Udalak herritarren aurrean aurkeztutako 2012. urteko plana etzi argitaratuko du Hitza-k »

Otsailaren 22an eta 23an Udalak 2012. urteko planak jakitera eman zituen Zabiel kultur etxean egindako batzarretan. Udalak hainbat plan dituela esan zuen. Hona hemen jorratu ziren alorrak: gobernazioa, hirigintza, jendartea, kultura, euskara, kirola, i…

Martxan dago berriro gaueko erizaintza zerbitzua Iurreamendin »

Tolosako udal gobernuak azaldu duenez, aurreko asteburutik martxan dago berriro gaueko erizaintza zerbitzua Iurreamendi egoitzan. Zerbitzu hori aurreko legealdian galdu egin zela esan du udal gobernuak, «aitzakiatzat jarrita foru aldundiaren arau jaki…

Ibilgailuen Azterketa Teknikoko langileek greba egingo dute bihar »

Irungo Ibilgailuen Azterketa Teknikoko (IAT) langileen batzordeak zortzi orduko greba deitu du biharko, 10:45etik 18:20era bitartean. Lan hitzarmen berriaren negoziazioak medio deitu dute langileek greba, eta ondorioz, adierazitako orduan zerbitzua etetea erabaki dute. “Langileen batzordearen proposamena errealitatetik urrun” dagoela eta “onartzeko oso zaila” dela adierazi du TÜVRheinland enpresa kudeatzaileak, eta hori onartuz gero, “etorkizunean enpleguaren jarraipena” zailduko lukeela azaldu du. 2010. urtean hainbat hilabetetako greba egin zuten Irun eta Urnietako IATko langileek. Orduko greba, biharko lanuztea bezala, lan hitzarmen berria sinatzeko garaian egin zuten, eta ondorioz, ehunka autok ezin izan zuten azterketa egin. Orain, hitzarmena berritzea egokitu zaie langileen batzordeari zein enpresari, eta berriz ere grebara jotzea erabaki dute langileek. 2010ekoa oraindik auzitan Maria Jose Sanchez enpresako komunikazio saileko kideak adierazi duenez, zenbait hilabeteko greba eta gero, akordio batera iritsi ziren. Hala ere, langileek ez dute uste gatazka hura konponduta dagoenik, hitzarmenaren atal batekin ez baitaute ados: “Hori dela eta, epaitegietara jo du langileen batzordeak”. Bi urtero berritzen dute IATko lan hitzarmena, eta greba “presioa egiteko” modu bat dela uste du Sanchezek.

Tolosako Bilduk atez ateko sistema «proposatuko eta sustatuko» duela esan du »

Aurreko astean Bilduk agintzen duen Gipuzkoako hainbat udalek atez atekoaren alde egingo zutela iragarri zuten. Horren harira, Tolosako Bilduk gaiaren inguruko adierazpenak egin ditu, eta «hiri hondakin solidoen bilketa selektiborako sistemak, atez ate, proposatu eta sustatuko» dituela esan du, «egingarriak, merkeak, ekologikoak eta eraginkorrak frogatu direnak, %80tik gorako birziklapen mailarekin». Hala ere, sistema horien ezarpen zehatzak udalerri bakoitzean «azterketa oso berezitua» behar duela gaineratu du koalizioak prentsa oharrean. Hauteskunde kanpainatik bertatik Tolosako Bilduk gizarte eztabaida zabal baten beharra aldarrikatu duela esan du, «eragile sozial zein politiko ezberdinen artekoa, hiri hondakin solidoen kudeaketa egokiena lortze aldera». Azken osoko bilkuran, «helburu horren baitan kokatzen den lantalde baten eraketa» babestu zuela azaldu du. Osoko Bilkura berean  Tolosako udalerriaren ezaugarrietara ongien egokitzen den sistemaren inguruko azterlana Tolosaldeko Mankomunitateari eskatzea erabaki zela gaineratu du: «Hau da, hiri hondakin solidoen bilketan eskumena duenari. Aipatu azterlana egiten ari dira eta laster izango dugu eskuartean». Bilduren iritziz, «azkenik aukeratzen den sistema edozein izanik ere, egun indarrean dagoen ereduarekiko erroko aldaketa ekarri beharko luke, honen porrota sekulakoa izan baita eta ez du lortu birziklapen maila %25etik gorakoa izatea, kasurik onenean ere». Koalizioak gaineratu duenez,   «Europako Batasunak hala agintzen du». Bilduk errauskailurik ez duela nahi esan du, «ez Tolosan, ez […]

Hainbat abantaila eskainiko ditu Topic zentroak, lagunen klubeko txartel berriarekin »

Aurrerantzean, Topic zentroaz gozatu nahi duen edonork abantailak izango ditu, Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroak sortu berri duen Zentroaren Lagunen Klubeko txartelarekin. Lehenik eta behin, Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroarekin etengab…

Lea-Artibaiko bertsolariek aurrera egin dute BBK sariketan »

Gaur hasi da BBK sariketa Durangon. Lea-Artibaik Bilboaldearen aurka zeukan kanporaketa, eta bertsolariak saio gogorra izango zela jakinda igo dira oholtzara.
Nagusien mailan, Eneko Arrate eta Nerea Ibarzabal markina-xemeindarrek eta Xabier Iturraspe l…

Blues musikaren hamargarren gaua ospatuko dute Zizurkilen, larunbatean »

Zizurkilek eta blues musikak bat egingo dute, hamargarren aldiz, larunbatean. Herriko hiru tabernetan kontzertuak emango dituzte lau taldek, eta antolatzaileek esan dutenez, musikazaleak asetuko dituzten taldeak izango dira. Zizurkilgo Udalak eta Atxul…

Hiru auzotan gaur hasiko da pintxo-potea »

Joan den asteazkenean herriguneko 22 tabernak ekin bazioten pintxo-potea ekimenari, gaur Ordiziako hiru auzotako sei taberna batuko zaizkio ekimenari: Buztuntza auzoko Kiko-Enea, Otegi-Eneako Nerea, Muñoz eta Erle, eta Altamirako Txola eta Zortziko. H…

CAFeko langile ohi bat amiantoaren ondorioz hil zela dio Osalanek »

Osalanek Irungo CAF enpresako langile ohi baten heriotza amiantoaren ondorioz gertatu zela onartu du. Langileen Komisioak (CC.OO) sindikatuaren eskariz ekin zioten langile ohiaren heriotzaren ikerketari, Horren arabera, amiantoarekin etengabeko kontakt…

Oier Oa Parisera eraman dute epailearengana »

Hainbat eragilek atxiloketa salatzeko adierazpena sinatu dute.
Joan den ostiralean atxilotu zuten Angelun Oier Oa gazte donostiarra. 2009ko urritik ihes eginda zegoen, Espainiako Poliziak Segiren aurkako operazioa egin zuenetik, eta bere aurkako epaike…