Prozesioak, kontzertuak eta beste… »

San Joan jaietan hasi ziren Mundakan aurtengorako prestatutako egitarau zabalagaz. Joan den asteburuan hasi eta astean zehar luzatu dira ekitaldiak herri horretan, baina ondorengo ordu eta egunek be badakarte zereginik, sanpedroek luze joko baitute Busturialdeko herri horretan. Gaur da San Pedro Eguna, eta arrantzaleen patroia kalera aterako dute kostako herri askotan. Baita Mundakan be; eta, zelan ez, Bermeon. Meza nagusiaren ostean egingo dute prozesioa mundakarrek. Aurreskua be dantzatuko diete santuari eta udal agintariei. Bermeon, barriz, 10:40an hasiko dute prozesioa, Santa Eufemia elizatik. Azken herri horretan gaurko eguna ospatuko dute bakarrik, eta goizeko prozesioa eta meza izango dira San Pedrorako egitaraua. Mundakan, barriz, goizetik gauerako egitarau zabala prestatu dute, herriko jai nagusiak ospatzeko. Bihar, etzi eta hurrengo zapatuan be izango dute mundakarrez zer ospatu eta zegaz gozatu. Sukalki lehiaketa Suek eta jakiek hartuko dituzte bihar Mundakako kaleak. Izan be, Katillotxu Emakumeen Elkartearen laguntzagaz, sukalki lehiaketan parte hartuko dute gaur herritarrek, jaiei zapore are gozoagoa jarriz. 13:00etan aurkeztu beharko dira kazolak. Epaimahaiak aurkeztutako kazola guztiak dastatu eta gozoenak aukeratu beharko ditu. Sariak bazkaldu aurretik emongo dituzte, gainera. Bazkalostean, T. S. Brass Band izango da herriko txokoak girotzearen arduraduna. Halanda be, horiek ez dira biharko egunean Mundakan entzungo diren doinu bakarrak izango, gaueko […]

Amaia Jauregizarren zutabea: Etxerantzean »

Txori bakotxak bere kantua dauka eta eskerrak: batak eguerdiko ordu batean armosua jaten dauen bitartean, besteak bazkaria jaten dau; bestea logura danean, batak ez daki noz egin eban azkeneko aharrausia; bata kantsazinoari eutsi ezinik dabilen bitartean, besteak mendiak arineketan igoten dauz; besteak etxerako bidea bildurtuta pasetan dauen moduan, batak ez daki zer dan bildurra edo etxerako bidea. Nik gustura jango neuke armosua ordu batean; sarri-sarri izaten naz logura; batzuetan kantsauta egoten naz; arineketan joaten naz, baina gitxitan mendira. Ez dakit ez ete dodan etxerako bidean egiten arineketa gehien aspaldion: egunez trankil joaten naz, baina gabaz ez horrenbeste. Astegun buruzurietan, gaba egin orduko egoten naz gehienetan etxean edo sasoiz joaten naz etxera, udaletxeko erlojuak zehatz marketan dauen orduan. Gure herriko erlojua orratz barik egon da luzaroan eta, egia esan, orratz barik egoala gehiago begiratzen bageuntsan be, oin be begiratzen deutsagu lantzean behin. Asteburuetan, konturatu orduko etorten dira gaba eta ordua ganera, eta orratzak ez dira horren erraz ikusten edo ez dira ikusi gura izaten. Lagun gehienak alkarrengadik hur bizi gara, ia bataren bentanatik bestearen ataria ikusteko moduan edo orroaka hasi ezkero, argi entzuteko moduan. Baina hori ez da kontua. Kontua da bakarrik joan ezkero –ez bakarrik joan ezkero bakarrik–, zelako etxerako […]

Mari Jose Odriozola: «Ez dakit Raxoiren gobernua zeren zain dagoen; oso eroso daude orain» »

