Organu kontzertua, Santa Maria basilikan »

Jose Luis Echechipia organu-joleak kontzertua emango du bihar, zapatua, Santa Maria basilikan, 20:00etan. Kontzertua Bizkaiko Hotsak Bizkaiko organu jaialdiaren baitako lehenengoa izango da. Diego de Amezua elkarteak seigarren urtez antolatutako Bizkai…

Astelehenetik aurrera Aquariumeko igogailua itxi egingo dute »

Aquariumeko igogailua astelehenean, urriaren 17an, itxi egingo dute, Orona enpresak egingo dituen ohiko mantenu lanak direla eta. Lanak ostiralerako amaitzea espero dute.
2010 urteko uztailetik 2011ko uztaila bitartean 250.000 bidaia baino gehiago egi…

Jaiobarrien lapurreta kasua argitu nahian dabiltza Markina-Xemeingo familia bi »

1973an Bilboko ospitale batean lapurtutako ume jaiobarrien kasua argitu nahian dabiltza Markina-Xemeingo familia bi. Telebistan ikusitako erreportaje baten ondorioz konturatu ziren euren umeak be lapurtuak izan zitezkeela. Umea hilda zegoela pentsatu dute beti. Halan esan zieten eta halan sinistu zuten. Baina, urtarrilean, frankismotik 1990eko hamarraldira ustez lapurtutako ume jaioberrien kasuak kaleratzen hasi ziren, eta kasuekin antzekotasuna nabaritu, eta ikertzen hasi ziren familiak. Hilerrira joan ziren lehenengo, dokumentuak lortu nahian. Erregistrora jo zuten gero, eta ospitalera azkenik. Kasu batean, hilerriko dokumentuak umea Bilboko ospitale batetik zetorrela zioen, baina, arraroa zen hori, umea ospitale horretan ez baitzen egon. Erregistroan be ospitale bera jasotzen zen eta, beraz, bertara joan ziren informazio bila. Dokumentuetan agertzen zen ospitalera joan zirenean, amaren sartzea ageri zen, baina ez umearena, eta horrela erakutsi zieten ordenagailuan. Agiririk eman nahi ez zietela eta, hurrengo egunean bueltatu ziren bertara abokatuaren idatziagaz, eta, orduan, amaren sartzerik ez, baina umearena zegoela esan zieten. Ginecoyatreon Lapurtutako umearen kasua argitu nahian dabiltzan Markina-Xemeingo familia bateko umea gaur egun itxita dagoen Ginecoyatreo ospitalean jaio zen. Amagaz egon zen bost orduz, baina, zaratatxo bat egin zuela eta, eta bertan inkubagailurik ez zegoenez, bihotzeko arazoak zituztenen eraikinera eroan zuten umea, aitak eta erizainak, taxi batean. Umea inkubagailuan sartu, […]

‘Urte berri on, amona!’ filmerako sarrerak ditu Irutxuloko Hitzak »

Irutxuloko Hitzak Urte berri on, amona! filmerako sarrerak dauzka, harpidedunen artean banatzeko. Antiguo Berri zinema aretoko bi saioetarako sarrerak dira: Gaur, ostirala, 17:30ean; eta asteazkena, urriak 19, 22:30ean. Harpideduna bazara, dei ezazu Ir…

Zabalik dago Leosiñetako kroserako izen ematea »

Leosiñetako krosa jokatuko duten aurten ere, azaroaren 1ean (11:00), Larratxon. Izen ematea dagoeneko Laister kirol dendan egin daiteke, 5 euroren truke. Lasterketaren egunean bertan, berriz, 8 eurokoa izango da izen ematearen prezioa. Gizonezkoek 10,5 kilometro egin beharko dituzte, eta emakumeek 8,5 kilometro.  

Ijitoen Astea egingo dute bederatzigarrenez »

Camelamos Adiquerar ijitoen elkarteak eta Errenteriako Udalak antolatuta, IX. Ijitoen Astea egingo dute, astelehenetik larunbatera. Lau egunetarako dituzte prestatuta ekintzak, baina egun handiena, azkenekoa, larunbatera, izango da. Horien artean, EPLE…

Ordiziako Udalak %3 igoko ditu datorren urteko zergak, KPIa aplikatuta »

Ordiziako Udalak KPIaren araberako igoera aplikatuko die datorren urteko udal tasa eta zergei. Igoera hori bataz beste %3koa izango da, eta horrekin, 109.551 euro gehiago jasoko ditu udalak. Atzo iluntzean egin zuten ezohiko osoko bilkuran onartu zuten neurria, Bilduren aldeko zazpi botorekin; EAJko bost zinegotziek eta PSE-EEkoak kontra bozkatu zuten. Bozketaren aurretik, igoera horren arrazoiak azaldu zituen udal gobernu taldeak. Izaro Intsausti zinegotziak azaldu zuenez, “kontutan izanda iaz ez zela igoerarik eman eta Fondo Foraletik datorren urterako aurreikusten den jaitsiera, beharrezkoa da KPIaren araberako igoera” hori onartzea. Bildu koaliazioaren lehentasuna “herritarren eskubideak bermatzea” izan dela azaldu zuen. Hala,  “ez dugu udala baliabide gabe ikusi nahi, baina, honen konponbidea ere ez da herritarren karga fiskala handiagotzea, beraz, oreka mantentzera behartuta gaude”. Bide horretatik, tasa eta zergetan “progresibitatearen irizpidea” aplikatu dutela esan zuen, alegia, “gehien dutenek, gutxien dutenen aldeko esfortzua” egin dezatela lortu nahi dutela. Nazioarte mailako krisi ekonomikoaren eragina, Euskal Herrian eta Ordizian bertan ere nabaritu dela azaldu zuten. “Testuinguru hau aintzakotzat hartuz, biztanleriak sortu ez duen krisi ekonomiko hau biztanleriak berak ordaintzea ekiditea ezinbestekoa” dela esan zuen Intsaustik. “Honenbestez, hobarien politika ezarri dugu, familia bakoitzeko partaide kopurua eta soldaten araberakoak hain zuzen”. Azkenik, “iruzurraren kontrolaren jarraipena” egingo dutela iragarri zuen, […]

