Giro aparta aurten ere HITZAren aldeko bertso saioan »

Hainbat lagun batu ziren atzo HITZAren aldeko bertako saioan, Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian, giro aparta sortuz. Iaz legez, bostehun lagun inguru batu ziren,  Maialen Lujanbiok, Arkaitz Estiballesek, Andoni Eganak, Miren Amurizak, Igor Elortzak e…

Juanjo Igartzabalek irabazi du Sahararen aldeko V. lasterketa »

Sahararen aldeko kros herrikoia euripean egin dute gaur goizean. Proba nagusian 286 lagunek parte hartu dute eta Juanjo Igartzabal zumarragarra izan da denetan azkarrena, 32 minutu eta 37 segundoko denbora eginda. Ion Arzubialdek eta Xabin Aranagak osatu dute gizonezkoen podiuma. Emakumezkoetan berriz, Isabel Dumall asteasuarrak egin du denborarik onena (39:09). Proba nagusiaz gain, testigantzako lasterketa ere egin dute, eta adin guztietako korrikalariek parte hartu dute. Lasterketak.com webguneak, probaren argazkiak eta sailkapena jarri ditu ikusgai. Gizonezkoak Juanjo Igartzabal   32:37 Ion Arzubialde        34:24 Xabin Aranaga         34:27 Emakumezkoak Isabel Dumall          39:09 Eneritz Sein              40:01 Elena Calvillo          42:05

Abiadura Handiko Trenaren aurkako oihuak Tolosan »

AHT Gelditu! Elkarlanak deituta, manifestazioa egin zuten atzo Tolosan Abiadura Handiko Trenaren aurkakoek.  Trianguloa plazatik irten ziren 300 lagun inguru eta herriko kaleak zeharkatu ondoren Plaza Berrian amaitu zen martxa, ekitaldi batekin. Aht Gelditu! Elkarlanekoen hitzetan: “Gaurkoan (atzo) ere, urtero bezala, AHTri ezezkoa emateko elkartu gara. Urteak pasa dira proiektu honi hasiera eman zitzaionetik, eta  azpiegitura basati honen kontrako arrazoiak askotan errepikatu ditugu iada: badakigu AHTk energia izugarri xahutzen duela, diru publikoaren zati handi batek esku pribatuetan amaituko duela oinarrizko zerbitzu publikoen kaltetan, naturari kalte konponezinak eragingo dizkiola eta nekazaritza are gehiago itotzen duela elikagai subiranotasuna oztopatuz, ez dituela euskal herritarron garraio beharrak erantzuten, hegazkin batek bezala kutsatzen duela…eta zerrenda honekin denbora luzez jarrai genezake”. “Hau guztia, ordea, herritarren gehiengoari ezkutatu egiten zaio, eta inposizioaren eta desinformazioaren bidez, proiektua aurrera doa. Tolosaldean, urtebete eskas da eraikuntza lanak hasi zirela, Alegian eta Tolosako Aldaba eta Ugane auzoetan hain zuzen ere” gaineratu dute. Eta gaur egungo egoera azaldu dute: “hurrengo pausoak Tolosa-Hernialde zatiak  eta Adunako zundaketak burutzea izango litzateke. Tolosa-Hernialde zatiko akten altxamenduak otsaila hasieran burutu ziren: Tolosako eta Ibarrako Udaletan protesta artean aurrera joan ziren, Hernialdeko udalak berriz, uko egin dio sinatzeari. Hilabete honetan zehar, Andoain-Urnieta eta Urnieta-Hernani zatietan ere akten […]

Ander Vilariñok Gabirian bitik bi »

