Altzan barrutia eratzearen aldekoa da EAJ »

Zer nolako eskumenak izango lituzkeen finkatzeko lan taldea eratzea proposatu du Eneko Goiak Hiri Handien Legea 2003. urtetik dago indarrean eta Donostiari zuzenean eragiten dio. Legeak diona bete dadin, aspalditik darama PPko udal taldeak hiria barrutietan banatzeko eskatzen; aurreko Udal Gobernuek, baina, ez diote jaramon handirik egin. EAJk, bada, Udal Gobernuen modernizaziorako sortu zen legeari heldu dio berriz. Jeltzaleek, baina, ez dute hiri osoa barrutietan banatzeko premia ikusten, oraingoz. Altzan ezartzearekin nahikoa dela uste dute, besteak beste, «beren burua administrazioarekiko urrun ikusten» dutelako arrazoitu du EAJko Martin Ibabe zinegotziak. Altza ez den beste auzoren batean barrutia finkatzea, gainera, ez du uste Ibabek egun premiazkoa litzatekeenik. Barrutiak, hain justu, herritarren eta Udalaren arteko harremana estutzen lagunduko lukeela azaldu du zinegotziak. Era berean, erabakiak azkarrago eta izapideak arinago gauzatzen lagunduko lukeela jakinarazi du zinegotziak. Izan ere, barrutiko ardurak bere gain hartzeko, alkate edo zinegotzi bat hautatu beharko litzateke. Era berean, Altzan eta altzatarrek kudeatu ahal izango luketen aurrekontua bideratu beharko luke Udalak. Era horretan, konponketak non egin edo bestelako erabakiren bat hartzeko eskumena izango luke Altzak. Hain justu, barruti horien ahalmena noraino iritsi behar duen erabakitzeko, lan taldea osatzea proposatu du EAJk. Bikoiztasunak ekidin Subsidiaritate printzipioa aplikatuz, gertukoenari ahalik eta ahalmenik handiena […]

%3 igoko ditu batez beste Irungo Udalak 2012rako zergak eta tasak »

2012ko udal zergak eta tasak batez beste %3 igotzea onartu zuen atzo Irungo Udalbatzak. 2011rako aurreikusita dagoen Kontsumorako Prezioaren Indizearekin bat egingo luke igoera horrek. Salbuespenak daude, baina: TAO eta garabi zerbitzuen tasak %3 baino…

Zurriolako uretan desagertutako gaztearen bila jarraitzen dute »

18 urteko gazte herbeherear bat Zurriolako uretan desagertu zen atzo arratsaldean. Donostian oporrak pasatzera iritsi zen igandean, beste hiru lagunekin batera. Lau gazteek Zurriolan bainu bat hartzea erabaki zuten, baina korronteak bultzatuta, uretati…

Gizarte Politikarako diputatuak TOPAko kideak hartu ditu »

Gizarte Politikako Saileko diputatu Ander Rodriguezek harrera egin zien atzo arratsaldean Tolosaldeko Osasun Publikoko herritarren plataformaren ordezkariei Gipuzkoako Foru Aldundiko Elkano aretoan.
Eskualdeko bizilagunek beren kexak azaldu zizkioten …

Antzerkia: ‘Les servantes précieuses’ »

Petir Théâtre de Chechenia konpainiaren eskutik. Bi saio egingo dira, 18:00etan eta 20:30ean.

Gosetuta »

Jon Odriozola, Kazetaria Festetan murgilduta zegoen Zaragozan lur hartu zuen Realak asteburuan. Pilarikako jaiak. Eta Romareda, festa izan zen bertako zaleen artean mañoek talde-txuri urdina garaitu zutenean. Ezer askorik egin gabe. Beno, bai. Baloi pare bat gipuzkoarren atean sartuz (ez da gutxi). Bi suziri, eta garaipen preziatua. Hiru puntu. Ez da altxor txikia Realak bere Ligako arerioen aurka, azken hiru partidetan garaipenik lortu ez duela ikusita. Zazpi partidetan, zazpi gol lortu dituzte txuri-urdinek. Jaso, berriz, hiru gehiago. Taldea pattal aritu zen igandean, eta zelaian erakutsitako itxura ere ez zen hobea izan. Atzetik dituen taldeen hutsei esker, ez da Reala sailkapenean gehiegi erori. Halere, amildegia, bi puntu eskasetara dauka. Tantaka beherantz doa; beraz, esku-frenoari eragiteko unea heldu da. Igandean, Pele handiak 71 urte beteko dituen egun berean, Anoetan zakur zahar bat izango du taldeak aurrez aurre: Reala bezala, puntu premia duen Getafe. Gosearen asteari amaiera emateko, hiru puntuak elikagai ezin hobea izan daitezke indar hartu, eta batzuk, jada, ikusten hasi diren mamuak uxatzeko. Denboraldi hasierako esperantzak dezente ahuldu dira zale askoren artean, halere goiari eusteko unea da. Ez alarmaren botoia sakatzekoa. Baina aurrez aurre ikusi eta dastatzen duenaz asebetetzen da pertsona, ez esaten diotenaz. Zaleak ikusi, dastatu eta gozatu egin nahi […]

