Aloña Etxeberria: “Egoiliarrek arteaz gozatzea eta lan pixka bat egitea lortzen dugu erakusketekin” »

Petra Lekuona zaharren egoitzan egiten du lana Aloña Etxeberriak. Bere ekimenez, erakusketak jartzen dituzte hilabetero. Egoiliarrei artea hurbiltzea, eta herritarrak egoitzara gerturatzea da asmoa. Aloña Etxeberria (Donostia, 1979) Petra Lekuona Zaharren Egoitzako psikologoa eta monitorea da. Bere ideia izan zen hilabetero erakusketa bat bertan jartzea. Artistek, bisitariek eta egoiliarrek ondo erantzun dutela dio. Urtebete daramazue proiektuarekin. Bai. Iazko xanistebanetarako jarri genuen lehenengo erakusketa. Nola otu zitzaizun erakusketak egoitzan jartzea? Zerbait isolatua bezala hasi ginen. Hemen izan zen egoiliar bat eta alabak margotu egiten zuen. Emakume hori hil zen, eta bururatu zitzaidan polita izango zela alabaren lanak hemengo egoiliarrei erakustea. Izan ere, egun batean bizpahiru koadro ekarri zituen ikusteko, eta denon interesa piztu zuten. Proposatu nion, eta berak bere aldetik beste bi margolariri ere ideia azaldu zien. Bera Esperantza Beasain da, eta Joxe Mari Isasarekin eta Ixiar Urkiarekin hitz egin zuen. Denen artean, erakusketa hori iazko xanistebanetako programan sartzea lortu genuen. Ondoren, dagoeneko erakusketa hartarako prestatuta genuenez gune bat, eta hemen ere ideia gustatu zitzaienez, aurrera eramaten saiatu naiz. Hala, hilabetean behin, artista amateur ezberdin bati aukera ematen diogu bere lanak egongela handi honetan erakusteko. Bi helburu ditu egitasmoak, ezta? Bai, horiek dira proiektuaren oinarria. Bi helbururekin pentsatuta neukan proiektua. Batetik, […]

Ruben Lanzen garaipena eta errekor berria Urnietako Herri Biran »

aiurri.com• Herenegun eguerdian egin da Urnietako Herri Biraren XV. edizioa. 9,5kilometroko ibilbidean 113 parte hartzaile izan dira; horietatik 111 iritsi dira helmugara. Ruben Lanz legazpiarra izan da garailea eta errokor berria jarri du 28:47ko de…

Itsasaldia jaialdia antolatu du Itsas Gelak »

Itsas kultura eta turismoa bultzatzea da asmoa Ostegunean hasi eta igandera bitartean, itsas kulturarekin zerikusi zuzena duten hamaika ekitaldi antolatu ditu Itsas Gelak, herriko hainbat eragilerekin elkarlanean. Ekonomia eta turismoa sustatu nahi du modu honetan Itsas Gelak, beti ere, bertako kulturaren oinarrian. Horretarako landu dute Itsasaldia jaialdia, Itsas Planet elkartearekin elkarlanean. Pasaiara iritsi aurretik, Bilbon eta Hondarribian izan da Itsasaldia. Izan ere, Itsasaldia programa irekia da, kostaldeko edozein herritan landu daitekeena, beti ere tokiak tokiko eragilerekin elkarlanean. Bihar Itsas Gela elkarteko kide Izaskun Suberbiolari egindako elkarrizketa argitaratuko du Oarso Bidasoko Hitzak. Jarraian lau eguneko egitaraua: Osteguna, hilak 15 11:30. Jaialdiaren hasiera Mater itsasontzi museoan. 12:30. Mater itsasontzi museoko bisitei harrera. 18:30. Haurrentzako itsas jokoak Trintxerpeko Gudarien Enparantzan. 19:00. Arrantzan dokumentalaren proiekzioa, San Pedroko kofradian. 20:00. Albaolaren Apaizac obeto dokumentalaren proiekzioa San Pedroko kofradian. Hilak 16, ostirala 10:00. Turismo eta kultura marketing tailerra San Pedroko kofradian. 11:00. Mater itsasontzi museoko bisitei harrera. 17:00. Itsasaldia argazki erakusketa Antxoko Kultur Etxean. 18:00. Haurrentzako itsas jokoak Antxoko Biteri Plazan. 18:00. Blas de Lezori buruzko hitzaldia, Carlos Alonso Mendizabalen eskutik, kofradian. 19:30. Globo batailoak Antxoko Biteri Plazan. 19:30. Itsas gizon eta emakumeen mahai-ingurua San Pedroko kofradian. Hilak 17, larunbata 08:00. Mendi martxa, Jaizkibelera, Itsas Mendiren […]