Mari Jose Odriozola, Pello Odriozolaren arreba Mari Jose Odriozola (Tolosa, 1951) Pello Odriozola presoaren arreba da. 2008ko uztailaren 2an amaitzen zitzaion zigorra Pello Odriozolari, baina Parot Doktrina ezarri, eta beste hamar urtez luzatu zioten espetxealdia; ia 100 preso daude bere egoera berean. Bihar, Tolosako Herrirak antolatuta, Zuerako (Zaragoza, Espainia) espetxera irteera egingo dute, batetik, eta manifestazioa, bestetik, Tolosan, 19:30ean, Trianguloatik abiatuta. Nola jaso zuen zure anaiak, beste hamar urtez espetxean egon behar zuela zioen berria? Ondo. Nik uste dut prest zegoela horretarako. Nik aterako zela esaten nion, eta berak esaten zidan: «Uf! Oinak lurrean ditut, eta ez dut uste oraindik irtengo naizenik». Beharbada barruan izango zuen itxaropenik, baina egoera nola zegoen ikusita, espero zuen. Eta senideok nola hartu zenuten? Okerrago. Itxaropen handiagoa genuen guk. Izan ere, berarekin batera sartu zirenen artetik, bera bakarrik geratzen da barruan.  Gainera, ETAk armak utzi zituela jakinarazi zuenean, martxorako etxean irudikatzen nuen anaia. Oraindik zortzi urte geratzen zaizkio berez, baina hau lehenago konponduko dela espero dut. Hala ere, ez dakit Mariano Raxoiren gobernua zeren zain dagoen; oso eroso daude dirudi orain. Gaixo dauden presoak ere ez dituzte ateratzen orain. Eta Parot Doktrinari dagokionez, legez kanpoko zerbait da. Lehen, hitzekin leku guztietara iritsiko zirela zioten, baina […]

Jai giroa esnatzen ari da Igeldon »

Suziri eta txistularien doinuekin hasi da San Pedro eguna Igeldon.
Donostiako Udaleko Txistulari Taldeak goizean egin du diana Igeldoko kaskoko kaleetan. Atsedena hartu dute, ordea, saintuaren omenezko meza nagusiak iraun duen artean.
Hamaiketakoa e…

Estatuaren gehiegikeriak eragindako biktimen dekretuaren bidez, kalte ordainak jasoko ditu Antxone Telleria lekeitiarrak »

Estatuaren gehiegikeriak 1960. eta 1978. urteen artean eragindako giza eskubideen urratzeen biktima batzuei behintzat egindako mina aitortu eta kalte-ordainak emateko Eusko Jaurlaritzak onartutako dekretua indarrean da. Hilaren 20tik aurrera, zabalik dago ordainak eskatzeko aukera. Antxone Telleria lekeitiarra izango da ordain horiek jasoko dituztenetako bat. Antxone Telleria ia hiltzeraino jipoitu zuen Guardia Zibilak 1977an, eliza bateko itxialditik aterarazita. Aitorpena «oso-oso berandu» etorri arren, eskertzen du. Baikor izan nahi du Antxone Telleriak (Lekeitio, 1956). Gauza txarrak, minak, sufrimendua, ahazteko joera du; garrantzia gehiegirik eman gabe gordeta uztekoa. Baina ahaztuegi sentitu da 35 urteotan. Baztertua. Ez aitortua. «Abusatua». 1977an guardia zibilek burezurra eta aurpegia hautsi zikiotenetik berekin daramatza minak; fisikoak eta ikusi ezin direnak. Jasan zuen jipoiaren ondorenek bere horretan jarraitzen dute. Ondorio fisikoei medikuntzaren eta pazientziaren laguntzaz aurre egiten saiatzen da. Sentimenduzkoak gainditze aldera, bide onean ikusten du Eusko Jaurlaritzak martxan jarritako dekretua. Beranduegi datorrela dio. Gabeziak dituela. Baina begi onez begiratzen dio neurriari: «Lehenengo pauso bat da». Alde onena «hasi egin direla, mugitu egin direla» dela dio. «Ausardia» aitortu dio hargatik Jaurlaritzari, jarraipena izango duen bidearen lehen urratsa besterik izango ez den esperantzarekin. 21 urte bete zituen egunean etorri zitzaion Telleriari bizitza aldatu zion gertaera: 1977ko otsailaren 26an. Mugimendu handiko garaia zen, […]

Juan Telletxearen erlojuak jarriko dituzte berriro Petra Lekuonan »

Uztailean erakusketa aldatuko dute Petra Lekuona zaharren egoitzan. Juan Telletxea izango dute berriz artista gonbidatua, aurreko erakusketa arrakastatsua izan zen eta. Egurrezko erlojuak egiten ditu oiartzuar artisau horrek.
Uztailaren 2tik 31ra bisi…

Jaiak ospatuko dituzte domekan Markina-Xemeingo San Martin auzoan »

