Komertzioa kalera aterako da Braderie 2012 ekimenean »

Tolosa&Co merkatarien elkarteak Braderie 2012 ekimena antolatu du martxoaren 24rako, Tolosan. Kalitatezko produktuak prezio oso baxuetan erosteko aukera izango dela azaldu dute merkatariek. Komertzioen kanpoaldean jarriko dituzte salgai euren produktuak. 10:00etatik 20:30era zabalik egongo da Braderie 2012, eta eguerdian ez dute itxiko. Guztira 100 komertziok eta 22 tabernek parte hartuko dute. Hain justu, komertzio batean zerbait erosiz gero, txartel bat ematen dute eta horrekin 22 tabernetan pintxoa erosi dezakezu euro baten truke. Tolosa&Co elkartekoak gustura azaldu dira aurten iaz baino komertzio askoz gehiagok parte hartzen dutelako; 55etik 100era pasatu dira. Horrez gain, bereziki poztu dira tabernek eman duten erantzunarekin, eta agerraldian tabernarien ordezkari bat izatea nabarmendu dute. “Gure helburua da elkartean komertzioek, tabernek eta zerbitzuek bat egitea”, esan du Tolosa&Co-ko Fermin Montilla lehendakariak. Berritasunak Aurten hainbat berritasun izango dira ekimenean. Alde batetik, Tolosako erdialdean ez dauden komertzioentzako karpa batzuk jarriko dira San Frantzisko etorbidean, artxiboaren aurrean, beraien produktuak salgai izateko. Horrez gain, ondoan beste karpa batzuk izango dira, Tolosa&Co Visa txartela egin ahal izateko, eta eguna girotzeko, elkarrizketa eta musikaren bitartez. Beste berritasun bat ludoteka izango da. Kultur etxean jarriko da, 17:00etatik 20:30era, eta 3 urtetik 10 urte ingurura arteko haurrentzat zuzendua izango da. “Haur bakoitzeko euro bat ordaindu beharko […]

Martxoak 17 eta 18ko partidak »

Saskibaloia
Gipuzkoako txapelketa. Senior emakumeak. A-2. Laugarren taldea.

Oiarso-BKL (Etzi, 11.45ean, Pasai Donibaneko kiroldegian).

Gipuzkoako txapelketa. Senior gizonak. Bigarren maila.
Oiarso-ATB Gazkoplastika ITB (Etzi, 11:45ean, Galtzarabordan…

EH Sozialistak erreforma laborala “frankismo bukaeratik langileen aurkako eraso handiena” dela dio »

Frankismo garaiaren amaieraz geroztik, erreforma laborala “langile klasearen eskubideen aurka egindako eraso handiena” dela azaldu du gaur, Euskal Herria Sozialistak: “Burgesiak ez du inolako asmorik langile klasearen aurkako erasoal…

Sei kaleratze kasu berri aztertzen ari da Stop Deshaucios taldea herrian »

Marquez familiaren kasuarekin batera, beste sei kaleratze aztertzen ari da Gipuzkoako Stop Deshaucios taldea udalerrian. Mari Carmen Marquez eta haren sendiari elkartasuna adierazteko herenegun egindako agerraldian eman zuten datu horren berri, Xabi Soto Stop Deshaucios taldeko kideak, eta Xabier Gartzia Oarsoko Babes Taldeko kideak. “Ziurrenik, Mari Carmenek bere kasua publikoki  azaltzean izan duen adoreagatik, berea bezalako egoera latza bizitzen ari diren beste pertsona batzuei kalera ateratzeko indarra eman die”, esan zuen Sotok. Halaber, halako egoeran daudenak, euren burua erruduntzat jotzetik, “biktima sentitzera”  pasatu direla gaineratu zuen Stop Deshaucios taldeko kideak, “etxebizitza, eskubide bat izan beharrean, merkantzia izatea baimendu eta bultzatu duen sistema baten biktima direlako”. Manifestazio deialdia Agerraldi horretan, Marquez familiari elkartasuna adierazteko eta kaleratzeak salatzeko biharko deitu duten manifestazioaren berri eman zuen. Beraun auzoko Pablo Sorozabal plazan hasiko da manifestazioa, 18:00etan, eta herriko kaleak zeharkatuko ditu Herriko Enparantzan amaitzeko. Guztira, 33 talde eta eragilek egin dute bat manifestazio deialdiarekin: “Alderdi politiko, sindikatu, auzo elkarte, eta askotariko eragileek babestu dute deialdia, eta bihar, egungo legedian aldaketa sakonak egiteko, eta etxebizitza duin bat bermatuko duen eredu berri bat exijituko dugu”. Halaber, kaleratzeen arazoari irtenbidea emateko erabakiak banketxeen esku uztea ez dutela onartuko esan zuten Sotok eta Gartziak. Lortutako babesarengatik, biharkoa, manifestazio […]

