«Gehiegizko kontsumoari» aurre eginez, jostailuak trukatzeko azoka egingo dute Orion »

Orioko Herrio natur-taldeak jostailuen truke-azoka antolatu du, abenduraren 17rako. Antolatzaileen esanetan, azokaren bidez «balore garrantzitsuak» lantzen dira: «elkartruketa eta berrerabilpena», besteak beste. Horrez gain, gabonetako «gehiegizko kontsumoaren» inguruan ardura hartzea ere dute helburu ekimenaren bidez. Horretarako, ordea, herritarren laguntza behar dute: Hala, etxettan erabiltzen ez dituzten edota behar ez dituzten jostailuak izanez gero, «horiei guztiei erabilpen berria» emateko aukera dutela nabarmendu dute. Azoka eguna baino lehen jostailu bilketa egingo dute. Aurten, antolatzaileek jostailuak jasotzeko epea luzatu egin dute, eta herriko ikastetxeetara ere zabaldu dute: beraz, bihar, hilak 25, hainbat guneetan bilduko dituzte herritarrek emandako jolasak: Zaragueta herri eskolan 16:00etatik 17:00etara izango dira; Orioko Herri Ikastolan, berriz, 16:30eatik 17:30eara bitartean egongo dira; Kosta Tailerrean jasoko dituzte jostailuak, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Bihar ez ezik, abenduaren 15ean ere izango dira azken jostailuak jasotzen, 18:00etatik 20:00etara. Biltzen dituzten jostailu guztiak abenduaren 17an jarriko dituzte ikusgai herriko plazan egingo duten azokan, 10:30eatik 13:30eara eta 15:30eatik 18:00etara bitartean. Herritarrek etxetik eramaten dituzten jostailu guztiak bilduko dituzte antolatzaileek. Herrio Natur Taldeak adierazi duenez, hiru koloreen arabera antolatuko dituzte: horia, urdina eta gorria. Jostailuak eramaten dituztenek, sailkatutako koloretako txartel bat jasoko dute «nahi izanez gero»; hala, azoka egiten duten egunean txartela dutenek kolore berdineko beste jostailu baten teruke […]

Ormaiztegiarrak danborrak eta kupeltxoak jotzeko prest »

Helduen danborrada asteartean, San Andres egunaren bezperan egingo dute ormaiztegiarrek, gaueko hamaiketatik aurrera. Aurtengoa antolatzen duten hirugarren aldia da. Atzo egin zuten azkeneko entsegua eta beraz, jada dena prest dago. Ormaiztegin garai batean urtero egiten zuten helduen danborrada. Arrazoi politikoak direla medio eztabaida sortu zen taldean, eta bertan behera geratu zen. Ordutik egin gabe zeuden. Duela hiru urte Jon Rezustari danborrada berreskuratzeko ideia sortu zitzaion, eta Pedro Jakarengana jo zuen bere asmoa azaldu eta zer iruditzen zitzaion galdetzera. Hark begi onez ikusi zuen ideia, eta horrela hasi zen hainbat laguneko taldea danborrada antolatzen. Pedro Jakak azaldu duenez, “harrera oso ona” izan zuen herrian. “Berriz antolatzeko asmoa duzue, zeinen ondo! esaten zigun jendeak”. Lehen urte hartan 60-70 lagun inguruk parte hartu zuten, eta gustura geratu ziren antolatzaileak. Ordutik urtero ikusi ahal izan da helduen daborrada Ormaiztegiko kaleetan barrena. Antolaketa lanak Danborrada antolatzeko bi edo hiru bilera egiten dituzte. Batzar horietan danborrada nola egin behar duten, zein afari jarri behar duten (jana catering-enpresa batek eramaten du), zenbat danbor eta barril behar diren, entseguak noiz egin eta horrelako beste hainbat xehetasuni buruz hitz egiten dute. Lehendabiziko entsegua azaroaren 2an, asteazkenean, egin zuten. Eta ordutik asteazkenetan eta ostiraletan bildu izan dira. Gehienak eskarmentudunak dira, […]

Erostetik jateraino, eskolan ikasiz »

