‘Gazte mundu’ ekimena aurkeztuko dute Lazkaon »

Eusko Jaurlaritzak sustatutako Gazte mundu ekimena Lazkaon gauzatuko da aurten. Gaur eguerdian aurkeztuko dute. Euskal diasporari begira sortutako jarduera-programa da, eta euskara irakasleei eskainiko diete aurtengoa. Munduan zeharreko euskal etxeetak…

Hautesle errolda ikusgai ipini dute Lazkaon »

Eusko Legebiltzarrerako urriaren 21ean egingo diren hauteskundeei begira, hautesle errolda jendaurrean jarri du Lazkaoko Udalak. Atzo jarri zituzten zerrendak publikoarentzat eskueran, irailaren 10era arte. Denbora horretan jakinarazi beharko da helegi…

Euskara eskoletarako diru laguntzak eska litezke »

Euskara ikasteko eskolengatik diru laguntzak emateko deialdia egin du Lazkaoko Udalak. Matrikularen erdia finantzatuko du. Baldintzen artean, Lazkaon erroldatua egotea, langabezian egotea, eta eskolen %80ra joatea daude, besteak beste. Eskaera urriaren…

San Fermin Txikiak prestatzeko bilera egingo dute hilaren 5ean »

Hileko azkeneko asteburuan ospatuko diren San Fermin Txikiak prestatzeko asmoz, Antxoko Jai Batzordeak bilera egingo du etzi arratsaldean. Azokan bilduko dira, 20:00etatik aurrera. Bertan jaien luzapena zein izango den erabakiko dute (oraindik ez dute …

Ordiziako Euskal Jaietako azoka berezia aurkeztu dute »

Etzi, asteazkena, Ordizian egingo duten Euskal Jaietako azoka berezia aurkeztu dute eguerdian Donostian. Azokaren barruan, Latxa ardiaren esnez egindako XXXIX. Gazta-lehikaeta entzutetsua ere egingo da, Beti-Alai pilotalekuan. Ordiziako Udalak, Idiazabal Gaztaren Kofradiak eta Idiazabal Jatorri Izendapenak elkarlanean antolatu dute aurten ere lehiaketa. Goizeko 10:30ean hasiko da lehiaketa etzi, eta 13:30ak aldera jakingo da zein artzainek egin duen aurteko gaztarik onena. Irabazlea jakinda hasiko da urteroko enkantea. Iaz Rikardo Remiro izan zen artzain saritua eta Bilboko Porrue jatetxeak 7.300 euro ordaindu zituen gazta erdiagatik. Enkantean, ohi bezala, lehiaketan lehendabiziko hiru tokiak eskuratu dituzten gaztak jarriko dituzte enkantean. Saridunak 1.550 euro jasoko ditu, eta Ordiziako gazta lehiaketa irabazi izanaren ospea. Aurten ere Juan Mari Arzak sukaldaria izango da epaimahai-burua, gainerako 25 epaileen artean egongo dira Martin Berasategi, Hilario Arbelaitz, Iñigo Lavado, Pedro Subijana eta Elena Arzak sukaldariak, David de Jorge, Mikel Zeberio eta Tito Irazusta kazetariak, eta Bittor Rodrigez, Monica Castillo eta Jesus Salmeron teknikariak. Beste lehiaketak Euskal Jaietako azoka berezian gazta lehiaketak pizten du interes gehien, baina ez da egun horretan egiten den azoka bakarra. Hala, urtero bezala, Jose Migel Barandiaran plazan fruitu eta barazki-lehiaketa eta perretxiko-erakusketa egingo dituzte. Piriniar Arrazako Behi-Azienda Lehiaketa ere izango da, hau Garagartza Plazan. Abeltzainek bertako […]

Odola emateko saioa izango da bihar eta etzi »

Hilabetero zita daukate odol emaileek, eta bihar eta etzi ekintza hori egiteko aukera izango dute Reina aretoan (bihar) eta Beraungo anbulatorioan (etzi). Bi orduz egongo dira bertan, 18:30etik 20:30era, bi egunetan. Batik bat odol emaileak ez direneng…

Getaria-Tolosa: “Estropada amaitu arte ezin da jakin zer gertatuko den” »

Atzo arraun munduko urteko estropadarik garrantzitsuenaren lehen jardunaldia jokatu zen Donostiako uretan. Aurtengoan gizonezkoen mailan ez da eskualdeko ordezkaririk izan; ostegunean jokatu zen sailkapen proban Orio 10. postuan sailkatu zen, Getaria eta Zumaia 16. eta 17. postuan hurrenez hurren eta Zarautz 21.na izan zen. Hala ere, Urola Kostak badu ordezkaririk urteko estropadarik ospetsuenean, Getaria-Tolosa eta Zumaia sailkatu baitziren Kontxako Estropadara. Osteguneko sailkapen estropadan Zumaia lehen postuan sailkatu zen eta Getaria-Tolosa, berriz, bigarrena izan zen. Dena dela, atzoko estropadan emaitzak buelta eman zuen eta galiziarrak izan ziren lehen postuan sailkatu zirenak. Amaiera arte borrokatuz Jabier Etxabe Getaria-Tolosa taldeko ordezkariak azaldu duenez, bederatzi segundoko aldea handi samarra bada ere, taldeak amaiera arte «borrokatuko» du. «Estropada amaitu arte ezin da jakin zer gertatuko den, uretan edozer pasa liteke, itsaso zakarrak, galiziarrek egun txarra izateak egoera aldatu baidezakete». Iritzi berekoa da Zumaiako Arraun Elkarteko presidente Luis Mari Goikoetxea Goiko ere. «Estropadak amaiera arte borrokatu behar dira eta Zumaiako emakumezkoen taldea ahal duen mailarik onena ematen saiatuko da igandean, bandera irabaztea oso zaila bada ere denborei dagokionean diferentzia txikitzeko». Jardunaldiko balorazioa Etxaberen iritziz atzo lan erditan okertu zitzaion Getaria-Tolosa traineruari estropada.«Estropadako lehen luzea ona egin genuen eta galiziarren aurretik iritsi ginen ziabogara. Ziabogan, ordea, pasatu […]

Herrira mugimenduak presoen eskubideen alde “arraun” egingo du igandean, Bulebarrean »

Herrira mugienduak igandean presoen eskubideen alde egingo duen Azken ziaboga ekimenean parte hartzera deitu ditu herritarrak. Kontxako Banderako estropadekin bat eginez, Bulebarrean ekintza “ireki eta parte hartzailea” egingo dute, 13:30ea…

Aparteko lan sariari uko egin dio Udal gobernuak »

Irungo Udalak iragan astean jakinarazi zuenez, Udal gobernu taldeak aparteko lan sariari uko egin dio. Neurri horren bitartez 24.600 euro baino gehiago aurreztea aurreikusi du Udalak, nahiz eta momentuz diru kopuru hori zertara bideratuko den ez dakite…

Aimar Bouziaine eta Aitziber Ibarbia izan dira azkarrenak Usurbeko proban »

Aimar Bouziane santurtziarra eta Aitziber Ibarbia zizurkiladarra izan dira azkarrenak aurtengo Usurbeko Igoeran. Igandean jokatu zuten Beasain mendiko elkarteak antolatzen duen mendi lasterketa, zortzigarren urtez, eta denera, 51 lagunek bukatu zuten p…