IV Erlojupekoa lehiatuko dute San Pedron, bihar »

Erlojupeko estropada izango da bihar San Pedron, 17:00etatik aurrera. Estropada ez da puntuagarria, eta traineruek lau luze osatu beharko dituzte. Parte hartzaileak: Orio, Isuntza, Txapela, Hondarribia, Getaria, Portugalete, Trintxerpe, Hibaika, Urdaib…

Udala UEMAren ‘Kontuz haurrak!’ pegatina berria banatzen hasi da »

Haurren lehenengo hizkuntza euskara izateko sentsibilizazio kanpainaren parte da ekimena UEMAk autoetan jartzeko Kontuz haurrak! pegatina berria kaleratu du. Martxoaren 12tik Oiartzunen erroldatzen diren haur jaioberrien gurasoek pegatina berri hori jasoko dute, beste zenbait oparirekin batera (Guraso gara! gida, alkatearen gutuna, hazkuntza faseen liburuxka eta Lo-lo maite kantuen CDa). Material hori guztia euskararekin lotuta dago. Udalak gogorarazi duenez, «familia bidezko transmisioa gauzatzeko, ezinbestekoa da familia osatu berriengan eragitea, haurraren lehendabiziko hizkuntza euskara izan dadin». Udalak banatzen duen materialarekin, «sentiberatzeko, eskolatzeko eta euskarazko zerbitzuen aukerak» eskaintzen dizkiete gurasoei. «Euskararen jarraipena familia sortzen den unetik bermatzen lagunduko dituzten baliabideak eskaintzea beharrezkoa da», udalak gogorarazi duenez. Horrela, gurasoek haurrarekin duten lehenengo komunikazio jarduerak euskaraz izateko laguntza eskaini nahi du udalak.

Gipuzkoako boxeo txapelketa bihar izango da Beraungo frontoian »

Gipuzkoako Boxeo Txapelketa jokatuko dute bihar Beraungo frontoian, Gipuzkoako Boxeo Federazioak eta udalerriko Paco Bueno boxeo taldeak antolatuta. Otsailaren 4an jokatzekoa zen txapelketa hori, baina elurra zela-eta bertan behera utzi behar izan zute…

Chimeresen antzezlana, Mendi Zolanen »

Bihar, Chimeres antzerki taldeak Wajdi Mouawaden Forêts lana taularatuko du Mendi Zolan kulturgunean. 20:30ean hasiko da saioa.

Saint Patrick eguna musikarekin ospatuko dute Hendaian »

Bihar, larunbata, Saint Patrick eguna ospatuko dute Hendaian. Horretarako, Iparraldeko Konpilazioa elkarteak (IPK) eta herriko hainbat ostatuk kontzertuak antolatu dituzte.

18:00: Euski taldea, Txirimirin.
19:20: L’armee du talusek, Baroufen.
20:40:…

Hendaian Kantuz-en saio berria, igandean »

Etzi, igandearekin, Hendaian Kantuz ekimenaren saioa izango da; Merkatu Zaharrean elkartuko dira.