Sei eta zazpi urteko 30 bat neska mutiko landareak erosten ari ziren Patxi Izagirre Montesen postuan. Zaldibiko Lardizabal Herri Eskolako 1. eta 2. mailako haurrak ziren. 10 bat metro koadroan baratze lanak eginez, barazkigintzaren ikastaro praktikoak ez ezik garaian garaiko produktuen berri ere jasotzen dute Nahiara Azkonaren ardurapean. «Lehenbizi lurrari buelta eman, gero behar badute ura bota, belar txarrak kendu eta jateko prest daudenen zozketa bidez tokatuz gero etxera eramaten ditugu», kontatu digute haurrek detaile guztiz. Bide batez, adierazi beharra dago, abenduaren 2an, Goimen elkarteak antolatuta Zaldibiko Goizane zentroan Goierrin baratzea duten zazpi ikastetxetako arduradunek elkartuko direla, proiektua gizarteratzeko antolatu dute ekitaldian. Ferian, bestela, aurtengo denboraldian lehen aldiz ardi esnea ekarri dute, 3,5an 1,5 litroko botila salgai jarriz. Aldiz, oso arkume gutxi izan da, bi buru besterik ez; 4 euroan kiloko salduak izan dira. Lurgintza elkartekoek adierazi digutenez etxez etxeko bilketan abenduaren 14a arte finkatua dagoen prezioa 4 euro gehi BEZa kiloko da. Bestalde, egundoko estimazioa izan dute usoek, barra-barra saltzen ari zen Mikel Lasa 7 euroan bakoitza. Udazkenean udaberri Umorez Kontxi Aiestaran Orendaingoak kontatzen zigun «aste honetan zein menestra ederra jan dudan, porru artean joan zen urtetik eroritako haziak berez etorri eta ilar eta baba berriekin otordu goxo askoa […]

«Hodeiertzen hasi nintzen abesten eta bertan ikasi dut zuzentzen» »

Hodeiertz abesbatzan hamasei urterekin hasi zen kantatzen. Hortik bi urtera, Enrike Azurza (Tolosa, 1967) zuzendari lanetan hasi zen. 26 urte eman ditu, beraz, Tolosako abesbatza hori zuzentzen. Kantabriako Koru Lirikoan hasi berri da zuzendari gisa, Santanderren (Espainia), eta horrek eragin du koru tolosarra uztea. Azurzak Kea ahots taldea eta EHUko abesbatza ere zuzentzen ditu, eta Musikenen irakaslea da. Nolatan hasi zinen 18 urterekin Hodeiertz zuzentzen? Federazioak antolatzen zituen zuzendari ikastaroekin hasi zen guztia. Solfeo zekitenak ikastarora joateko esan zuten, eta Hodeiertzeko batzuk joan ginen. Inma Elgezabalek, lehenengo zuzendariak, utzi zuenean, Javier Bustok esan zidan zuzendari jartzeko. Bera izan zen bultzatu ninduena  zuzendari izatera. Nolakoa izan zen hasiera? Ilusio handiarekin. Nire pasioa izaten jarraitzen du. Azkenean nire lanbidea bilakatu da abesbatza zuzendari izatea. Nola gertatu zen hori? Hogeitagutxi urterekin, ikastaroak ematen hasi nintzen. Orduan, bide horretatik joaten animatu nintzen, eta beka baten bidez Stockholmera joan nintzen ikastera. Bi urtez izan nintzen han. Tarte horretan anaia Davidek zuzendu zuen Hodeiertz. Handik bueltan, erdizka egina nuen zuzenbide karrera utzi eta abesbatza zuzendari izatea jarri nuen helburu. Zaragozan koru bat zuzentzeko aukera atera zitzaidan, Abesbatza Kantuko Aragoiko Institutuarena, hain zuzen. Hor hamar urtez izan nintzen. Gero etorri ziren EHUko abesbatza eta Kea ahots taldea. […]

Liburu azokak ez du huts egiten »

Liburu azoka beste urte batez dago Tolosan, ohi bezala, azaroaren azken egunetan. San Frantzisko pasealekuan daude postuak, eta goizetan, 11:00etatik 14:00etara, eta arratsaldetan, 17:00etatik 20:00etara, zabaltzen dituzte.

Tolosako musika bandak ere ospatu du Xexili Eguna »

Xexili Deunaren bezperan musika eskolako ikasleak aritu ziren kaleak alaitzen, eta egunean bertan, asteartean, musika bandaren txanda izan zen. Egunean zehar euria egin bazuen ere, musikariak kalera ateratzean atertu zuen pixka bat eta hainbat saio ema…

Jasotako “babes zabala” eskertu du Amaiur koalizioak »

Amaiur koalizioak Tolosako herria zoriondu du eta, bide batez, bere “esker ona” adierazi dio igandeko hauteskundeetan “gure proiektu politikoari eman dion babes zabalagatik”. Kanpainan “behin eta berriz” esan dutenez…

Asis Sareak hileroko otoitzaldia egingo du ostegunean »

