Gazte Mailako Errenteria Hiria Txirrindularitza Sarian 140 partaide espero dituzte »

Etzi, ohi baino txirrindulari gehiago izango dira herriko kaleetan, Gazte Mailako Errenteria Hiria Txirrindularitza Saria jokatuko baitute. Dagoeneko, 29.en urtez antolatu dute, eta horren atzean Laguntasuna Txirrindulari Elkartea eta Errenteriako Udal Kirol Patronatua daude. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, “luxuzko parte hartzea” izango dute, Gazte Mailako talde eta txirrindulari onenak etortzea espero baitute. 140  partaide inguru izango direla jakinarazi dute. Araba, Bizkaia eta Nafarroako hainbat talde izango dira, baita Euskal Herritik kanpo etorritakoak ere: Castelloko (Herrialde Katalanak) Ceramicas Onda horien artean. Lasterketa “azkarra” izango dela ere espero dute antolatzaileek. Laguntasunak bere ordezkariak ere eramango ditu etziko lasterketara, bost denera: Adrian Muriel, Mikel Plaza, Markel Lezertua, Gaizka Castelruiz eta Iker Gurutzealde. “Dena emango dute helburu nagusia lortzeko, proba irabaztea”, adierazi du txirrindulari elkarteak. Pasa den urtean, Eneko Lizarralde Bergarako Sumofic taldeko txirrindularia izan zen lehena helmuga zeharkatzen. Herriko txirrindularietan, berriz, Urtzi Bagues izan zen onena. Ibilbidea Txirrindulariek 70 kilometroko zirkuituari eman beharko diote buelta, eta eskualde osoan zehar ibiliko dira, Errenteria-Orereta, Lezo eta Oiartzundik hainbatetan igaroz. Denboraldiaren hasiera izango dela kontuan izanda, antolatzaileek zehaztu dute ez dela oso ibilbide gogorra izango: “Proba ahalik eta txirrindulari gehienek bukatzea da lehentasuna”. Lasterketa 16:30ean abiatuko da Nafarroa etorbidetik (Agirre Lehendakaria plazaren parean), eta 18:15ean espero dute […]

Atzeratu egin dituzte ‘Jaizkibel’ dragari brankako dorretxoa jartzeko lanak »

Gaur arratsaldean egin behar zituzten lanak, baina itsasoaren egoera kaxkarrak ez du maniobra mantendu. Hori dela eta, biharko arratsaldeko 18:00etan egitea aurreikusi dute, itsas gorarekin. Jaizkibel dragari brankako dorretxoa jartzeko maniobra ikusga…

Lehen hirurak berdinduta, areto futbolean »

Lehen Mailan Oiartzunek lehen postuan jarraitzen du, baina hurrengo biekin berdintuta. Bihar, 17:30ean, Egintzari irabazi beharko dio etxean, aldea irabazten joateko. Power Rangersek Idiazabalen jokatuko du gaur 22:30ean. Eta DPO Baobabek Hirukideren k…

Astelehenean hasiko dituzte Eguzkitza ikastetxe berrirako sarbidea egokitzeko lanak »

Eguzkitxa ikastetxerako sarbideko lanak astelehenetik aurrera egingo dituzte. Ikastetxeko autobusentzat aparkalekua egokitu, eta oinezkoentzako sarbidea moldatuko dute. Obra horrekin ikastetxeak eginiko eskaerei erantzun nahi die udalak. Besteak beste, segurtaun arloko zenbait hutsune betetzeko hiri ekipamenduko elementuak ezarriko dituzte. Hala, bidaiarien segurtasuna indartzeko espaloia inguratuko duen baranda metaliko bat jarriko dute errepidearen aldean. Era berean, dagoen zebra-bidea luzatu egingo dute, bazterbidea zeharkatzeraino. Ikastetxeko langileentzako sarrera ere aldatuko du udalak. Guztira, 38.985,77 euroko aurrekontua dute lanek, eta hiru astetan bukatzea espero dute. Udaletik esan dutenez ikastetxearen irekitzerako dena prest eduki nahi dute: “Irungo udalak Eguzkitza ikastetxe berria inguratzen duen azpiegitura osatzeko konpromisoa hartzen du, ikastetxearen irekiera laster izango da eta”    

PSE-EEren ustez Ulia etorbideko lanek ez lukete autobus zerbitzuan eragin beharko »

Sei hilabete iraungo dute Trintxerpeko Ulia etorbidea urbanizatzeko lanek, eta epe horretan E08 autobus lineak etengo du Trintxerpeko goialdetik eskaini ohi duen zerbitzua. PSE-EEren arabera, baina, zerbitzuaren etena ez da beharrezkoa, eta gobernu tal…

