Unai Urruzuno EH Bilduko zerrendetan doa, Gipuzkoatik »

Gaur goizean aurkeztu du EH Bilduk Gipuzkoako zerrendak eta Unai Urruzuno Ondarroako Udaleko aholkularia zortzigarren postuan doa. Zerrendaburu Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle Xabier Isasi dago. Pello Urizar (EA), Juanjo Agirrezabala (EA) eta Marian Beitialarrangoitia (ANV) daude. EHNEko lehendakari Iñaki Lazarobaster be zerrendan dago. (Unai Urruzuno, gaurko agerraldian) Inkestek diotenaren arabera, EH Bilduk bederatzi edo hamar parlamentari aterako lituzte Gipuzkoan, ondorioz, inkestek diotenari jarraituz, Urruzunok parlamentuan lekua lortuko luke.  

Irria, hizkuntza eta nortasuna, Gernikara »

Irria, alaitasuna, hizkuntza eta nortasuna ekartzera etorriko da Irrien Lagunak Kluba Gernika-Lumora. Hala esan du, behintzat, gaur goizean Porrotx pailazioak atzo Elai Alai areto txikian egindako aurkezpenean. Herriko txikitxoenek Pirritx, Porrotx, Marimotots eta gainontzekoekin solasean aritzeko aukera izango dute; dena den, irailaren 23ra arte itxaron beharko dute, orduan ospatuko baita Irrien Lagunak Klubaren II. Eguna Gernika-Lumon. Porrotx pailazoak aurkezpenean esan legez, «Klubak berak dituen bizkaitar jarraitzaile ugariak, bonbardaketaren 75. urteurrena, udalerriak berak dituen ezaugarriak eta gizarte, elkarte eta herri mugimenduek duten garrantzia kontuan hartuta» aukeratu dute Busturialdeko herria euskaraz eta modu hezitzailean herritarrak alaitzeko. 10:00etan hasi eta 18:00etara bitartean, herriko umeek ez dute aspertzeko betarik izango: izan be, Pasealekuan zein merkatu plazan hamaika puzgarri, tailer eta ikuskizun izango dituzte aukeran. Merkatu plazna, gainera, bazkari herrikoia antolatuko du Seber Altube ikastolak 1.000 lagunentzako. Bazkarirako tiketak merkatu plazan bertan salduko dituzte; halanda be, aurretiaz erosteko aukera egongo da Irrien Lagunak Klubak Facebook sare sozialean duen profilean, edota kudeaketa@irrienlagunak.com helbidera mezua bidalita. Sarrerak, lau eurotan Iaz Usurbilen egin ez bezala, ikuskizun eta zerbitzu guztiez gozatzeko sarrera erosi beharko du herritarrak lau eurotan; dena den, aurkezpenean jakinarazi dutenez, izango dira doaneko zenbait ikuskizun be. Familiako sarrera, bestalde, hamar euroren truke izango da salgai aipatu […]

Legorretako herri baratzeetako produktuen erakusketa eta dastaketa egingo dute »

Baratzegintza lanaren eta emaitzaren berri ikusi ahalko da larunbatean, Legorretan, 18:30etik aurrera plazan. Udalak, Ugaro herri eskolak eta baratzezainek produktuen erakusketa eta dastaketa antolatu dute. Legorretako Udalak 22 lur sail herritarren e…

OKUPATU ETA LAU URTERA, OSPAKIZUNEAN »

Dagoeneko lau urte igaro dira Gernika-Lumoko gazteek Pasealekuko eskolak okupatu zituztela, bertan gaztetxea sortzekotan. Urteurren hori ospatzeko, herriko gazteek aste osoko egitaraua antolatu dute. Atzo, esaterako, okupazioaren egun hori birgogoratu …

Bizi-Nahi elkartekoen jaiak hasi dira »

Atzo hasi ziren Ibarrako Bizi-Nahi erretirodunen eta pentsiodunen jaiak. Euria ari zuenez, Emeterio Arreseko frontoitik bota zuten txupinazoa, eta ondoren mokadutxoa hartu zuten. Arratsaldean, berriz, karta jokoetan aritu ziren. Gaur, ibilaldi neurtua…

Iturgaitzagako biribilgunea ari da itxura hartzen »

Lazkaoko Iturgaitzaga eremuan hirigintza lanen lehenbiziko zeregina, Beasain-Ataun errepidean errotonda egitea, ari da itxura hartzen. Biribilgunea eraikitzen abuztuaren bigarren astean hasi ziren, eta dagoeneko errotondaren erdiari forma eman diote. Iturgaitzaga etxearen aldera zeuden zuhaitzak ere bota dituzte. Mendi aldeko beste erdia egiteko, malkarrari puska kenduko diote, hilerri barreneko bihurgunearen parean. Urtearen bukaerarako zirkulazioarentzat irekitzea da Lazkaoko Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren asmoa.