Nagusitasun erabatekoarekin Ander Vilariño gidari donostiarrak irabazi zuen atzo Gabiriako XIII. Rallysprinta, Irune Zubiaurre gidari-ondokoa lagun eta Subaru WRC ahaltsuarekin hutsik egin gabe. Lasterketako hiru erlojupekoetan haiek izan ziren onenak, 4:28.30, 4:27.60 eta 4:28.30 denborekin. Pasaera bakoitzean prezisio osoz doitu zituen denborak Vilariño-Zubiaurre taldeak. Bide-zatiko denbora errekorra hobetu zuten hiruretan, Santi Artetxek 2003an jarri zuen 4:38koa hautsiz. Sailkapen orokor osoa ikusteko, klikatu hemen. Lehen zatia bukatu orduko erakutsi zuen Vilariñok Gabiriako bigarren parte-hartzean ere irabaztera etorria zela. 11 segundo atera zizkion aurreneko tramoan Xabier Lujuari, ia 18 gehiago bigarrenean. Azkenean, sailkapen orokorrean ia minutuko aldea ateratzea lortu zuen Vilariñok Labakarekiko. Lujuak ez zuen amaitu. Denborek iragartzen duten nagusitasuna ez zuen horren erraza ikusiAnder Vilariñok probaren bukaeran. “Oso zaila izan da, batez ere errepidea azkenerako oso zikina eta konplikatua jarri delako”. Bidea asko zikindu zen bigarren pasaerarako, ertzetik harrotutako harri-kozkorrekin eta lokatzarekin. Hutsik ez zuen egin, pasaera bakoitzeko denborek erakusten duten bezala. Zikintasuna ere ez zen eragozpen izan aurreneko zatiko kronometro berbera errepikatzeko. Euri-lanbroa geratu gabe egin zuen eguerditik proba bukatu ondorenera arte. Hala ere, milaka ikuslek jarraitu zuten 6,65 kilometroko zirkuituan barrena XIII. rallysprintaren garapena. Euskal Herriko automobilismo denboraldiko lehen proba zen. Joxe Labaka-Aitor Otaegi azpeitiarrak izan ziren eguneko beste protagonista. Bigarren […]

Oiartzun Irratia: otsailak 27 »

Gaurko programazioa FM107an:
10:00etan: Hiru kortxea.

Goierriko zazpi bikote sailkatu dira Euskal Herriko Mus Txapelketaren finalerako »

Gaur ari dira jokatzen Euskal Herriko Mus Txapelketaren Gipuzkoako kanporaketa Seguran. Dagoeneko final erdietan ari dira, eta gauerako jakingo da Gipuzkoako bikote irabazlea zein izan den. Hala ere, dagoeneko jakinarazi dute zein bikote pasako diren Euskal Herriko Txapelketaren finalera. Gipuzkoatik 32 bikote izango dira; hauetako zazpi dira Goierrikoak: Joxe Mari Goikoetxea eta Inazio Dorronsoro (ATAUN) Iban Goikoetxea eta Unai Munduate (ATAUN) Haritz Segurola eta Luis Ibarguren (LEGAZPI) Jose Arotzena eta Bixente Apalategi (MUTILOA) Beñat Elortza eta Iñaki Andia (SEGURA) Jesus Mari Lasa eta Jokin Antoñana (URRETXU) Juan Jose Iturriotz eta Urtzi Garmendia (ZALDIBIA) Euskal Herriko Mus Txapelketaren finala martxoaen 12an jokatuko dute, Urruñako (Lapurdi) Sokoa auzoan dagoen pilotalekuan. Denera, Euskal Herri osoko 2.200 bikotek parte hartu dute txapelketa honetan, eta horietako 128k jokatuko dute finala.

Lizartzarrak inauterietan »

Lizartzan Tolosako inauteriak iritsi baino lehen atera dituzte mozorroak. Goizen goizetik girotu dute herria. Eta txarangaren musika ere ez da faltatu. Kalejiran ibili ostean, bazkaria egin dute herriko frontoian eta arratsaldean ere kalejiran ibiliko…

Eskutik heldu eta dantzan Anoetan »

Azken urteetako ohiturari jarraituz, Kalderero egunez, Dantza-Soka eguna ospatzen dute Anoetan. Goizean goiz elkartu dira eta baserriz baserri dantzan ibili ostean, plazan elkartu eta dantzatu dute. Plazara iritsi orduko euriak ere ez du galdu nahi iz…

Zegama-Aizkorri probarako dortsalen zozketa egin dute »

Atzo egin zuten Zegama-Aizkorri mendi maratoian parte hartuko duten korrikalarientzako dortsalez zozketa. 225 korrikalarirentzako tokia egin dute honela. Zegama-Aizkorri proba maiatzaren 29an jokatuko da, eta Skyrunner World Race munduko koparako puntu…

Ander Vilariñok irabazi du Gabiriako Rallysprinta, bigarren urtez »

Arratsaldeko 16:20 inguruan bukatu dute Gabiriako XIII. Rallysprintaren aurreneko erlojupeko itzulia. Lehen denborak kontuan hartuta, Ander Vilariño izan da azkarrena, 4:28ko denborarekin. Bigarren itzulian, hamarreko batzuk hobetu eta 4:27an bukatu d…