Finalerdiak jokoan Euskal Herriko Pilota Txapelketan »

Euskal Herriko Pilota Txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte asteburu honetan Aurrera Saiaz, Zazpi-Iturri eta Intxurre elkarteko pilotariek. Aurrera Saiaz elkartekoek bi talde dituzte finalerdietan eta horietako batek dagoeneko jokatu zuen bere part…

‘Ilunpeko bidaiak’ argazki erakusketa jubilatuen tabernan »

Alegiako jubilatuen tabernan Sara Gomez amezketarraren argazki erakusketa ikusi ahal da hilaren amaiera arte. ‘Ilunpeko bidaiak’ izena du eta bertan Irati Mujika preso amezketarrari eta Andoni Otegi preso leaburuarrari bisitak egitera joaterakoan b…

Gazteen Antzerki Topaketa, abian da »

Gazteen Antzerki Topaketa

Siete C taldeak hartu du Raizdx-en lekukoa »

Zortzi urtez kontzertu kontzertu ibili eta gero, Raizdx rock musika talde donostiarra desagertu egin da. Kide ohiek Siete C izeneko proiektu berria sortu dute. Diskoa grabatu dute eta laster kaleratuko dute.

Martxoan iritsiko da dFeria hiriko antzokietara »

dFeria jaialdia.

Olatuek irudi ederrak utzi dituzte alerta iragarrita ere »

Alerta egoeran eg0nagatik, ez da arazorik sortu hiriaren kostaldean. Itsasertzera, iragarritako olatu handiak ikustera, gerturatu diren herritarrak asko izan dira. Hain zuzen ere, olatuek irudi ederretako protagonista izan dira otsaileko egun honetan. Surf eta bodyboard kirolen zaleek ere olatuen tamaina gozatu dute Haizearen orraziaren inguruan.

«Dokumentala ez da harri-jasotzeari buruzkoa bakarrik, askoz gehiago da» »

Iñaki eta Inaxio Perurena Harri-jasotzaileak Joan den astean estreinatu zuten Donostian Perurena dokumentala. Larunbat honetan ETB1en iksui ahal izango da. Dokumentalean ez da harri-jasotzeari buruz bakarrik hitz egiten, bertan aita eta seme baten erlazioa azalzen da. Eta baita Inaxiok Iñaki Perurenaren semea izateagatik jasotako etengabeko konparaketa ere. Bi protagonistak gustura daude azken emaitzarekin. Zer moduzkoa izan zen dokumentalaren estreinaldia? Iñaki: Nahiko poliki. Atera kontuak, zortzi egunetara telebistak bota behar zuela, eta espreski ikustera joatea eskertzekoa dela. Jende dexente joan zen eta poliki egon zen. Inaxio: Nahiz eta kezka pixka bat bagenuen, juxtu zortziretan bota behar zuten filma. Aurretik ETBkoek galdera batzuk egiteko salara sartu gintuzten eta ez zen inor sartzen. Kanpora atera ginenean, ordea, jendea ilaran ikusi genuen. Gogoa genuen jendeak zer erreakzio zuen ikusteko. Eta, dokumentala bera ikusi zutenek zer moduzko harrera egin zioten filmari? Inaxio: Guk bi hilabete aurretik ikusi genuen eta berriz ikusteko gogoa genuen. Momentu politak dauzka, baita umorezko zenbait une ere, eta jendeak barre asko egin zuen. Giro oso berezia zegoen, polita. Jon Garañok zuei buruzko dokumental bat egin nahi zuela esan zizuenean, zer pentsatu zenuten? Iñaki: Hona lehen ere kazetariak etorri izan dira, erreportaia bat edo saio desberdinak egitera. Momentu hartan ez dakizu zein […]

Areto futboleko bilera egingo dute ostiralean »

Areto futbol txapelketa antolatzeko bilera egingo dute ostiralean, 20:30ean, Gaglo gaztelekuan. Bertan, izena emateko orriak banatuko dituzte. Aurten, txapelketari izena aldatu diote eta iaz istripuz hildako Floren-en omenez izango da.

