Kandelen argipean, danbor hotsen artean »

Abuztuaren 31ren etorrerarekin, gaua iristen denean, 1813ko gertakaria gogoan ekartzen duen kalean argiak itzali eta kandelak piztu ohi dituzten. Ohiturari eutsiz, herritarrek kandelen argipean gogora ekarri zuten atzo duela bi mende gertatutakoa. Lehenago, arratsaldean, danbor hotsek Parte Zaharra hartu zuten.  

Abuztuaren 31ko gertaera historikoak ekarri dituzte gogora »

Donostiak 1813ko abuztuaren 31n sufritutako erasoa gogora ekarri dute. Danborrariak, fusilariak, kanoikadak… Hainbat herritar gerturatu dira Parte Zaharrera, egun hartan gertatutakoa oroitzera.  

Kanoiek, fusilariek eta danborrek hiria hartu dute »

Donostiarrek bere historiako gau ilunena gogora ekarri dute. Hamazazpi konpainiatako danborrariak, gastadoreak, fusilariak eta abanderatuak Parte Zaharrean zehar ibili dira. 1813ko abuztuaren 31ko gertaera latz haiek irudikatu dituzte.

Gizonezkoen lau traineruk izango dute ordezkari donostiarren bat Kontxan »

Igandea egun handia izango da arraunzaleentzat. Izan ere, urteko egun garrantzitsuetako bat biziko dute, Kontxako Banderaren lehen jardunaldia. Gizonezkoen estropada 12:00etan hasiko da, eta zortzi traineru ariko dira nor baino nor: Hondarribia, Kaiku, Astillero eta Kaiku lehen txandan; eta Urdaibai, Donostiarra, Tiran eta San Juan bigarren txandan. Jakina da, Donostiarraren Torrekua ontzian dabiltzan ia arraunlari guztiak etxekoak direla, baina horretaz gain, Kontxan jardungo duten beste hiru traineruk ere badute gutxienez ordezkari donostiar bat. Kaiku da bandera eskuratzeko faborito handia, eta bertan Xabier Etxebeste loiolatarra dabil; Hondarribiak ere ez du atzean geratzeko asmorik izango, eta Fernando Balentziaga antiguatarra izango da lanean arituko den arraunlarietako bat; eta San Juanen ere, izango da donostiarrik, David Sainz loiolatarra kasu. Guztiak ere euren onena ematen saiatuko dira.

Michael Hanekeren ‘Amour’ eta Ken Loachen ‘The Angels’ Share’, Zinemaldiaren perlen artean »

Zinemaldiak Zabaltegi Perlak sailean ikusi ahal izango diren filmak aurkeztu ditu. Nazioarteko zine-jaialdi garrantzitsuetan ikusi ahal izan diren pelikula onenetako batzuk aurkeztuko dira sail honetan. Michael Haneke zuzendariaren Amour izango da ikusgai Donostian. Urrezko Palmorria irabazi zuen Canneseko zinema-jaialdiaren azken edizioan. Protagonistak Georges eta Anne dira, laurogei urteko bi musika-irakasle. Bien arteko amodioa kolokan jarriko da Annek bihotzekoa jasan eta bere gorputza paralizatuta geratzen denean. Jean-Louis Trintignant, Emmanuelle Riva eta Isabelle Huppert dira filmaren protagonistak. Ramon Agirre aktore donostiarrak ere bigarren aktore gisa parte hartu du film honetan. Ken Loachen azken filma ere izango da jaialdiko perletako bat: The Angels’ Share. Canneseko Sail Ofizialean lehiatu zen, eta epaimahaiaren saria irabazi zuen. Protagonista gazteak iraganean eginiko delitu guztiak zuzentzea erabakiko du bere lehenengo semea jaiotzean. Eta orduan, whiski-dastatzaile gisa ustekabeko talentua duela konturatuko da. David Frankelen Hope Springs filmak Tommy Lee Jones aktorea ekarriko du hirira, eta hark jasoko du aurtengo Donostia Sarietako bat. Beste saridunetako bat izango da Oliver Stone, jaialdiaren 60. urtemugako Donostia Saria eskuratuko du-eta. Eta haren film bat ere Zabaltegi Perlak sailean proiektatuko dute: Savages. Olivier Assayas-en Apres mai; Benh Zeitlin-en Beats of the Southern Wild, Paolo eta Vittorio Tavianiren Cesare deve morire, Bart Laytonen The imposter, […]

