Haur parke zaharra lapurtu dute San Joan iturritik »

Baliarraingo Udalak duela ia urtebete hasi zituen herrigunean obrak. Hori dela eta, udaletxearen atzean kokatuta zegoen haur parke zaharra bertatik kendu egin behar izan zuten.
«Aprobetsatzeko moduan zegoen parkea, eta ez botatzea erabaki zen. Txirris…

Salamerok bere azken lana aurkeztuko du bihar »

Andoni Salamero poeta zumarragarrak Martin Jauregialtzo argazkilari oñatiarrarekin batera egin duen azken olerki lana aurkeztuko du bihar, Urretxuko Labeaga aretoan.
Jauregialtzoren argazkietan du abiapuntua Japonia: Poesiaren sumendi ezkutua lanak. O…

Funky, areto eta jazz dantza ikastaroa uztailean »

Legazpiko Gazteria sailak antolatuta, funky, areto eta jazz dantza ikastaroa egiteko aukera izango da uztailaren 2tik 27ra. Eskolak Gazte Txokoan emango dituzte, 10:30etik 11:30era, eta astelehenetik ostiralera. Izena emateko epea irekita dago jada. Bi…

Laster da lore sariketako epaimahaia lanean »

Urretxuko eta Zumarragako Udalek antolatzen duten lore sariketako epaimahaiak ekainaren 28tik uztailaren 8ra bitartean ikuskatuko ditu bi herrietako leihoak, balkoiak eta baserri inguruak. 50 euro, diploma eta opari bana duten hamasei sari banatuko dit…

Marrazki eta pintura ikastarorako izen ematea »

Datorren ikasturterako marrazki eta pintura ikastarorako izena emateko epea ireki du Arkatza elkarteak. Matrikula orriak kultur etxean daude eskura, eta orriak beteta itzultzea nahikoa da. Bete beharreko baldintza bakarra 2005ean edo lehenago jaioa iza…

Haurren sarrerak merketuko dituzte Zelai Arizti zineko kudeatzaileek »

Zumarragako Udaleko osoko bilkuran aho batez onartu dute Zelai Arizti aretoa HTK Films enpresari alokatzeko proposamena. Enpresak aretoko programazioan, baliabideetan eta sarreretan berrikuntzak egingo ditu. Esate baterako, haurren sarrerak merketuko dituzte, eta hiru euroan salduko dituzte. Prezio bera izango du ikusle eguneko sarrerak. Bonu sistema ere martxan jarriko dute. Helduek bost film hartuko dituen bonuaren truke 12,5 euro ordainduko dituzte, filmeko 2,5 euro. Hamar filmen bonuak 25 euroan salduko dituzte. Milaneko Scala Antena parabolikoa ere jarriko dute, eta programazioa zabalduko dute. Antena horrek emango dituen aukeren artean daude, adibidez, Milaneko (Italia) Scala aretoko operako emanaldiak ikusteko parada edo mundu mailako kirol ikuskizunak ikustekoa. Proiektore digitala jarriko dute. Irailetik aurrera bi dimentsiotako irudiak ematen dituen proiektorea ipiniko dute Zelai Arizti aretoan. Urrats honekin digitalizatu egingo dituzte aretoko baliabideak. Enpresak hiru dimentsiotako proiektorea dauka, eta emanaldiak egingo dituztela iragarri dute. Egun horietan sarrerak garestitu egingo dituzte. Zine aretoan ikusi ahal izango diren filmen eta ikuskizunen berri emateko modua ere aldatuko du HTK Films enpresak. Kartel digital bat ipiniko dute aretoan, eta beste bat kalean. Gerontologikoa amaituta Osoko bilkuran onartu zituzten beste gaien artean, Lamorous Argixao gerontologikoarekin lotuta dago. Zentroaren eraikuntza lanak amaitutzat eman dituzte. 2008. urteko uztailean inauguratu zuten eta Zumarragako Udalak […]

“Kokatu dugu gure burua, eta plan estrategikoak integratzeko lanean ari gara” »

Beñat Solaberrietak Orioko alkateak urtebete egin du gobernuan, eta lehenengo urtearen balorazioa egin dio UROLA KOSTAKO HITZA-ri. Biharko egunkarian elkarrizketa osoa irakur ahal izango da; hemen aurrerapena:
Urtebeteko zer balorazio egin duzu?
Balo…

Gazte bat atxilotu dute ostatu batean harrerako langilea labanaz mehatxatzeagatik »

Donostian gazte bat atxilotu du Ertzaintzak ostatu batean harrerako langilea labanaz mehatxatzeagatik. Herrizaingo Sailaren arabera, 28 urteko gaztea ostatuko bezeroa zen, eta ez zuen zorra ordaindu nahi.
Harrerako langilearen arabera, bezeroak lau eg…

Odola emoteko aukera egongo da asteburuan Lekeition »

Odola emoteko aukera egongo da Lekeition barikuan eta zapatuan. Barikuan odola emoteko osasun etxera joan behar da 17:00etatik 20:30era. Zapatuan, barriz, odola emoteko unitate mugikorra jarriko dute Independentzia plazan 10:00etatik 13:30era.  

Uraren Jaia ospatuko da zapatuan Markina-Xemeingo Zelaian »

Zapatuan, 19:00etan, Uraren Jaia ospatuko da Zelaian. Ur jolasak antolatuko ditu Markina-Xemeingo Guraso Elkarteak adin guztietako umeei zuzenduta. Horrela, urarekin irrist egiteko gunea, ur-globoak, ur-pistolak, tutuak, piszina txikiak eta bitsa botatzen duen makina egongo dira.