San Juanen arraunean hasi nahi dutenentzako deialdia »

Arraun sasoi berria prestatzen hasi dira Pasai Donibane Koxtape- San Juan arraun elkarteko kideak. Horregatik, 1999an eta lehenago jaio diren haurrei deia egin diete arraunean hasi nahi badute horretarako aukera dutela Donibanen. Izena emateko aukera larunbatero jarri dute elkarte sanjuandarreko arduradunek, 09:30etik 11:30era taldeak Iberdrola ondoan duen egoitzan. Informazio gehiago nahi dutenek honako telefono zenbakira deitu behar dute: 943 52 41 66. Entrenamenduak astearte eta ostegun arratsaldetan, eta larunbat goizetan egingo dituzte arraunean hasi nahi dutenek. Horrez gain, hainbat baldintza bete behar dituzte kirol horretan Donibanen hasi nahi dutenek. Horren berri emateko aurreko telefono zenbakira deitu behar da.

Gaur, Brankaren batzarra »

“Gure historia itsasoak bustia dela badakigu, eta gure memoriak baditu halako akordu zipriztinak, baina bare-bare ondare hori hondora doakigu. Putzura doaz hitzok ere, euskaldunak itsasoak egin gaitu; gure kultura itsasotik dakargu”. Modu horretara aurkeztu dute Branka Itsas Ondarea elkarteko kideek euren asmoa. Finean, itsas ondarea berreskuratzeko ahalegina egingo dute Brankakoek Bidasoa aldean, eta bide horretan lagun izan nahi dutenentzako hitzordua jarri dute, “nola zahar, hala batez ere gazte”: gaur, 17:00etan, elkartearen lehen batzar nagusia egingo dute, Hendaiako hondartzan dagoen zentro nautikoan. Hondarribitik hasi eta Hendaiaraino, itsasoa eta itsas ondarea maite dutenei deia egin diete Brankakoek biharko batzarrera agertzeko, “Hondarribitik eta Irunera, Biriatutik eta Urruñara, Hendaiara iritsi arte”. Hala, Bidasoa aldeko herriek itsas ondare komuna dutela adierazi dute Branka indartu nahi dutenek: “Nola Hondarribitik hala Hendaiatik, hasi XVI. mendetik eta XVIII. menderaino, belaunaldiak eta belaunaldiak itsasoratu ziren Ternuarako eta Groenlandiarako bidean, auskalo zenbat itsas gizon eta emakume; 300 bat urteko arrantza aroa, 300 kanpaina ur urrunetan”. Hasi dira lanean Brankatik jakinarazi dute biharkoa ez dela elkartearen lehen urratsa izango, aurretik lanean hasiak direla. Hala, ontzi zaharrak berritzen hasi direla jakinarazi dute, «eta artxibo zaharrei hautsak kentzen hasi direnak» ere badaudela aitortu dute. Besteak beste, Maribeltz izena duen batel zaharra eraberritzen dabiltzala […]

Gaurko Gernikako Akordioaren manifestaziora joateko deia egin dute »

Gernikako Akordioak manifestazioa antolatu du gaurko Bilbon, eta hara joateko autobusak prestatu dituzte Oarsoaldean eta Bidasoan. Ordutegiak beheko zerrendan agertzen da informazio guztia xehe-xehe. Herritarrok ere konponbidea nahi dugu lelopean antolatu dute manifestazioa. Deialdia egin dutenen arabera, euskal herritar gehiengo zabalak konponbidea, bakea eta normalizazio politikoa nahi du. “Bakea eta normalizazio politikoa hain dira garrantzitsuak ezin ditzakegula inoren esku utzi. Herritarrok konponbide prozesu horretan parte hartu nahi dugu”, adierazi dute. Horren harira, Behe Bidasoko Gernikako Akordioaren sinatzaileek agerraldia egin zuten asteazkenean: akordioaren baliagarritasuna berretsi zuten eta Bilbora joateko deia egin zuten. Bakeak eta normalizazio politikoak “egiazkoak eta edukiz beteak” izan behar du, eta hala, Gernikako Akordioaren edukia ekarri dute gogora; alegia, konponbideak “integrala, demokratikoa, galtzailerik gabekoa eta elkarrizketatua” izan behar duela. Ibilbide horretan ere hainbat mugarri markatu dituzte: preso politikoen egoera hobetzea gaixo daudenak askatuz, Parot doktrina bertan behera utziz, Euskal Herriko espetxeetara hurbilduz, eta prozesuan euren parte hartzea erraztuz; Sortu zein arrazoi ideologikoengatik ilegalizatu dituzten elkarteak legeztatzea; epaiketa politiko guztiak geldiarazi eta pertsonen aurkako jazarpen amaitzea; eta biktima guztien errekonozimendua egitea. Herritarrei, gainera, manifestaziorako deia zabaltzeko eskatu diete, eta horretarako, euren esku jarri dute Gernikako Akordioaren webgunea. Horren bidez, euren herri, hiri edo auzoaren izenaz lagunduta, argazkiak eta bideoak […]