Dantza giroa izango da nagusi aurten, San Martin auzoko jaietan. Euskal Herriko usadioak bultzatzeko asmoz, dantza solte txapelketa antolatu zuten auzokoek orain dela urte batzuk, eta egitasmo berari kolpe diote aurten be. Horrela, Euskal Herriko txapelketetan aritzen diren 15 urtetik beherako zortzi bikotek dantza egingo dute domekan, San Martin baselizaren aurreko landan. Aurtengo barritasuna dantza soltea baldin bada be, horretaz gainera, beste hainbat ekimen prestatu dituzte auzotarrek San Martin jaiak ospatzeko. Horrela, egun osoa jai giroan pasatzeko aukera egongo da. Egitaraua: 10:00. San Martingo III. Martxa. 11:30. Herri meza. Ostean. Aurreskua. 13:00. Dantza solte txapelketa. 200 euro 150 euro 100 euro. 14:00. 25. Paella Txapelketa. Sariak: 60 euro eta garaikurra 50 euro 40 euro Bi txanpan botila. 16:00. Umeen jolasak eta txokolatada. 17:00. XXVIII Mus Txapelketa eta XXV. Briska Txapelketa. Sariak: 180 euro eta txapelak  120 euro eta garaikurrak 90 euro 60 euro. 19:00. Zozketa. Egun guztian zehar. Angel Egia arituko da giroa alaitzen.

Udalen babesa Lizeagari »

Beñat Lizeaga gazte zumaiarra aske uztekoak ziren atzo. Aranjuezko espetxetik (Madril, Espainia) ilunabar aldera aterako zela aurreikusi zuten; lerro hauek idazterako oraindik ez zuten askatu. Epaiketa egin bitartean behin-behinean aske uztea erabaki du epaileak, 30.000 euroko fiantzapean. Haren abokatuak HITZA-ri jakinarazi dioenez, baldintza gehiago ere ezarriko dizkio epaileak, baina oraindik ez dute zehaztu zein izango diren. Lizeagarekin batera 30 lagun daude auzipetuta, eta gehienak kalean direla azaldu du abokatuak. Lizeagarekin batera atzo aske uztekoak ziren Xalbador Ramirez, Aitziber Plazaola eta Bergoi Madernaz. Udalen babesa Lizeagak ez zuela «inoiz preso egon behar» berretsi du, bere aldetik, Zumaiako Udalak. «Zumaiako Udalak 2011ko otsaileko plenoan Izpuran itxialdian zeuden gazteak —tartean Lizeaga bera— ez Espainiaratzeko eskatzeko onartutako mozioan adierazi bezala, proiektu politiko guztiak bermatuta izango diren eszenatoki politiko baten alde lanean segitzen du, lan politikoa egiteagatik inor gehiago ez atxilotzeko, eta arrazoi horregatik espetxean direnak askatzeko». Bestalde, Aizarnazabalgo Udalak ongietorria eman dio gazte zumaiarrari, eta besarkada bat helarazi die haren senitarteko eta lagunei. Lizeaga iazko martxoan atxilotu zuten Frantzian, eta apirilean Espainiaratu zuten, euroagindu baten bidez. Fernando Grande Marlaska epailearen aurrean, Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu zuen. Bertan, «torturatu zezaketelakoan» egin zuela iparraldera alde nabarmendu zuen Lizeagak. Eta han «bizitza publikoa eta normala» zeramala deklaratu […]

Iker Bengoetxearen kartelak iragarriko ditu aurtengo Andra Mari jaiak »

Andra Mari eta Santa Eufemia jaietako kartel txapelketara aurkeztu dituzten 11 kartelen artean Iker Bengoetxea bermeotarraren kartela aukeratu dute aurtengo jaiak iragartzeko.
Jai batzordeko kideek eta artearen munduan mugitzen diren zenbait lagunek os…

‘Kareletik’ izeneko aldizkaria plazaratuko du Lekeitioko Udalak »

Kareletik herri aldizkaria plazaratuko du gaur, Lekeitioko Udalak. Euskarri horren bidez, udaletxean gertatzen denaren barri herritarrei emotea dute asmoa. Lehenengo alean, Abaroa Jauregiaren inguruko erreportaiak, albiste laburrak, batzordeen aurkezpena, kale antzerkiaren erreportaia, San Pedroren inguruko testua, eta Urtzi Iriondo bandako zuzendariari egindako elkarrizketa bildu dituzte. «Kareletik izena jarri diogu aldizkariari, izan be, kareletik egiten delako arrantza eta kareletik munduari begiratu ahal zaiolako», azaldu du udalak. Eurak be kareletik begiratuko diotela herriari esan dute. «Denok ontzi berean, geure herriari buruz», adierazi dute.