“Oso polita izango litzateke txapela lortzea, pilotari guztiek nahi duguna baita” »

Buruz Buruko Txapelketako finala jokatuko du Mikel Egigurenek Durangon, larunbat arratsaldean Munduko Pilota Batzarrak bi txapelketa nagusi antolatzen ditu zesta puntan; bata Binakakoa, eta bestea, Buruz Burukoa. Iaz, laugarren aldiz finalera iritsi ondoren, Binakako Txapelketako irabazlea izan zen Egiguren, Imanol Lopezekin batera. Larunbatean, ordea, buruz buruko lehiako txapela lehen aldiz janzteko aukera izango du (17:00etan, Durangon). Irutxuloko Hitzak Aieteko puntistarekin hitz egin du, astearteko finalerdiaz, eta larunbateko finalaz. Finalera iristeko bi aurkari utzi behar izan ditu kanpoan Egigurenek. Final laurdenetan, Konpari 30-9 irabazi zion; eta astearteko finalerdian, berriz, Lopez 30-20ko markagailuarekin kanporatu zuen. «Asteartekoa sekulako partida izan zen, 13ra berdindu genuen arte. Oso tanto gogorrak jokatu genituen, eta fisikoki asko eskatu zigun bioi», dio Egigurenek. Berdinketatik aurrera, ordea, partidak gorri kolorea hartu zuen eta Egigurenek aurrera hartu zuen. «Lopezi arazo fisikoak agertu zitzaizkion, hankan kontraktura bat izan baitzuen. Nik oso ongi jokatu nuen eta gorako bidea egin nuen. Guztiaren eraginez, partida irabaztearen zortea izan nuen». Edonola ere, azken markagailuak alde handiko lehia erakusten badu ere, Egigurenen esanetan, ez zen izan ematen duen bezain erraza. «Margailua nahiko engainagarria da, partidaren lehen zatia oso gogorra izan baitzen». Anoetako Karmelo Balda pilotalekua izan zen finalerdiko partidaren eszenatokia, eta harmailetan ikusle asko elkartu zirela […]

Zaldibian kuadrillen eguna ospatuko dute bihar, Santa Fe jaiak astebete luzatuta »

Santa Fe jaietako egun gehienak aurreko astean batu bazituzten ere, zaldibiarrek biharko utzi dute azken parranda. Kuadrillen eguna ospatuko dute, bigarren larunbata ere festarako hartuta. Eta, biharkoaren aitzakian, gaur gaua ere herritarren arteko otorduarekin jantziko du Txosna Batzordeak, «giro lasaian» bada ere. Herriko lagun-taldeen juntadizoak estimu handia du zaldibiarren artean. Bai bertan bizi direnak, bai kanpora joanak, plaza inguruan elkartuko dira, bihar. Bazkariari jarriko diote arreta lehendabizi, kalejira eta musika artean, hori bai. Erramun Amundarain ordiziarrak eta bere sukaldari taldeak prestatuko dute bazkaria plaza ertzean, Goierriko herrietan beste hainbatetan bezala. Paella, entrekota, ijito besoa izozkiarekin, kafe, kopa eta puru, 23 euroan bazkalduko dute. Txartelak Zaldibiako tabernetan dauzkate salgai; oraindik «batzu-batzuk» geratzen dira saltzeko. Kuadrillen arteko bazkarian 300 bat lagun elkartuko diren kontua aterata du udalak, egunaren antolatzaileak. Jun da Jo txaranga ariko da kaleak alaitzen, bai eguerdian, bai arratsaldean. Kuadrillek jokoetan parte hartu ahalko dute, baita ere. Larunbata bukatzeko, eta aurtengoz jaiak erabat ixteko, Trikizio taldeak joko du gauean. Herri afaria, gaur Txosna Batzordeak, biharko eguna girotze aldera, gaur gauerako beste juntadizo bat antolatu du, egitarauan iragarri gabea. Herri afaria izango da, gaur, 21:00ak aldean, Zaldibiako plazan. Norberak eraman behar du jatekoa; sagardoa, kafea eta kopakoa batzordekoek jarriko dute. Afal […]

Uraren eta zaborraren tasak kobratzeko epea Gaintzan »

Gaintzako zergadunek egunotan bi zerbitzugatiko tasak ordaindu beharko dituzte. Gipuzkoako Ur Kontsortzioak uztailetik irailera arteko uraren, estolderiaren eta saneamenduaren zerga bihar arte kobratuko du, aurrezki kutxen bidez. Bestetik, zabor bilketari dagokion tasa urriaren 31ra kobratuko du Udalak, urteko lehen seihilekoari dagokiona.