Udaran, 30.000 bisitari inguru izan dituzte Kutxaren erakusketa aretoek »

Kutxako Gizarte Ekintzaren bi erakusketa-guneek bukatutzat emango dituzte bi erakusketa garrantzitsu, Felix Arteta marrazkilariaren erakusketa Boulevard aretoetan, eta Kubo aretoan ikusgai egon den Artea bizibide, Circa XX-Pilar Citoler bildumako obra…

‘Tabuak, beldurrak eta leihoak’ »

Txaber Larreategi, Mireia Gabilondo, Enara Goikoetxea, Josu Martinez eta Eneko Olasagasti. Barrura begiratzeko leihoak filmeko zuzendariak Zinegileen egiazko borroka ez da industriaren eta kritikarien aurka, publikoaren indiferentziaren aurka baizik. François Truffaut Bost zinegile gara. Adin eta jatorri ezberdinekoak. Baita ibilbide ezberdinekoak ere, duela kasik hiru urte proiektu komun baten baitan elkartzea erabaki genuen arte. Oraingoak baino sasoi ilunagoak bizi genituen orduan. Hala ere, hodeiertzaren urruntasunean, esperantza izpi batzuk begitantzen hasten ziren ordurako, eta, bide horretan, bakoitzak zekiena eginez lagundu behar zuelakoan, gu, geure harritxoa jarri nahian, egiten genekienari lotu gintzaizkion: zinemari. Elkar ulertzeko lehen pausoa elkar ezagutzea dela konbentzituta geunden. Horregatik, halakorik inork jorratu gabeko gaia baitzen, euskal presoei buruzko film bat egitea erabaki genuen. Politikaren gorabeherak alde batera utzita, pertsonak erakutsiko zituen film bat. Pertsonen bizipenak, ametsak, beldurrak eta kontraesanak. “Barrura begiratzeko leihoak” jarri genion izena. Geroztik gauza asko gertatu dira. Zorionez, Euskal Herriko zeruan ostarteak ugaldu dira, nabarmen. Baina, presoen gaiak gero eta gaurkotasun handiagoa zuen arren, filma egiteko bidean ugari izan ditugu oztopoak. Pauso bakoitzeko oztopo bat. Hasteko, erakunde gehienek diru-laguntzen ateak itxi zizkioten ekoiztetxeari. Ondoren, grabaketetan, hainbat baimen ukatu zizkiguten, eta poliziaren urratsak gure atzean sentitu genituen behin baino gehiagotan. Ekaitz gogorrena, ordea, filma bukatzen ari […]

Richard Oribe, lehian hasteko prest »

Richard Oribe igerilari donostiarrak gaur ekingo die Londresko Paralinpiar Jokoei. Hiru probetan, lehenengoa izango du gaurkoa (11:53). Finalerako sailkatuz gero, gaur gauean berriz egingo du igeri, 21:46an Oribek hamabosgarren domina lor dezake Londresen.

‘Dragoi ehiztaria’ filma estreinatuko dute gaur, zuzendaria eta ekoizlearen arteko liskar artean »

Patxi Barkok ez du bat egiten gaur estreinatuko den bertsioarekin, eta filmean edukitako ardurari uko egin dio
Gaur iritsiko da zinema aretoetara Dragoi ehiztaria filma. Estreinaldiaren bezperan, ordea, Patxi Barko zuzendaria eta Angel Amigo ekoizlear…

“Susmatzen dugu gu baztertzeko erabakiak gehiago izan duela politikotik artistikotik baino, eta, sortzaile bezala, ezin dugu ‘normaltzat’ hartu hori” »

Barrura Begiratzeko Leihoak dokumentala Zinemaldian ez egotearen harira, filmeko bost zuzendariek Tabuak, beldurra eta leihoak izeneko iritzi artikulua idatzi dute. Zinemaldiarekin polemikan sartzeko gogorik ez dutela azaldu dute; baina, hala ere, &#82…