Uliakoa da lehenengoa »

Donostian jokatuko den aurreneko txakurkrosa antolatu du Ojo Kirol Taldeak, azaroaren 6rako; Gipuzkoako Ligako lehen lehia izango da eta ondoren beste lau jokatuko dituzte. Txakurkrosa gero eta jarraitzaile gehiago dituen kirola da. Donostian ere bat baino gehiago dira kirol hori gogoko dutenak, eta taldea osatu zuten duela hiru urte, txakurrekin korrika egitera joateko, batera eta bestera. Horrela sortu zuten Ojo Kirol Taldea, momentuz hamabi lagunek osatzen dutena. Hiru urte horietan hainbat lasterketetan parte hartu dute bertako kideek, eta oraingoan, beraien lasterketa antolatzea erabaki dute: Uliako I. Txakurkrosa. Ojo Kirol Taldeko Aritz Figalek Irutxuloko Hitzari azaldutakoaren arabera, Agustin Gorostidi izan zen taldearen bultzatzaile nagusia. «Agustin izan zen Xabi eta ni txakurkrosera hurbildu gintuena. Susperregitik barrena Tas-Tas txakurrarekin ibiltzen zen, eta berarekin joaten hasi ginen. Txorakeri gisa hasi ginen, eta hor jarraitzen dugu», dio Figalek. Egun, taldekideak askotan geratzen dira Ulian txakurrekin korrika egiteko, eta horregatik erabaki dute Donostiako txakurkrosaren eszenatokia Ulia bera izatea. «Guk normalean egiten dugun ibilbidea lasterketarena da. Beraz, hori guretzat abantaila izan daiteke. Donostian halako proba bat egiteko lekurik egokiena da». Azken batean, mendian barrena zirkuitu erraz bat osatzea izan da antolatzaileen helburua. Hala, hiru kilometroko zirkuitua osatu dute, eta zirkuitu horri bi itzuli ematea izango da partaideen […]

Gaur aukeratuko dute Sasieta Mankomunitateko Batzorde Errektore berria »

Sasieta Mankomunitatea osatzen duten 22 herrietako ordezkariek, gaur arratsaldean egingo den bileran aukeratuko dituzte Batzorde Errektore berriko kideak. Batzarra, 19:00etan izango da. Sasietatik jakitera eman dutenez, “historikoki orain arte, Beasaingo Udaleko ordezkaria izan da beti batzordeko lehendakaria”. Orain arte, eta bihar kargurako aukeratuko duten kideak ordezkatu arte, Hamaikabat alderdiko Juan Martin Aldaregia izan da lehendakaria. Biharko bileraren ondoren, ostegunean egingo dute Gipuzkoako Zaborren Partzuergoko lehendakaria aukeratzeko bilera. Aurreikuspen guztien arabera, ordea, Bildu koalizioaren esku geratuko da. Izan ere, Gipuzkoan dauden zortzi mankomunitatetatik bost Bilduren esku daude maiatzeko hauteskundeen ondoren: San Markos, Urola Kosta, Debagoiena, Tolosaldea eta Urola Erdia. PSE-EE alderdiaren esku daude Txingudiko eta Debabarrenako mankomunitateak. Gaur Goierrin egingo den bileraren ondoren ikusiko da Bilduk seigarren mankomunitateko lehendakaritza lortzen duen, edo EAJ alderdiaren esku geratzen den. Gipuzkoako Zaborren Partzuergoa zortzi mankomunitatetako kideekin eta Gipuzkoako Foru Aldundikoekin osatzen da, eta biztanle kopuruaren arabera banatzen da mankomunitate bakoitzaren boto kopurua: Foru Aldundiak botoen %33 emateko eskumena izango du; San Markosek %29; Txingudik eta Debabarrenak %7; Debagoienak eta Sasietak %6; Tolosaldeak %5; Urola Kostak %4; eta Urola Erdiak %3. Hala, aurreikuspenak betetzen badira, Bilduren esku gera daiteke Partzuergoko lehendakaritza. Lehendakaritza berriak aukeratuta, horien esku geratuko da Gipuzkoako zaborrak nola kudeatu behar diren erabakitzea. […]

Donejakue bidea osatuko dute igandean, Bixintxotik Martindozeneara »

Irungo IX. Done Jakue Astearen barruan Txingudiko donejakue bidea egingo dute, Hendaiako San Bixente elizaren eta Irungo Martindozenea jauregiaren arteko ibilbidea jarraituz. Goizeko hamarrak laurden gutxietan abiatuko dira Hendaiatik. Ibilbidean zortz…

Zabu-zibu programa Pio XII.aren plazako parkean »

Irungo familiak euskaraz modu naturalean kutsatzeko Familiaola ekimenaren barruan, Zabu-zibu programa abiatu dute aurten Irungo Udaleko Euskara zerbitzuak eta Urtxintxa eskolak. Hiriko parkeetan jolasak antolatuko dituzte, 2 eta 6 urte bitarteko haurra…