Kresalak eta Verdinik ‘Besta Berri’ ikuskizuna aurkeztuko dute San Joan bezperan »

San Joan dantzen bildumaren inguruko emanaldi berria da

Udako solstizioaren festen inguruko irakurketa berria egin dute Kresala eta Verdini dantza taldeek. Besta Berri izena du bi dantza taldeek elkarlanean egindako proposamen berriak. San Joan dantze…

Bikaintasun programan parte hartuko du Turismo Bulegoak »

Gernika-Lumoko Turismo Bulegoak Kalitatearen Kudeaketarako Europako Fundazioak bultzatutako Bikaintasun programan parte hartuko duela jakinarazi du udalak. Onarpen horren aurrean, «pozik» agertu dira Turismo Bulegokoak.
«Turismo sektorean lortu duen…

‘Gaztedi Bizkaia’ foroaren aholku batzordeko kide izango da udala »

Jakinarazi dutenez, Gaztedi Bizkaia foroaren aholku batzordeko kide izango Gernika-Lumoko Udala; izan be, udalak berak eta Gazteria Arloak bat egin dute Bizkaiko Foru Aldundiaren Udal Gaztedi proiektuagaz, Bizkaian gazteentzako politikak koordintaze al…

Ion Sagarzazu aktorea izango da ‘azken lerroko mutila’ »

Donostiako Teatro Estudio antzerki taldeak El chico de la ultima fila antzezlana taularatuko du ostiral eta larunbatean Antzoki Zaharrean. Ion Sagarzazu aktore donostiarra da protagonista, eta bera sartuko da azken lerroko ikaslearen larruan. Institutu bateko irakasle eta ikasle baten arteko harremana islatu dute obran. Emanaldiak 20:00etan hasiko dira. Sarrerak 18 eta 15 eurotan daude salgai.

Israelgo enbaxadoreak Gernika-Lumo bisitatu du »

Espainian Israelgo enbaxadorea den Alon Bar (1957, Sasa, Israel) izan zen atzo Gernika-Lumon, herria bisitatzen. Juntetxea eta inguruko tokiak bisitatu ostean, herriko udaletxean harrera egin zion Gernika-Lumoko alkate Jose Mari Gorroñok. Alon Bar pol…

Elena Asins artistaren ‘Topaketa berankorrak’ erakusketa inauguratuko dute gaur Koldo Mitxelenan »

Irailaren 22a arte izango da zabalik 70eko hamarkadan aitzindaria izan zen, eta egun erreferente bihurtu da Elena Asins artista. Madrilen jaio zen 1940an. Egun, ordea, Euskal Herrian bizi da; 1996. urteaz geroztik Nafarroan bizi baita. Iaz Espainiako Arte Plastikoen Saria lortu zuen. Arte konputazionalari buruz egin duen ikerketa da bere ekarpen handienetako bat da; aitzindaria izan da eta egun ere ikertzen jarraitzen du. Koldo Mitxelenako Erakustaretoan artistaren bideo instalazioak, marrazkiak, serigrafiak eta bideo proiekzioak daude ikusgai. Topaketa berankorrak erakusketak bere lan berrienak jaso ditu. Menhir edo iruinarrien figuraren inguruan sortutako obra multzoa da. Erakusketaren ardatza, hain zuzen, aretoaren erdigunean dagoen menhir ilara bat da. Gaur arratsaldean inauguratuko dute erakusketa, eta irailaren 22a arte izango da zabalik.

Sanantonioei, agur »

Ostiralean hasi, eta igandean bukatu ziren Ergoiengo jaiak, sanantonioak. Larunbat arratsaldean izan ezik, eguraldia lagun izan zuten auzotarrek festetan, eta kanpotik ere jende dezente hurbildu zen antolatuta zituzten ekimenetan parte hartzera. Hilare…

880 parte hartzaile izango dira igandeko triatloian »

Bezperan, larunbatean, emakumeen triatloia egingo dute, 15:00etan

Igandean, Gipuzkoako Triatloi Txapelketan 880 parte hartzaile izango dira. Antolatzaileek probak harrera bikaina izan duela uste dute. Iaz baino ia 200 partaide gehiagok eman dute izena…

Film laburren lehiaketako lanak ostiralean emango dituzte, bi saiotan »

Beasaingo film laburren lehiaketako lanak ostiral honetan emango dituzte jendaurrean, bi saiotan banatuta. 19:00etan, Usurbe antzokian egingo dute proiekzioa; 22:30ean berriz, Bideluze plazan, aire librean egingo dute emanaldia. Ikusleek bozkatu eta sarietako bat emateko aukera izango dute. Guztira 17 laburmetraia jaso ditutze aurten, 11 gaztetxoen mailan eta 6 helduetan.

Saskibaloia, batzeko »

3×3 San Joan txapelketa integratzailea jokatu dute asteburuan Urretxun. Goierri kirol elkarteko saskibaloi sailak eta Eiluz Urola Garaiko gutxitu fisikoen elkarteak antolatu dute ekimena. Orain arte, Goierrik bere aldetik antolatu izan du 3×3 saskibaloi txapelketa. Eiluzek, aldiz, urteak zeramatzan kirol integratzailearen eguna ospatzen. Aurten, gutxitasun fisikoa duten pertsonak gizartean integratzea helburu hartuta, lehenengo aldiz bi ekintzak batzea erabaki dute. Ion Pol Agirre Goierri saskibaloi saileko arduraduna «gustura» agertu da ekimenak izandako erantzunarekin. 3×3 saskibaloi txapelketa ostiralean eta larunbatean jokatu zen, maila ezberdinetako taldeetan banatuta. Guztira, 44 taldek hartu dute parte txapelketan. «Horietako hamar nesken taldeak izan dira», zehaztu du Agirrek. Salto Bera Bera taldea Behin txapelketa amaituta horrela gelditu dira emaitzak: mutilen artean benjamin mailan Euskaldunak taldea izan da lehenengo. Kimuen mailan Los Minibulls taldea sailkatu zen lehenengo, eta haurren mailan, berriz, PS izenekoa. Kadete-juniorren mailan Tapioka Zopa taldea izan zen onena, eta seniorren mailan Turpas McArthur izan zen sailkatzen lehena. Nesken artean kimuen mailako onena La Salleko Lackers taldea izan zen. Haurren mailan, berriz, Pitillos sisters, eta amaitzeko, kadete-senior mailan Eiei!!! taldea. Txapelketaz gainera, larunbatean saskibaloi integratzaileko jolasak izan ziren, baita trebezia txapelketak ere. Saskibaloi integratzailearen barruan, 11:00etatik aurrera Saski bote, Saski boccia edo Saski tartalo jokoetan aritzeko aukera […]