Abian da Saharako umeak udan etxean hartzeko programa »

Gernika-Lumoko Udalak jakinarazi duenez, Fronte Polisarioaren Euskadiko delegazioak ume sahararrak uztailean eta abuztuan herrira ekartzeko Oporrak Bakean kanpaina martxan jarri du, eta bertan parte hartu dezaketen boluntario bila dabiltza.
Osasuna da …

Iazko aurrekontua %2,26an murriztuko du udalak 2012an »

Gernika-Lumoko Udalak 2012rako udal aurrekontua onartu zuen atzo egindako osoko bilkuran, Bildu koalizioaren aldeko eta EAJ-PNVren kontrako botoekin. Bertan jakinarazi zutenez, udalak 17.658.706,41 euroko aurrekontua izango du; iazkoagaz alderatuz, %2,26an murriztuko du aurtengo aurrekontua, hain zuzen be. Batetik, Gernika-Lumoko Udalak %3,58ko finantza-karga duela  azaldu zuen herriko alkate Jose Mari Gorroñok. Izan be, aipatu zuenez, lau kreditu ditu eskatuta udalak; besteak beste, Santanape kiroldegia ordaintzeko dutena –aurten bukatuko dute ordainketa–, eta Astra eraikinari dagokiona –bost urteren buruan bukatuko dute ordainketa–. Bestalde, Iñaki Gorroño Ogasun saileko zinegotziak azaldu zuenez, Ekonomia Jardueren gaineko Zergatik (EJZ) eta Udalkutxatik eratorritako diru sarrera gutxiago aurreikusten dute; hain zuzen be, iazkoagaz alderatuz, 168.045,57 euro gutxiago jasoko ditu udalak partida horri dagokionez. Inbertsioetarako dirua Bestalde, 2012ari begira hainbat inbertsioa egingo dituztela jakinarazi zuten. Besteak beste, Gernika-Lumoko UdalakAstra eraikina atontzeko aurrekontuaren  360.000euro erabiliko dituela aipatu zuten. Horrez gain, beste 237.000 euro Santa Luzioa auzoa urbanizatzen amaitzeko erabiliko ditu. Gainera, erretiratuen elkartean igogailua jartzea aurreikusten dute, eta, horretarako, 18.000 euro erabiliko dituzte. Azkenik, Juan Kaltzada kalearen berrantolaketa-proiektuari jarraipena emonez, 385.000 euroko partida aurreikusi dute. Mugikortasun planaren ikerketari be eutsiko dio aurten udalak, eta, horretarako, 50.000 euro erabiliko ditu. Oposizio taldearen salaketa Atzoko osoko bilkuran EAJ-PNV oposizioko taldeak «batzordeetako koordinazio eza» […]

Trafiko mozketak igandean Alardealdiagatik »

Igandean egingo duten Alardealdia dela eta, hautatutako ibilbidean trafiko eragozpenak izango dira. Ibilbidearen zati gehienak landa bideetan eta oinezkoentzako bideetatik egingo dute, Blaia ibilbidean ezik. Jaisteko bidea trafikora moztuko dute eta, u…

Larunbat arratsaldean Letxunborro hiribidea itxiko dute, bi orduz »

Etzi txirrindularitza proba bat egingo dute Letxunborro hiribidean, Ospitaleko eta Ibis hoteleko biribilguneen artean. Horren ondorioz, trafikoa etengo dute tarte horretan, 16:00etatik 18:00etara. Udaletik esan dute behar bezala seinalizatuko dutela et…

Ikastola Eguna ospatuko dute Haurtzaron »

Igandeko festa 08:30ean hasiko da, eta egun guztian zehar izango dira ekitaldiak ikastolan
Igandean, 08:30ean jaurtiko dituzte suziriak Haurtzaron, aurtengo Ikastola Eguna hasteko, eta ikasle eta gurasoek ginkanari ekingo diote. 11:30ean, eskolaz kanpo…

Bihartik izena eman daiteke sanmartzialetako koadrilen herri bazkari erraldoirako »

Bihartik irekiko dute San Pedro eta San Martzial jaietako koadrilen herri bazkarirako izena emateko epea. Duela gutxi arte zalantzan egon da ekitaldia bera, finantzazio arazoengatik. Azkenean, herri bazkaria egin egingo da, eta aurreko urteetan baino egitarau osatuagoarekin gainera. Betti Gotti Euskara Elkarteak antolatuko du aurten ere, eta Irungo Udaleko Euskara arloaren laguntza izango du. Duela bi hilabete Betti Gotti Euskara Elkartetik laguntza eskatu zuten, sanmartzialetako koadrilen bazkaria bertan behera geratzeko aukera ikusten zutelako. Urtetik urtera parte hartzaileen kopurua handituz joan da, Irungo Udalak emandako diru-laguntza ez bezala. Aurtengo ekitaldirako erakundearen aportazioa txikituko zutela iragarri zuten eta, gauzak horrela, zaila ikusten zuten Betti Gottiko begiraleek antolakuntzari aurre egin ahal izatea. Sinadura bilketa egin zuten eta 1.100 sinadura lortu zituzten bi hilabetetan. Azkenean, gazteak eta udaleko arduradunak konpondu direla dirudi. Hala, aurten ere egingo da Betti Gottik antolatzen duen koadrilen herri bazkari erraldoia. Ficoba erakustazokan izango da ere, ekainaren 23an, eta berrikuntzekin dator: parodia lehiaketa, zezen mekanikoa… eta dagoeneko klasiko bilakatu diren ekintza batzuk ez dira faltako, hala nola, kamiseten lehiaketa, koadrilen olinpiada eta kalejira txarangarekin. Euskara elkartetik adierazi dute “irundarren jai eguna izatea” nahi dutela. Sarreraren prezioa 16 eurokoa izango da eta aste honetako eta hurrengo asteko ostiral eta larunbatetan salgai […]

Oarsoaldeko kirol eskaintza eskuorri batean bildu dute »

Oarsoaldeko haurrentzako kirol eskaintza eskuorri batean bildu dute lehen aldiz eskualdeko lau udalek. Bertan, Errenteria-Oreretako Fanderia nahiz Galtzaraborda, Lezoko Bekoerrota zein Altzate, Oiartzungo Elorsoro eta Pasaiako kiroldegietan haurrei zuz…

Alkartasunaren kultur hamabostaldian, Muxikoak, Sagardo Jaia eta Dantzari Txiki eguna »

Badoa aurrera Alkartasunaren hamabostaldia. Gaur eta bihar, mutxikoen tailerra egingo dute Azokan, eta etzi, berriz, XIX. Sagardo Jaia. Dultzaineroak, trikitilariak, txorixoa, sardinak, postreak… eta, nola ez sagardoa eta dantza ez dira faltako.

Ludoteka Ibiltaria ekimena Igartza auzora iritsiko da larunbat arratsaldean »

Ludoteka Ibiltaria ekimena martxa jarriko dute, berriz ere, larunbat honetan. Igartzako oinezkoen pasealekuan izango da, 16:30tik 19:00etara bitartean. Inguru hartan, txoko ezberdinak jarriko dituzte, umeentzako aktibitateekin; besteak beste, eskulanak…

Nafarroaren konkistari buruzko hitzaldia »

Tomas Urzainkik Nafarroaren konkistaren jarraipena hitzaldia egingo du ekainaren 7an, 19:00etan, udaletxeko pleno aretoan.