Emakumezkoen gomazko paleta txapelketako final laurdenak, larunbatean »

Euskadiko Euskal Pilota Federazioak antolatu duen Euskal Herriko Emakumezkoen Gomazko Paleta Txapelketako final laurdenak jokatuko dira larunbatean Azkoitiko Gurea Udal Pilotalekuan. Txapelketako zortzi sailkatuak jokatuko dituzte final laurdenak asteb…

Zabor tasako erreziboak ordaintzeko azken egunak »

2010eko bigarren sei hilabeteari dagokion zabor tasako erreziboak ordaintzeko epea martxoaren 4ean, ostirala, bukatzen dela gogorarazi nahi die herritarrei Ikaztegietako Udalak. Tasa eta zergen ordainketak helbideratuta dituztenei, banketxetik egun hor…

Euskarazko bakarrizketa lehiaketaren bigarren saioa »

Villabonako Udalak eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak antolatutako II. Euskarazko Bakarrizketa lehiaketaren lehen kanporaketa pasa den ostiralean izan zen Gurea Antzokian eta bigarren kanporaketa, hilak 18, ostirala jokatuko da.

Pasa den astean…

Gomazko Paleta Txapelketako finalerdiak jokoan »

Asteburu honetan jokatuko da frontoi motzeko Emakumeen Gomazko Paletako Kutxa Saria eta bertan izango da Maider Mendizabal anoetarra. Igandean, Alegiako udal pilotalekuan jokatuko dira bi partidak, lehenengoa 11:30ean hasiko delarik. Lau bikote izango dira lehian, eta bi partidetako irabazleek finalerako txartela eskuratuko dute. Finala hurrengo larunbatean jokatuko da, Tolosako Beotibar pilotalekuan. Beraz, jardunaldi garrantzitsua izango da honako hau. Alde batetik, Espinarrek eta Ruiz de Larramendik Munetaren eta Gracieten aurka jokatuko dute. Bikote garailea hurrengo larunbateko finalean izango da. Bigarren partidan, Caset eta Mendizabal ariko dira Etchelecuren eta Montesen aurka. Bi aurrelariak iparraldekoak dira eta bi atzelariak gipuzkoarrak. Hasiera batean Caset eta Mendizabal faboritoak diren arren, bigarrenak «partida gogorra» izango dela esan du. Anoetarra eta bere bikotea partidarik galdu gabe iritsi dira finalerdietara. Aurka izango duten bikoteak bigarren partida galdu zuen, baina Etchelecuk izandako lesioagatik, partida horretan ordezkoa izan zen bere lekuan. Horregatik, sailkapenean bigarren geratu ziren arren partida honetan gogor borrokatu beharko dute irabazteko. Mendizabalek partidu ona jokatuz gero irabaztea espero du. Baina, ez da erraza izango Etchelekuk gogor ematen baitio pilotari eta gainera aurrealdean azkarra baita. Montes ere aurkari gogorra izango du atzealdean anoetarrak, ez baitu pilota bat bera ere galtzen. Mendizabalen hitzetan «partida gogorrak espero dira» eta «goi […]

Iritsi zaio bere unea Binakakoan Ekaitz Saralegiri »

Binakako Txapelketako bigarren itzuliko jardunaldi berri bat izango da asteburu honetan. Eskualdeko hainbat pilotarik jokatuko dituzte partidak, eta horien artean dago Ekaitz Saralegi amezketarra, Asier Olaizolaren lesioa dela eta Belokiren bikote beza…

Eskuz eta zesta puntan hainbat partida asteburuan eskualdean »

Hainbat partida jokatuko dituzte eskualdeko pilota elkartekoek asteburuan. Eskuz, Gipuzkoako Txapelketan gaur Zizurkilen 17:30ean hasita hiru partida izango dira: Ziotza-Atxurbide 1 (2. urteko alebinak), Ziotza 1-Intxurre 4 (infantilak) eta Ziotza 2-Au…

Laugarren txapela eskuratzeko borrokan »

Euskadiko sokatira Txapelketan jada hiru txapela banatu dira, eta asteburu honetan laugarrena eskuratzeko norgehiagoka hasiko dute. Bertan izango da Ibarrako sokatira taldea. Jardunaldi hau bihar izango da Baionan. Euskadiko Sokatira Txapelketako bosga…

Abiadura handiko trenaren geltokia, 2016rako »

Odon Elorza alkatea Renfeko trenbide azpiegitura kudeatzen duen Adifeko presidentearekin elkartu da Madrilen. Abiadura handiko trena Norteko geltokira iritsiko denez, geltoki berria egiteko zein asmo duten bertatik bertara ezagutu nahi izan du alkateak…

Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleak, Roermonden »

Pasaia-Lezo Lizeoko Batxilergoko lehenengo mailako ikasleak Roermonden (Herbehereak) daude, eskolen arteko trukean. Asteartean joan ziren hara eta asteazkenean itzuliko dira berriro eskualdera. Roermond Limburgian dago, eta Alemania zein Belgika bertan…

Leako pilotariak, Euskal Herriko finalaurrekoan, aukerekin »

Durangaldeko B Txapelketako finaletan be Leakoak sartu dira ume, gaztetxo eta kadeteen mailan. Palaz zein eskuz ailegatu dira Lea Ibarra Motrollo taldeko pilotariak Euskal Herriko Txapelketako finalera. Palaz, Arriagak eta Pellok osatzen duen bikoteak Gasteizko Erreka Lehor taldeko bikotearen aurka egin beharko du. Ligaxkan tokatu zitzaien haien aurka egitea eta 25-23 irabazi zieten orduan. Partida gogorra izan zen, eta orain, finalerako txartela jokoan egonda, gutxienenez haren parekoa izango dela badakite. Eskuz, berriz, 22 urte azpikoen mailan daukate finalera sartzeko aukera. Partida bakarrera izango da finalaurreko hau. Irabazten duena, zuzenean finalera doa. Urionak jokatuko du Learen izenean eta Doneztebeko Erreka taldeko pilotari bat edukiko du aurrean. Urionak oso maila ona eman du txapelketa osoan, eta ligaxkan 1. postua eskuratu du. Bi partida hauek bata bestearen atzetik jokatuko dira: 18:00etatik aurrera, barikuan, Munitibarko frontoian. Durangaldeko B Txapelketa Iurretan, berriz, Durangaldeko B txapelketari amaiera emango diote. Leako pilotariek umeen, txikien, eta kadete mailan jokatuko dute. «Txapel batek beti egiten du ilusioa, baina, gainera, pilotari hauen artean badira lehen txapelaren bila jokatuko dutenak; eta hori beti da berezia», esan du Lea Ibarrako entrenatzaile Unai Iglesiasek.  Finalak, gaitzak izango direla aurreikusten dute. Txiki edo gaztetxoen mailan finalean sartzeko puntuan egon ziren. Izan ere finalaurrekoan puntu […]