Asis Sareak otoitzaldi bilkura egingo du bihar, osteguna. Tolosan, Klarisen komentuan, eta Areson, Jasokundeko Ama Birjinaren elizan, elkartuko dira, bietan 19:30ean. Asis Sareak dioenez, 2.000 lagun inguru biltzen ditu bere baitan. «Beren bilatze-bid…

“Bizikletan ibiltzea gustuko duen jendearen topaketa izango da” »

Txirrindulari eta bizikleta zaleak, bihar, 19:30ean, Bulebarrean elkartzera gonbidatu dituzte Masa Kritikoa mugimenduari abiapuntua eman dioten Aitor San Francisco (Amara Berri, 1982), Alex Urrutia (Ulia, 1982), Ibon Madariaga (Ulia, 1983) eta Gorka Hoyosek. Manifestazio askotan bezala, Bulebarretik Antiguako tunelera iritsiko dira; ibilbidean, aldiz, ez dute ez pankartarik ez lelorik oihukatuko. Zer da Masa Kritikoa? Ibon Madariaga: Txirrindulariak hiriko zirkulazioaren parte direla aldarrikatzeko elkartzen dira. Europako beste herrialdeetan egiten da martxa hau. Bilbon eta Espainian beste hiri batzuetan egiten zela ezagutu ondoren, Donostian zergatik ez genuen egingo pentsatzen hasi ginen eta hala sortu zen Masa Kritikoa Donostiara ekartzeko ideia. Alex Urrutia: Aldarrikapena baino, festa gisa hartzen dute beste batzuk. Elkartzea da gure jomuga, hirian badaudelako txirrindularien eskubide eta beharren alde lanean ari diren elkarteak. Lehenik eta behin, elkartu eta orduan ikusiko dugu jendearen asmoak eta kezkak zeintzuk diren. Herritar bakoitzak bere ikuspuntua du; beraz, ideia horiek guztiak entzun eta aurrerago, behar bada, aldarrikapen jakin batzuk sortu eta garatuko dira. Aitor San Francisco: Bizikletan ibiltzea gustuko duen jendearen topaketa izango da. Hirian bizikletari garrantzi handiagoa eman nahi diogu eta erabilpena zabaltzea ahalik eta gehien. Azken urteetan bizikletaren erabilera nabarmen hazi da hirian. Urrutia: Dezente erabiltzen da beste hiri batzuekin alderatuta, baina jende […]

Larreategiko etxeen jabeak izendatu dituzte, zozketaz »

Lazkaoko Larreategi aldean eraikitzea onartuta dagoen etxe-multzoan, udalak itundutako prezioa izango duten etxebizitzak norentzat izango diren erabakitzeko zozketa publikoa egin zuten herenegun, Lazkaon. Areria kultur gunean ehunka herritar elkartu ziren, bolatxoak atera ahala zortea aldeko zuten jarraitzeko. Eskaintza eskaria baino murritzagoa zenez, batzuek gustura utzi zuten antzokia; beste aukeraren baten zain askok. Denera 44 etxebizitza zotz egin zituzten, bi promozio desberdinetan eraikiko direnak: kooperatiba bidez 29, eta eraikitzaile enpresa batek gainontzeko 15ak. Sustapen prozedurak bi izaeratakoak direnez, bi zerrenda osatu dituzte, eta bi zozketa egin. Bietan egoterik bazegoen, eta, beraz, datozen egunetan finkatutako hurrenkera aldatuko da. Bi multzoetan zortedun gertatu zenik bada, baina bakarra aukeratu beharko dute horiek. Baldintzak ere—jabetzan beste etxerik ez edukitzea, esaterako— berrikusiko dizkiete. Lehendik, herrian erroldatuta gutxieneko urte batzuk egon beharra eta diru sarrera batzuk ziurtatu beharraren galbahea gainditu dute zozketarako hautagaiek. Ladilloa lerro bat gehienez Txindoki gerontologikoaren ondoko lur sailean altxatuko dituzte etxebizitza berriak, Larreategi deritzon eremuan, 90 bat etxeko urbanizazioan. Horietako 29 bizitza egiteko jabeek kooperatiba osatuko dute. Zozketa horretarako 101 lagun zeuden zerrendan. Hain zuzen, Arerian lehenengo egin zuten zozketan kooperatiba osatuko duten kideak izendatu ziren. Ondoren, bazkideen artean zehaztu beharko dute etxebizitzak aukeratzeko hurrenkera. Lurra eta eraikitze proiektua udalak salduko die, Lazkao […]