7 urteren alde, topa! »

Putzuzulo Amets Fabrikak zazpi urte bete ditu aurten. Zehazki, atzo izan zen urtemuga borobila, eta hori dela eta, brindisa egin zuen hainbat herritarrek gaztetxe atarian. Hilabeteko egitarau zabala prestatu dute 7 urte, 7 bizitza, 7 pekatu eta eredu …

‘Izurdia’ atunontzia erasotu zuten piratak espainiaratuko dituzte gaur »

Urriaren 10ean Bermeoko ‘Izurdia’ atunontzia erasotu zuten zazpi piratak Espainiako Auzitegi Nazionalaren esku utziko dituzte gaur gauean. Djiboutitik Madrila eroango dituzte, hain zuzen. ‘Izurdia’ ontziarn kontrako erasoa gelditzea lortu zuten segurtasun pribatuko agenteek, eta erasoaren barri emon zuten, inguruan zeuden gainontzeko ontziak ohartarazteko. Hala, NATOko ‘Hr Ms Rotterdam’ erasorako ontzi holandarrak piratak preso hartu zituen, eta Espainiako armadako ‘Castilla’ ontziaren esku utzi zituen. ‘Izurdia’ onatziaren jabe den enpresak Auzitegi Nazionalean jarritako demanda dela medio espainiaratuko dituzte ustezko erasotzaileak.      

Lurraldebus txartela Internet bidez kargatu ahal izango da »

Azaroaren 5etik aurrera, Lurraldebus txartela Internet bidez kargatzeko aukera izango da, eta Errenteriako autobusak erabiltzen dituztenek ere aterako diote etekina neurri horri. Izan ere, behin txartela Internet bidez kargatuta, autobuseko gidariari h…

Auzo elkarteek taula informatiboetan zabalduko dute haien jarduera »

Lehenengoa Ibaetan ezarri dute baina laister 6 auzotan ikusi ahal izango dira Auzoetan parte hartze prozesu baten ondoren, udal gobernuak taula informatiboak jarriko ditu hala eskatu duten lekuetan. Taula hauen helburua, auzo elkarteek egiten dutena plazaratzeko leku izatea da, eta lehenengoa Ibaetan jarri dute jada. Taulek bi alde izango dituzte, bat itxia, elkarteek kudeatuko dutena eta bestea irekia, edozein hiritarrek erabili ahal izango dutena. Ibaetako Lagunen Auzo Elkarteko (ILAE), azaldu dutenez, informazioa banatzerako orduan denek egin zuten bat taulen ideiarekin; “informazioa banatzeko, jardueren berri emateko apustua da”, esan dute. Informazio eta partaidetzako zinegotzi Axier Jakak azaldu duenez, auzo elkarteak hiritarren ordezkaritza gertukoen bezala ikusten dituzte, eta haien behar eta eskariari erantzuna da taula hauek jartzea. Ibaetakoaz gain, beste bost auzoetan ere jarrita egongo dira urte amaiera baina lehen; hala nola, Altza-Larratxon, Altza-Herreran, Egian, Loiolako Erriberan eta Amaran.

Abesbatza zaleen nahitaezko geltokia »

Bihartik aurrera, eta igandera bitarte, mundu osoko hamabi abesbatzak hartuko dituzte Tolosako oholtzak. Murrizketek eta krisiak markatutako lehiaketa izango da aurtengoa, haur abesbatzen lehiaketa entzutetsua antolatzerik ez baitute izan. Hala ere, kalitatea eta maila handia izango dela ziurtatu dute. Horrela beraz, Indonesiatik, Erresuma Batutik, Filipinetatik, Letoniatik, Irlandatik, Ukraniatik, Frantziatik, Finlandiatik, Alemaniatik eta AEBetatik etorriko dira ehunka abeslari. Javier Busto lehendakariarekin batera, Brady Allred, Lorenzo Donati, Naomi Faran, Robert Sund, Victor Smirnov eta Fritz ter Wey-ren lana izango da, 44. Abesbatza Lehiaketako sari nagusiaren irabazlea zein den erabakitzea, eta larunbat gauean ezagutaraziko dute. Aipatzekoa da, azken orduko aldaketa batzuk izan direla, Esloveniako eta Venezuelako abesbatzek ezin izango baitute Tolosara bidaiatu, osasun eta administrazio arazoak medio. Antolatzaileek, honen aurrean, bihar, 16:00etan, izango den saioan aldaketak egin dituzte. Voces Cantabiles zortzikote britainiarra ariko da, horrela, lehiaketaz kanpo, emanaldian.   Javier Busto, Epaimahaiko lehendakaria «Hezkuntzan kantua sartzen ez bada, hemen abesbatzek etorkizun beltza dute» Mediku ikasketak dituen arren, musika trebakuntzan autodidakta izan da Javier Busto (Hondarribia, 1949). Hondarribiko Eskifaia abesbatzarekin lehenengo saria eskuratu du lehiaketa askotan, eta aurten ere, Tolosan kalitate handia izango dela dio. Murrizketak izan dira, aurten, lehiaketaren inguruko berririk nabarmenenak. Zer diozu honen inguruan? Krisiak eragin nabarmena izan du. Lehiaketan aritzen […]