Aurtengo Inauteriei hasiera emateko prest daude jada Lizartzako herritarrak »

Hilaren 19an hasi eta 27an amaituko dira Lizartzako Inauteriak. Data berdinean ospatu zituzten 1994. eta 2000. urtean ere. 1994. urtean Inauteriak berreskuratu zituzten urtean garizuma garaian ospatu bazituzten ere, geroztik egutegi arruntetan markatzen diren Inauteriak baino astebete lehenago ospatzen dira Lizartzan. Aurtengoan 18. aldiz ospatuko dituzte Inauteriak lizartzarrek. Hasiera larunbat honetan bertan emango diete, eguerdiko 12etan. Gainera, gibela dastatuz egingo dute, ohitura den bezala, udal ordezkariak eta txekorra plazan dituztelarik. Ondoren, antzerkia eta Otsolar taldearen eskutik dantza saioa izango dituzte. Honela, asteburu honetako ospakizunei amaiera emango diete hurrengo asteburura arte. Bigarren txanda Inauteriek bigarren txanda hurrengo asteburuan izango dute. Hilaren 25ean, ostiralean, 14:15etan eskolak antolatutako mozorro festarekin hasiko dute ospakizunez betetako asteburua. Ondoren, haurrek kalejira egingo dute. Larunbatean, hau da, hilaren 26an, 07:00etan lizartzarrak plazan elkartuko dira eta bertan kalejira egingo dute dantzari, txantzo eta txistulariekin, Jeiki zaitezte Lizartzatarrok abestuz hasiko dute Inauterietako egun hau. 07:30ean puske biltzera joango dira dantzariak eta txantxoak elkarrekin. 009:30ean geldialdi bat egingo dute Etxe-zahar baserrian gosaltzeko. 12:00etan mozorro, gurdi eta txarangen irteera egingo dute Errota ataritik. 13:30ean inauterietako partaide guztiak kalejiran aterako dira arrateko zubitik irtenda. Ondoren, denek batera bazkalduko dute herriko frontoian. Arratsaldean ere ez dira geldirik egongo lizartzarrak. 18:00etan berriz ere, gurdi […]

Herria txukundu eta hainbat zerbitzu osatzeko 30 langile kontratatu ditu udalak »

Ordiziako Udalak joan den abenduan onartutako krisiaren aurkako planaren barruan, 30 langabe kontratatu ditu, sei hilabeterako.  Langabeziari aurre egiteko neurri gisa onartu dute plangintza eta Eusko Jaurlaritzak martxan jarri duen Euskadi+ programaren bitartez finantzatuko dute. Besteak beste, udalaren komunikazioa hobetzeko, udal artxiboa eta espedienteak digitalizatzeko edota merkataritza eta aisialdi programak gauzatzeko erabiliko dute programa hori. Lan postu horiek, jarduera ezberdinetan definitutako hamalau proiektutan banatu dituzte. Sei hilabeteko kontratuak direnez, momentuko beharraren arabera, epe horretan hasi eta bukatuko diren langintzetara bideratu dituzte proiektuak. Udal gobernuak, herriari txukundu bat eman eta beste hainbat behar betetzeko aprobetxatu nahi du plagintza hori. Hala, aurreneko lanetako bat, Ordizia Txukun izeneko kanpaina izango da. Lau langile, Ordiziako alde zaharraren garbiketa sakona egiteaz eta hiri altzariak konpontzeaz arduratuko dira. Baina herriguneaz gain, parkeak ere berreskuratu nahi dituzte. Horretarako kontratatutako teknikarien helburua, berdeguneak eta aisialdi guneak berreskuratu, indarberritu eta birsortzea izango da; tartean, Oianguren parkea. Ingurumenarekin eta bizikidetzarekin lotuta, beste 5 teknikari kalean eta parke publikoetan ibiliko dira, oinarrizko bizikidetza arauak errespetatzen direla zaindu eta herritarren artean gizalegezko jokabideak bultzatzeko. Aisialdia eta kirola Hamalau programa horietako bat, «aisialdi eta jolaserako espazioen dinamizazioa» bultzatzeko erabiliko dute. Ekintza dinamizatzaile bat kontratatu dute eta bere lanetako bat, Oianguren parkerako kirol jarduera […]