Jubilatuen eguna eta jokoak egingo dituzte »

Hilaren 23an, Beasaingo jubilatuen eguna ospatuko dute Antzizar kiroldegian, bazkari batekin. Hilaren 19ra arte eman daiteke izena udaletxean, 4 euro ordainduta. Bestalde, astelehenean, adinekoentzako jokoak izango dira erretiratuen etxean. 15:30ean ha…

Katekesian izena emateko aukera, datorren astean »

Loinazko San Martin parrokiatik jakinarazi dutenez, datorren hilean hasiko da katekesiko ikasturtea. Izena emateko, parrokiara jo behar da, astelehenean (17:30etik 19:00etara) edo asteartean (10:00etatik 12:00etara).

Nerea Arrizabalaga eta Mari Carmen Ansorregi: «Gauza berriak sartu nahi izan ditugu, eta neska proba ideia oso ona iruditu zaigu» »

Kalbaixoko jai batzordeko kideak dira Arrizabalaga (Mutriku, 1975) eta Ansorregi (Mutriku, 1955). Baserri inguruak, hango bizimoduak ematen dien lasaitasuna maite dute, ezergatik ez aldatzeko beste maite ere; bihar egunerokotasun hori apurtuko delako pozik daude biak. Mari Carmen, zu Ibiri baserrikoa zara. Sokamuturrean egongo diren zezenekin lotura izango duzu, ala? M.C.A. Nere gizonak eta semeek daramate ganadutegia. Nereak dira ganaduak. Kalbaixo Egunean [gaur] eta San Piñastegi Egunean egongo dira gure zezenak. Jaiotan egotea  gustatuko zaizu. M.C.A. San Piñastegi Eguna nahikoa konplexua da. Goian kaleak  itxita egoten dira, baina portu-an… Ikusteko gehiago gustatzen zait, baina etxekoekin ibiltzeko beldur handiagoa ematen dit. Zelako zezenak ikusiko ditugu? M.C.A. Bat handia izango da. Kalbaixo Eguna da bihar. Goitibeheretan sekula joan zarete? M.C.A. 50 urte egin nituen urtean gauza arraroak egin nituen: inauterietan mozorrotu egin nintzen, sekula ez naizena egin. Eta goitibeheran joan nintzen. Josefina Magaztizar, Mari Carmen San Blas eta hirurok jaitsi ginen, Oskar Pikuan-eta koadrilarekin. Errepikatzeko modukoa da? N.A. Ni gazte-gaztetan joan nintzen, 16-17 urtegaz. Neska koadrila ginen, eta Ondarroan mutilen koadrila genuen. Goitibehera egiten lagundu ziguten, baina uste dut jaitsi danok neskak egin ginela. Plazara sartzeko izugarrizko errebuelta zegoen, eta parkeko pareta jo genuen. Beste behin, oinez beheruntz gentozela, neska gazte batzuek bidetik […]

Agustinetako jaiak hasiko dira bihar »

Hiru egunez jaietan murgilduko da Agustinak auzoa. Hauxe egitaraua: Ostirala 19:00: Txupinazoa, duela 32 urte Agustinetako haur danborradaren sortzailea izan zen Segundo Ruizen eskutik. 19:30: Poteo herrikoia auzoko tabernetan trikitilariek alaiturik. Bertan, pintxo txapelketa izango da. Ondara, Moran, Agustinas eta auzo elkarteko tabernetan (lau pintxo eta lau pote 6 euro). 22:30: Mus txapelketa, Agustinas tabernan (tabernan bertan izena eman behar da). 23:30-01:30: Auzoko tabernetan musika. Larunbata Egun guztian zehar: puzgarriak Markolako futbol zelaian. 09:00: Diana txistulariekin, auzoko kaleetan. 11:00: Txakur erakustaldia, Mikel Pino eta Ada bere txakurrarekin, Arramendi parkean. 11:30: 9-13 urte bitarteko neska mutilentzako futbito txapelketa Markola atzealdean (auzo elkarteko tabernetan eman behar da izena). 12:00: Toka txapelketa auzo elkarteko plazan. 15:30: Ondara tabernan tute txapelketa (taberna bertan eman behar da izena). 17:30: Haurrentzako Hipo eta Tomax pailazoak auzo elkarteko plazan. Ondoren, txokolate jatea (euria eginez gero, auzo elkarteko gimnasioan). 18:00: Nagusientzako dantzaldia, Moran taberna dagoen plazan. 21:00: Auzo afaria (entsalada, saiheskia eta postrea). Tiketak auzoko tabernetan erosi behar dira 7 euroren truke. Haurrak doan pizza eta postrea. 23:30-23:00: Dantzaldia Modestoren eskutik, auzo elkarteko plazan. Igandea 11:00: Pala txapelketa R. M Azkue kaleko frontoian (auzo elkarteko tabernan eman behar da izena). 12:00: Istripu simulazioa Babes Zibilaren eskutik, eta apar […]