Iparraldeko Santiago bideari buruzko erakusketa zabalduko dute bihar »

Iparraldeko Santiago Bidea argazki eta luma irudien erakusketa zabalduko dute bihar, Sortaldea kultur eremuan. Santiago bideari buruz Manuel Barrenetxea donostiarrak egindako 50 bat luma irudi izango dira ikusgai itsaspasealekuko aretoan, eta baita ko…

Taldean paseatzera animatu dituzte adinekoak »

Adinekoak gustura bizi daitezen, haiei zuzendutako ekimenak abiatzea ezinbestekoa izaten da. Ildo horretan, Tipi tapa ekimena abiatuko dute azaroaren 6an Zumaiako Udalaren Kirol, Ingurumen eta Gizarte Zerbitzuek, Urola bailarako Osasun eta Kontsumo Departamenduak, Zumaiako Osasun Zentroak, Beheko Plaza Elkarteak eta Zumaiako Nagusilan eta Pertsona Nagusien Kontseiluak elkarlanean. Tipi tapa egitasmoak 64 urtetik gorako pertsonen ongizate fisikoa eta psikologikoa hobetzea eta hauek herri mailan jarduera fisikoa egitera bultzatzea du helburu. Horretarako ibilaldi osasuntsuak, herri zirkuituak eta taldeko ekintzak sustatuko dituzte besteak beste. Herrian zehar oinez Tipi tapa ekimenarekin Zumaiako adineko jendearengan kalera irten eta lagun artean ibiltzeko ohitura sustatu nahi dute antolatzaileek. Modu horretan parte hartzaileen osasun fisikoan eragiteaz gain, osasun psikologikoan eta arlo sozialean ere eragingo duela uste dute. Azaroaren 6an abiatuko dute egitasmoa eta bertan izena ematen dutenek asteartero 10:00etako edo 15:00etako txandan boluntario talde batek gidatuta Zumaia inguruan ibilbide desberdinak egingo dituzte. «Horrela etxean gelditu beharrean lagun artean paseatu eta ohitura osasuntsuak heltzera animatu nahi ditugu  Zumaiako adineko pertsonak» azaldu dute. Izena emateko aukera irekita Tipi tapa ekimenean parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete Gizarte Zentroan Beheko Plaza Elkartearen egoitzan astelehenetik ostiralera 11:00etatik 12:00etara eta bestetik Branka Gizarte Zerbitzuen Departamenduan astelehenetik ostiralera 08.00etatik 15:00etara. Adineko pertsonez gain, […]

Orioko Udalak “egungo egoera ekonomikora” egokitutako ordenantza fiskalak onartu ditu »

Astearte iluntzean ohiko udalbatzarra ospatu zuen Orioko Udalbatzak eta 2013ko behin behineko ordenantza fiskalak onartu zituzten Bildu eta Orain udal taldeen aldeko zazpi botoekin eta EAJren aurkako bost botoekin. 2013ko Ordenantza Fiskalak Gipuzkoak…

Eskolarteko Kros Txapelketa jokatuko dute igandean, Unzuetaren omenez »

Igandean  XLIII. Isidoro Unzueta Eskolarteko Kros Txapelketa jokatuko dute. 10:25etik aurrera lehiatuko dira parte-hartzaileak, Abendañoko belarretan. Bi itzuli izango dira, 500 metrokoa bata eta 720 metrokoa bestea.  Korrikalariek duten mailaren ar…

Joseba Palenzuela: “Gure lehentasuna herritarrak dira, eta haientzat egiten dugu eta egingo dugu lan” »

Mutrikuko Udal Gobernuak (Bildu) zer, nola eta zergatik egiten duen argitu du. Udalaren helburu nagusiak herritarren beharrei erantzutea eta zorra gutxitzea direla esan dute.