PSE-EE: “Bilduren hobekuntzen %90 aurreko gobernuak martxan jarritakoak dira” »

Udal Gobernu Taldeak agintean eman duen urtearen balorazioa egin ostean, PSE-EEk ere bere irakurketa egin du, eta adierazi duenez, “Bilduk aurkeztutako hobekuntzen %90 sozialistek martxan jarri edo zuzendutako proiektu eta lanei dagozkie”. Hala nola, Kaputxinoetako igerilekuak, Gaztañoko Babes Ofizialeko 30 etxebizitzak eta Lurraldebus txartela ezartzea aipatu ditu. Gobernu taldeak nabarmendutako parte hartzeari dagokionez, “auzo elkarteekin bildu izanaz harro daude, lehen egingo ez balitz bezala”, aipatu du PSE-EEk. Gaineratu duenez, ez du jakin ahal izan bizilagunen eskaerak bete dituzten ala ez, “nahiz eta informazio hori talde politiko guztiek eskatu dugun”. Maila ekonomikoan, berriz, gobernu taldearen kudeaketak Oarsoaldea baliabiderik gabe utzi duela iritzi dio PSE-EEk, “udalak krisiaren kontra duen tresna eraginkorrena”. Ildo horretatik, enpleguaren egoera konpontzeko “oraingoan hitza betetzea eta elkarrekin talde guztiak batera lan egitea” espero du. Herri Biziaren gainean ere jardun da, eta hori “gainontzeko talde politiko guztiak baztertuz” sortu duela adierazi du. Ildo horretatik, “publizitatean, plan estrategikoetan eta hondakinen ikerketetan 300.000 euro” gastatu dituela adierazi du PSE-EEk, eta Errenteriako biztanleek benetan behar ez dituzten lehentasuntzat jo ditu.      

Herriarteko txapelketako finalaurrekoak jokatuko dira zapatuan Markina-Xemeingo frontoi nagusian »

Bizkaiko XLIII. Herriarteko Esku Pilota Txapelketako finalaurrekoak jokatuko ditu Markinako Eskupilota Taldeak, Galdakaoren kontra, zapatuan, 17:00etan, Markina-Xemeingo frontoi nagusian. Joaneko partidu guztiak irabazi zituen taldeak, eta itzuleran be…

EAJk elkarlana eskaini dio Bilduri enplegu politikak bultzatzeko garaian »

Egungo egoera ekonomikoari aurre egiteko eta enplegua bultzatzeko asmoarekin, Goierriko EAJ Bildurekin eta gainontzeko alderdiekin elkarlanean jarduteko prest agertu da. Krisia dela eta, «jendearen ondoan egon behar dugula eta egoera konpontzeko soluzioak» eman behar dituztela uste du Aitor Aldasoro, EAJko kideak. Bide horretan, elkarlanaren garrantzia azpimarratu dute. Datozen asteetan, mozio bana aurkeztuko dute Goierriko hainbat udaletxetan, enplegua sortzeari begira egindako plangintzak bultzatzeko. Aldasoro, Lazkao, Ordizia eta Zaldibiako ordezkariak ondoan zituela agertu zen prentsaren aurrean. «Euskal Herria, inguruko beste herrialde batzuk bezala, krisi ekonomiko eta finantzario larri batean murgilduta» dagoela esan zuen, baina Goierri, «beste zonalde batzuk baino hobeto» ari dela egoera horri aurre egiten. Horren arrazoietako bat, Goierriko Herrien Ekintza fundazioak eta Goieki garapen agentziak egindako lana dela uste du. «Erakunde publiko eta enpresa pribatuen arteko elkarlana izan da gure eskualdearen bereizgarri nabarmenetako bat eta orain arte izan dugun egoera ekonomiko eta sozial orekatua lortzeko zutabetako bat». Zentzu horretan, etorkizunari aurre egiteko «denon esfortzua» behar dela uste du Aldasorok, eta «momentu honek eragile guztien lana eta, are gehiago, elkarlana» eskatzen duela. Eta elkarlan hori, udalen eta erakundeen bidez gauzatu nahi dute, «udalek eta eragile ekonomiko eta sozialek beraien eskuetan dituzten baliabide guztiak» erabili behar baitituzte. Laguntzak eta mozioa Eusko Jaurlaritzak eskualde ikuspegitik enplegu plangintzak egiteko dirulaguntzak iragarri dituela […]

Erakusketa berriak Xenpelar Etxean eta Merkatuzarren »