Mariasun Landa Sariak banatuko dituzte bihar »

Emakume Eguneko ekitaldiak indartsu hasi zituzten atzo, Galtzarabordako kiroldegian. Jende andana bildu zen auzo elkarteetako emakumeek prestatutako dantza ikuskizuna ikusteko.
Bihar, berriz, Mariasun Landa Sariekin jarraituko dute Emakumeen Egunaren …

Atez atekoaren gainean herritarrei kontsulta egitea eskatuko du EAJk »

EAJk mozioa erregistratu du gaur udaletxean, atez atekoaren inguruan parte hartze foroak martxan jar daitezen eskatuz, eta herritarrei kontsulta egiteko proposatuz. Oso kritiko ageri da EAJ gobernu taldearekin, eta besteak beste, demokraziarik eza leporatzen die, atez atekoaren aferan jokatzen ari den paperarengatik. “Pasaiako EAJ-PNVren zinegotzi taldea, atez atekoa ezartzearen aurkakoa da” esan dute, diotenez, “sistema neurrigabea delako herritarrei eskatzen zaien sakrifizioaren aurrean, zalantzarik gabe askoz garestiagoa delako eta ez delako inolaz erakutsi eraginkorragoa denik”.  “Ez dugu zabor poltsarik nahi gure kale eta eskatzetan” gaineratu  dute. EAJren iritziz “herritarrak dira jarraitu beharreko bidea aukeratu behar dutenak, eguneroko bizitzan zein etorkizunari begira zuzenean eragiten dien gaia izanik”. Horregatik ezinbestekotzat jotzen dute gaiari buruzko  parte hartze prozesu bat abiarazteari, eta kontsulta bat ere proposatzen dute, galdera zehatza proposatuz. EAJren arabera hauxe litzateke herritarrei galdetu beharko litzaieken galdera: “Pasaian atez ateko bilketa sistema ezartzearen aldekoa zara? BAI ala EZ”.  

Txistulariek Aduana eta Erdiguneko kaleak alaituko dituzte igandean »

Neguko atsedenaldiaren ondoren, Irungo Txistulari Bandako kideak igandeetako dianekin hasiko dira berriz. Igande honetan Aduanan eta Erdigunean ariko dira, 09:00etatik aurera.

Mila Beldarrainek ‘Bajo el cerezo’ liburua aurkeztuko du hurrengo astean »

Idazle donostiarrak bere azken nobela aurkeztuko du asteartean, prentsaren aurrean

Katalina Erauso berpiztu zuen Mi extraña amiga Catalina (Ttarttalo, 2009) liburuan. Oraingoan Maddi izeneko pertsonaia izango da Mila Beldarrain (Donostia, 1951) idazl…

Lazkaoko merkatari elkarteak herritarrei ateratako argazkiak jarriko ditu denden erakusleihoetan »

Lazkaotarrak ardatz eta protagonista izango dituen kanpaina abiarazi du Lazkaoko Lazkaon merkatari elkarteak. Ekimen berritzailearen bitartez, herritarrei estudioko argazkiak aterako dizkiete, eta horiek erakutsiko dituzte, poster neurriko irudi handietan, elkarteko kide diren zein ekimenerako apuntatu nahi duten dendetako eraskuleihoetan. Gaur aurkeztu dute kanpaina, eta herritarrei “berehala” parte hartzeko deia egin diete, San Prudentzio jaietarako (apirileko azken bi asteburuetan) gauzatu nahi dutelako. Herritarrek bakarka, familian, binaka, taldean, kuadrillakoekin… parte har dezakete. Ados argazkigintza dendan estudioko argazkia aterako diete. Lazkaon elkarteko kide diren 15 establezimenduek parte hartuko dute, printzipioz. Saltoki bakoitzeko produktu edo zerbitzu jakinekin zerikusia duten motiboak azalduko dira erretratuan. Esaldi batekin hornituak joango dira. Izena emateko telefonoz hots egin behar dute herritarrek (943 08 60 00). Martxoaren 20an bukatuko da epea. Ondoren, beraiekin zehaztuko dute estudiora joateko hitzordua. Merkatari elkarteko bazkide ez direnek ere parte hartu ahalko dute, beren erakusleihoa apaintzeko kanpainan. Argazkia egitearen eta ateratzearen kostua beren kargu joango da Lazkaon-ekoak ez diren establezimenduentzat. Egoera ekonomiko orokorraren baitan, merkataritza ere “une zailean” dagoela azaldu dute, eta ekimen honekin herriko komertzioei eta dendariei babesa adierazi ahalko diete lazkaotarrek, “baita oroigarri polita eraman ere”, argazkia bera opari jasoko baitute partaideek.