ELA sindikatuak herri batzarra egingo du astelehenean Beasainen »

Martxoaren 29rako deitu duten greba orokorra dela eta, ELA sindikatuak herri batzarrak egingo ditu Goierriko hainbat herritan. Beasainen, astelehenean, hilak 19, elkartuko dira, goizeko 10:00etan, ELAren egoitzan.

Gaur zortzi egingo da Emaneurreren mahai-ingurua »

Ordiziako Emaneurre Realaren lagun taldeak otsailaren 23tik 25era antolatu zuen II. Asteburu Kulturala, baina tartean ekitaldi bat egin gabe geratu zen. Otsailaren 24an Iban Mayo txirrindulari ohiarekin eta Bittor Alkiza futbolari ohi eta Realaren harrobiko zuzendariarekin Kirola: jolasetik profesionaltasunera mahai-ingurua zen egitekoa, baina azken orduan bertan behera geratu zen Mayok izan zuen familia arazo batengatik. Azkenean, eta hilabete beranduagoa bada ere, mahai-ingurua egin egingo da. Gaur zortzi izango da, martxoaren 23an, Barrena kultur etxean, 19:00etan.

Preso eta iheslariak etxeratzeko nahia “egia izan dadin lan egiteko” sortu da Herrira mugimendua »

Tolosako Herrira mugimendua aurkeztu dute, “gure herrian hutsik dauden aulkiak betetzea” du xedea. Preso eta iheslarien etxeratzea ahalbidetu nahi duen herri mugimendua dela azaldu dute, eta helburu horrekin bat egiten duten herritar guztie…

Gipuzkoako eta Udaberri txapelketak gaur Lazkaon »

Lapke elkarteko pilotari alebinek eta infantilek Lazkaon jokatuko dute gaur, 19:00etatik aurrera, plazako pilotalekuan. Gipuzkoako txapelketan ariko dira. Udaberri lehiaketan gazte mailakoak ariko dira.

Asteartean bilera irekia egingo dute Aste Nagusiko jai egitaraua osatu eta ekarpenak jasotzeko »

Datorren asteartean, hilaren 20an, bilera irekia egingo da Aste Nagusiko jaien egitarau ofizialari begira elkarteen ekarpenak jasotzeko. Bilera Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoan (sarrera San Jeronimo kaletik) egingo da, arratsaldeko 19:00etan.  “…

Marikalanbrek Elkar bisitatuko du bihar, amonaren sekretuen berri emateko »

Haurrei euskaraz irakurtzera bultzatzeko irakurketa tailerrak egingo ditu Irrien Lagunak klubak. Elkar saltokietako aretoetan izango dira saioak, eta bihar izango dira lehendabizikoak. Ekimen berezi hauen bitartez, hainbat pertsonaia herriz herri arit…

Martitzenean eta eguaztenean ibilgailuak ezingo gira Kale Handitik pasatu »

Mantenu lanak direla eta, martitzenean 15:00etatik aurrera Kale Handi ibilgailuentzat itxita egongo da. Eguaztenean 22:00etatik aurrera egongo da kalea itxita.

Goierriko mapa turistiko berria aurkeztu dute Sevatur azokan »

Goitur Goierriko Turismo Agentziak eskualdeko mapa turistiko berria kaleratu du, eta Donostian egiten ari diren Sevatur azokan aurkeztu du. Goierriko produktu turistiko guztiak biltzen ditu mapa berriak, zerbitzuak turisten esku modu bateratuan aurkezt…

Desmunta daitekeen kafetegia jarriko dute Ondarretan »

Ondarretan desmunta daitekeen kafetegia jartzeko oinarri teknikoak onartu ditu udal gobernuak. Ondarretako lorategietako 8. atariaren parean jarriko lukete eta 20 metro koadroko azalera izango luke, gehienez. Udalak abian jarriko duen lehiaketaren irab…

Kotxe karabana bategaz egin dute protesta Rinderreko beharginek »

Aberastu ostean enpresa zuzendaritzak lantegia itxi gura duela eta, Rinderreko langileek protesta-mobilizazioak egiten hasi dira gaur goizean. Hain zuzen be, lehenengo protesta egunean kotxe karabana zaratatsu bat egin dute. 10:30ak aldera lantegitik irten ostean, Gernika-Lumoko kaleak zeharkatu dituzte, beharginek bizi duten egoera salatzeko asmoagaz. Izan be, urte amaieran Foruko Rinder enpresa zarratuko dutela jakinarazi die enpresa zuzendaritzak. Gaurkoaz gain, langileek mobilizazio egun gehiago aurreikusi dituzte. Astelehenean, esaterako, enpresaren Zamudioko eraikin zentralera joango dira. Bertan elkarretaratzea egitea aurreikusten dute. Eguaztenean, bestalde, Foruko Udalbatzan mozio bat aurkeztuko dute enpresako beharginek. Udalak presioa egiten laguntzea da helbrua.