Erakusketa berriak estreinatu dituzte Xenpelar Etxean eta Merkatuzarren, udalak adierazi duenez. Madalena kaleko etxean, Maribel Lopezen akuarelak ikusteko aukera izango da hilaren 22ra bitartean (ostirala). Xenpelar Etxean astelehenetik ostiralera dag…

Rondilla kalea trafikoarentzat itxita egongo da, azoka berezia dela eta »

Tolosako Udaltzaingoak jakinarazi duenez, bihar, San Joanetako azoka berezia eta beste hainbat ekimen direla eta, Rondilla kalea trafikoarentzat itxiko dute 09:00etatik 21:00ak arte. La Guipuzcoana, Continental-Alsa, Vibasa, Bilman Bus, Conda-Roncalesa eta Pesak, Rondilla kaleko 34. zenbakian geratu ordez, Santa Klaran egingo dute geldialdia. TSST, Tolosaldea eta Hiribusak ere Rondilla kaleko 34. zenbakian geratu ordez, Santa Klaran geratuko dira eta San Frantzisko eliza parean duten geldialdia, Foru etorbidean egingo dute.  

Belen Teletxeak jaso du Madariaga auzoko festetako saria »

Madariaga auzoko festetan, San Isidro egunean, “Karretilakada bat jan edan” zozkatu zuten. Hilabete geroago jaso du saria irabazleak. BelenTeletxeak erosi zuen zenbaki sariduna, 3.914a, hain zuzen ere.

Altzoren muinoko patxada »

Landa eremuan kokaturiko herri txikia da Altzo. Lasaia bezain ederra. Bi auzo nagusitan banatzen da herria: Altzo Azpi eta Altzo Muino. Ibilaldi honekin, ordea, Altzoren muinoa ezagutuko da. Altzotar gehienak bertan bizi dira. Ibilaldia Altzoko autobus geltokitik hasiko da. Elizarantz egingo ditu lehen pausuak ibiltariak, eta errepidez egingo den ibilaldiari hasiera emango zaio. Txaramarako bidea hartuko du, eta errepide ertzetik paisaiak eta naturak eskaintzen duenaz gozatzeko aukera dago. Metro gutxi batzuetara, errepidearen bi aldetara zuhaitzak izango ditu lagun ibiltariak. Landa eremua bete-betean, belardiak, baratzeak, belar bolak, baserriak, abereak,… izango dira bidelagunak. Bidean, baserri handi-handi batera joango zaio begirada paseoan doanari. Zuaznabar Haundi baserria da, eta 2006. urteaz geroztik, monumentu izendatua dago. Landa eremuan tartekatuta beste hainbat baserri edota etxe ere ikus daitezke. Baita hainbat mendi tontor ere. Bidegurutzera iritsiko da ibiltaria, baina aurrera jarraituko  du ezker eta eskuineko bideak albo batera utzita. Ordekan aurrera egin, eta metro gutxira bigarren bidegurutzea dago. Alegia edo Tolosara joateko seinaleak begi bistan izanik, Tolosarako bidea hartu beharko da metro gutxi aurrera egiteko. Baserri eder baterainoko joan-etorria izango da. Palmondoa duen Sasiain baserri parean, berriz ere, Altzora begira jarriko da ibiltaria, itzulia etorritako bidetik egiteko. Trafiko gutxiko errepidea da.  Espresuki joan behar da Altzora, eta […]

Egoitza berria zabaldu du Vasco de camping elkarteak »

Hilabeteetako lanaren ostean, egoitza berria zabaltzea lortu du Vasco de Camping mendi elkarteak. Gros utzi eta Prim kalera igaro da kluba, 350 metro karratu dituen lokal batera; bi solairu ditu, eta hainbat gela. Txema Garai klubeko presidenteak eman…

Klake ikastaro trinkoak emango dituzte uztailean »

Tip Tap Clap Elkarteak uztailean ikastaro trinkoak emango ditu. Hainbat maila eskainiko dituztela jakinarazi dute. Horrela, bost egunez jarraian emango dituzte dantza eskolak (hil horren 16tik 20ra). Klase bakoitza ordu eta erdikoa izango da. Celine Ur…

Aiako igerilekuak zabaldu dituzte gaur »

Aiako udal igerilekuak zabaldu dituzte gaur, eta irailaren 16ra bitartean izango dira zabalik. 11:00etatik 20:00etara bitartean erabili daitezke igerilekuak, eta hamabost urte bitartekoek lau euro ordainduko dute; gainontzekoek, berriz, bost eurotan i…