Komikien erakusketa, Martindozenea gaztelekuan »

Hilaren 27tik aurrera komikien erakusketa jarriko dute Martindozenea gaztelekuan. Bertako komiki tailerrean egindako sorkuntzak dira erakusketan ikus daitezkeenak: Makotai izeneko taldea (Martindozeneako Komiki Tailerratik ateratako izena) arduratu da erakusketa antolatzeaz. Bost gairen barruan sailkatu dituzte erakusketako komikiak: fantasia, terrorea, Manga, zientzia-fikzioa eta super heroiak. Atzo aurkeztu zuten erakusketa Martindozeneako kideek eta Irungo Udaleko Gazteria Saileko ordezkari Fernando San Martinek.

Haurren astea: Zirko ikastaroa »

11:30ean zabalduko dugu liburu eta diskoen azoka »

Atzo eguna azoka muntatzen eman eta gero, dena prest daukagu gaur 11:30ean ateak zabaltzeko. Hau da azokaren ordutegia, larunbat zein iganderako: 11:30etatik 14:30era eta 17:30etik 20:30era. Oraindik ere ekar daiteke saltzeko materiala (liburuak, disko…

Bildu, EAJ eta Aralar-EBren adierazpena, zarauztarrei »

ETAk borroka armatua uztea erabaki ostean, adierazpen bateratua egin dute Zarauzko Bilduk, EAJk eta Aralar-EBk, duela minutu gutxi.
Hona hemen, puntuz puntu, zarauztarrei adierazitakoa:
1. Zarautz asko sufritu duen herria izan da. Horregatik, egun his…

Bigarren jardunaldian, Saskilagunak-ek atseden »

Hirugarren Mailan jokatzen ari den Saskilagunak taldeari atsedenaldia egokitu zaio asteburu honetan, denboraldiko bigarren jardunaldian. Sailkapenari dagokionez, maila horretan 11 talde ari dira, eta Saskilagunak hamargarrena da oraingoz, puntu bakarra…

Gazte Asanbladak iganderako mendi martxa antolatu du »

Zestoako Gazte Asanbladak igande honetarako mendi martxa antolatu due. Ibilbidea Zestoatik Santa Engrazira izango da. Igandean, 9:30ean Gaztetxe aurrean bilduko dira eta mendi martxa hasiko dute. San Engrazira iritsitakoan jokoak egingo dituzte. Bukatu…

Orioko Bilduren erantzuna, Txuleta Festaren inguruan: “Laguntza ukatu? Zehaztu dezagun” »

Txuleta festa ez antolatzea erabaki du Toki Alai elkarteak, eta arrazoia laguntza falta omen da. Errua, Orioko Udalarena. Beraien esanetan, ezezkoa eman diegu, eta horregatik ez dute festa antolatuko. Halakoetan komeni izaten da azalpenetan zehatzak izatea, gaiak erdizka eta gutxi-gora behera kontatu beharrean. Goazen bada. Eskaria urriaren bateko datarekin sartu zuen Toki Alai elkarteak. Bost egun geroago, urriaren seian egin zen batzordea erabakia hartzeko, eta bertan puntuz puntu aztertu ziren Toki Alai elkartearen hamalau eskariak. Hamalau eskari ziren. Azter dezagun puntuz puntu zeri esan zaion baietz eta zeri ezetz. Festa plazan egiteko baimena ematea eta festa burutzen den bitartean plazako ibilgailuen trafikoa mugatzea, plaza ingurua oinezkoentzat soilik irekiaz eta herri sarrera moilatik jarriz. Baiezkoa. Festaren baitan sortzen den material guztia gorde ahal izateko, elizara doan igogailuaren eraikineko biltokia emateko aukera. Baiezkoa. Udaletxeko komunak erabiltzeko aukera, baiezkoa. Toldo bidez plazako itxitura Udaleko langileek prestatzea, eta plazan festak aurreko urteetako itxura eta forma izan dezan behar diren elementuak kentzea, aulkiak eta trafiko seinaleak, nagusiki. Baiezkoa. Mahaiak, tableroak eta astoak. Baiezkoa. Izotz bila joateko brigadak duen gruadun furgoneta erabiltzeko aukera. Baiezkoa. Dastaketetarako plater eta edalontzi berrerabilgarriak. Baiezkoa. Azpiegiturari egokituko zaion ur eta elektrizitatea ezartzea. Baiezkoa. Urkome erakundeari hamar karpa eskatzea. Baiezkoa. Tolosako Udalari, […]