiziako jokalarien ongietorriko irudiak igo ditu sarera. Jendetza bildu zen atzo Ordizian, errugby jokalariei harrera beroa egiteko. Espainiako Errege Kopa irabazi zuen atzo Ampo Ordiziak, El Salvador taldeari 30-27 irabazi eta gero. Jendetza bildu zen Ordiziako kaleetan jokalarien autobusaren etorreran. Aurreskua dantzatu zieten plazan eta Igor Eguren alkateak bertso bat ere bota zien. Bi jokalarik Haka kirol-dantza ere egin zuten ekitaldian. Axio Arana entrenatzaileak Barricada musika taldearen hitz batzuk ere, gogoratu zituen, iazko denboraldi amaieran bezala, hunkituta, “cuando aprendes a llorar por algo, tambien aprendes a defenderlo” esanez. Irakurri albiste osoa: <a href=”http://ordizia.hitza.eus/2012/04/22/ampo-ordiziak-8-21-atzetik-bukatu-du-lehen-zatia/”>Ampo Ordizia irabazle</a>

Banatu dituzte bertso sormenerako Iparragirre Sariak »

bertso sormenerako Iparragirre Sariak banatu zituzten ostiralean Zumarragan. Gotzon Aranburu kazetariak bideoz jaso zuen ekitaldia. Amaia Artolazabalek irabazi du lehiaketa.   Lehiaketara aurkeztu duten beste lan batean, hainbat herritar ikus daitezke, film mutu batean antzezten. http://www.youtube.com/watch?v=lXbFTzC2jFA  

Liburuak kalera atera dituzte gaur »

Liburuaren Eguna dela-eta Liburu Azoka egin dute Gipuzkoa plazan. 9:30ean ireki ditu ateak

Guztira hamar postu jarri dituzte liburu saltzaileek Gipuzkoa plazan. Ohikoa den moduan, liburu guztiek %10 deskontua izango dute. Gainera, azokan bost euroko g…