Patata tortila lehiaketa, Idiazabalgo San Blas jaien azken txanpa »

Azken txanpan dira Idiazabalgo San Blas jaiak, urtarrilak 29an hasi eta bihar bukatuko dira. Gaurkoan patata tortila lehiaketa egin dute, hirugarrena. Plazan jarritako karpan tortilak egiten aritu dira dozena erdi talde inguru eta ondoren bazkaria iza…

Pasaiako portuari buruz hitz egiteko bilduko da herritar foroa »

Hondarribiko Udalak, Agenda 21en baitako bi herritarren foro antolatuko ditu hilabete honetan zehar, Pasaiako portuari buruz hitz egiteko. Kanpo kaiaren gaia izango dute oinarri.
Lehenengo bilera hilaren 10ean egingo dute, datorren ostegunean, 19:00eta…

Legalizazioa eskatu du Ezker Abertzaleak Beasainen »

Beasainen Ezker Abertzalearen legalizazioa eskatu dute gaur eguerdian. Euskal Herri mailan egindako ekintza izan da eta Beasainen izan du bere isla. Astelehenean, Lokarrik Bilboko Euskalduna jauregian deitutako ekitaldian, Ezker Abertzaleak asteazkenean Madrilen erregistratuko duen alderdi berriaren estatutuak aurkeztuko ditu eta asteartean alderdi berriaren izena iragarriko dute.

Odolki kofradiaren 26. kapituluan Txolarteko bolondresak eta Oscar Terol ohorezko kofrade izendatu dituzte »

Gaur eguerdian Odolki Kofradiaren 26. Kapitulua ospatu dute Beasainen. Txolarteko bolondresak eta Oscar Terol izendatu dituzte ohorezko kofrade. Ekitaldian hamabost kofradia inguru parte hartu dute, Euskal Herrikoak gehienak eta baita, Kantabriatik etorritako gaztaren kofradiako kideak ere. Joxe Felipe Auzmendik egin ditu aurkezpen lanak eta Patxi Plazaola alkateak Odolkiaren Kofradiako lehendakari gisa hartu du hitza eta “Beasaineko izena nonahi zabaltzeagatik eskerrak eman” dizkie Beasaineko Odolki Kofradiako kideei. Bide batez, Txolarteko kideei egiten duten lana aitortu die “beasaindar guztien izenean”. Auzmendik, bere aldetik, Beasaineko Txolarte 1982. urtean ireki zutela gogoratu du eta adimen urritasuna dutenekin musutruk lan egiten duten monitoreen izenak esan ditu, guztiak neskak. Oscar Terol umoregilea aurkezterakoan, Auzmendik “donostiarra bada ere, askotan egiten du gurera nahiz eta hiriburutik herrietara egitea ohikoa ez den”. Ohorezko kofradeek Beasaineko odolkien enbaxadore izango direla zin egin dute eta hitza hartu dute. Txolarteko bolondresen izenean monitoreetako batek ondokoa esan du “bihotza betetzen zaigu gure lana egitera goazenean eta beasaindar guztiei gogoratu nahi diegu non gauden”. Terolek “Txolarteko kideekin kofrade izendatzea ohorea” dela esan du.

Oiarso auzoa elkartean, hainbat berritasun »

Erdialdeko Oiarso auzo elkartean hainbat berritasun ezarri dituzte, azken hilabeteetan hainbat ohiko batzar egin ondoren. Batetik, zuzendaritza berria dutela jakinarazi dute.
Bestetik, bizilagunen zerbitzura helbide elektroniko bat jarri dute: oiarsoae…

Ontzi batek istripua izan du barratik irtetean »

Olatu handi bat gainditu ezin gelditu da barraren irteeran. Ontziaren kontrola galdu eta eta Orroagako haitzetaraino eraman dute olatuek. Bi lagun zihoazen ontzian: bat uretara erori da olatuaren kolpearekin, baina igeri ateratzeko gauza izan da, ia o…

Otsailaren 12ko manifestaziorako deialdia, Villabonako EHE-ek »

Euskal Herrian Euskarazek deituta larunbatean,  Donostiako Boulevardetik abiatuko da 17:00etan nazio manifestazioa.  Euskal Herriko beste hainbat herrietan bezala, Villabonan ere babesa agertu diete. Herritar eta eragileek, bertako Euskal Herrian Eu…

Goiatzko frontoi berritua inauguratu dure Bidegoianen »

Gaur inauguratu dute Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz, Goiatz auzoko frontoi berritua Bidegoianen. Ekitaldian izan dira Pello Arzallus alkatea, Rafa Uribarren Landa Garapenerako diputatua eta Florentino Ugalde Etorlurreko kudeatzailea.

Ezker Abertzalearen legalizazioa eskatu dute amezketarrek »

Tolosako Ezker Abertzaleak proposamen berria aurkeztu du gaur »

Tolosako Ezker Abertzaleak prentsaurrekoa eskaini du gaur, udaletxeko Pleno Aretoan. Datorren maiatzeko hauteskundeetarako herri partaidetzan oinarrituriko programa esku artean dutela adierazi dute, eta “azken zortzi urte hauetan politikatik bazt…