Lasaon baserritar bat hil da, basoan lanean ari zela traktoreak harrapatuta »

Goizean, 11:30ak aldera, ezbeharra gertatu da Lasaon, Azpeitia eta Zestoa arteko mugan. Baso lanetan ari zela, traktoreak azpian harrapatuta, I.R.A. 76 urteko baserritarra hil egin da. Azpeitiko lurretan dagoen Zabalia Berri baserrikoa (Munatxo bezala …

Zumarragatik Beasainerako errepidean zama galdu du kamioi batek »

Gaur, 13:45ak inguru, kamioi batek zama galdu du Zumarraga-Beasain (Gi-632) errepidean. Guztira, 2.300 kiloko hagatxo fardela erori da, hala ere, errepidea ez dute moztu behar izan; Zumarragako Eitzagako errotondatik gertu, Beasainerako errepidean sart…

Kandiko Zubikarai euskal preso politikoa gauerdirako lagako dute libre »

Kandido Zubikarai preso politiko ondarrutarra gaur gauerdia aurretik kaleratzeko agindua emon du epaileak. Gaur eguerdian, 14:00ak aldera jaso dute senideek abisua abokatuaren bitartez. Ordu horretan joan da agente judiziala Villena IIko kartzelara (Alacant, Herrialde Katalanak), askatasun eskaeragaz. 22 urte eta erdi egin ditu Zubikaraik preso, «etakidea izatea» egotzita. Presoaren senideek  jakin eragin dutenez, Zubikarairen abokatuak askatasun eskaria eginda zeukan, eta erabakiaren zain zeuden. Halanda be, ezustean harrapatu zituen albisteak. «Pozik gaude, eta guztia prestatzen bere bila joateko», zioen Zubikarairen anai batek espetxerako bidea hartu aurretik. Zazpi orduko bidaia zeukaten aurretik. Bizi arteko espetxe zigorra 1989ko apirilaren 16an espetxeratu zuten Kandido Zubikarai Badiola, eta zigorraren hiru laurdenak beteta, 2001ean egon behar zuen libre. Zigorra osorik betearazi zioten, baina, eta behin hori bete zuenean, 2006an, Parot doktrina ezarri zioten, zigorra beste bost urtez luzatuz. Askatasunak eta Etxerat-ek gogor kritikatu zuten Auzitegi Goreneko 197/2006 sententziaren irizpidea ezarri izana. 2006ko urriaren 14an deitu zion abokatuak Iñake Goñiri, Zubikarairen emazteari. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzarako Epaitegi Zentralak bere senarrari Parot doktrina ezarri ziola, eta Zubikarairi espetxe zigorra bost urte luzatu ziotela jakinarazi zion abokatuak. 2006ko urriaren 27an kalera atera beharrean 2011ko urriaren 27an aterako zela eta hurrengo bost urteetan «erredentzioetarako eskubidea» izango zuela esaten zuen […]

Azabaratza bigarren kontsumo taldea sortzeko lanean ari da »

Herritarrek Azabaratza Basherri  taldean sartzeko egindako eskariak ugaritu direla eta, bigarren kontsumo taldea sortzeko  lanean hasi dira egitasmo horretako arduradunak. Horretarako bilera egingo dute bihar 19:00etatik aurrera Urdaburu Mendizale el…

Gero Axular dantza taldearen ‘Xereta’, kulturgunean »

Xereta ikuskizuna kulturgunean

Helduen eskolan matrikula egiteko epea ireki dute »

Helduen eskolan matrikula egiteko aukera ireki dute Urretxun, Zumarragan eta Legazpin. Irakurtzen eta idazten ikasteko, DBHko titulua lortzeko eta ingelesa eta euskara ikasteko aukerak ematen dituzte. Baita unibertsitateko eta goi mailako moduloak egit…

Ireki dute helduen eskolan matrikula egiteko epea »

Helduen eskolan matrikula egiteko aukera ireki dute Urretxun, Zumarragan eta Legazpin. Irakurtzen eta idazten ikasteko, DBHko titulua lortzeko eta ingelesa eta euskara ikasteko aukerak ematen dituzte. Baita unibertsitateko eta goi mailako moduloak egit…