Emakumeentzako paleta ikastaroa, urritik ekainera »

Hemezortzi urtetik gorako emakumeentzako paleta ikastaroa egingo dute herrian, urritik ekainera. Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak antolatu du, beste behin, Emakumea Pilotari egitasmoaren barruan. Dagoeneko hirugarren ikasturtea da, eta “emakumeak pilotara eta pilota emakumeengana hurbiltzea” da helburua. Izena ematen dutenek, astean behin ordu eta erdiz, paleta saioak egingo dituzte, teniseko pilotarekin eta paleta arinekin. Haurtzaro Ikastolako pilotalekuan izango dira saioak, astelehenetan, 19:30etik 21:00etara. Izena emateko epea hilaren 15ean irekiko dute, eta 26ra arte izango da apuntatzeko aukera. Ikastaroa, berriz, urriaren 3an hasiko da. Federaziotik jakinarazi dutenez, irakasleak eramango du materiala, eta ikasleek matrikula ordaindu beharko dute: 115 euro —ikastaro osoa eta asegurua ordaintzeko—. Ikastaroan izena eman nahi dutenek Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioan eman dezakete: 943 47 14 63. Horrez gain, 665 98 85 88 (Patri) zenbakian ere eman daiteke izena, baita Elorsoro kiroldegian (943 49 25 52) eta Gazte Informazio Bulegoan (943 49 11 05 ) ere. Bestalde, informazio gehiago nahi dutenentzat mahaia jarriko dute kiroldegian hilaren 15ean. Eta webgunea ere badute: www.blogak.com/emakumeapilotari. Emakumea Pilotari Eguna Ikasturtearen bukaeran, Gipuzkoako hainbat herritan aritzen diren emakume guztiak bilduko dira, Emakumea Pilotari Egunean. Iaz, 80 emakume inguru bildu ziren Iruran, eta Eamkumeen Paletako Gipuzkoako Txapelketa Herrikoaren finalak jokatu zituzten. Oiartzuarrak txapeldunorde izan ziren.

San Fermin Txikiak prestatzeko bilera »

Antxoko Jai Batzordeak bilera deitu du biharko. 20:00etan da bilera, Azokan. San Fermin Txikiak prestatzea da bileraren helburua. Hori dela eta Jai Batzordetik herriko koadrilak eta elkarteak parte hartzera animatu nahi dituzte.

Bratislavan bosgarren izan eta gero Londresera begira dago Ander Elosegi »

Olinpiar Jokoetarako txartela eman dio irundarrak Federazioari, eta normalena litzateke Elosegik berak baliatzea Ander Elosegi Santiagotarrak taldeko irundarrak bosgarren postua lortu zuen asteburuan Bratislavan (Eslovakia) jokatu zuten piraguismoko ur bizietako Munduko Slalom Txapelketan. Emaitza horrekin Espainiako selekzioak 2012ko Olinpiar Jokoetan leku bat izango du C-1ean, ziurrenik Elosegirentzat berarentzat. Txapelketan parte hartu duten beste bi irundarrek, Jone Otañok eta Joan Crespok, finalerdietarako sailkatzea lortu zuten, K-1ean biek. Ostiraleko sailkapen jaitsierako lehen itzulian Elosegik 12. denborarik hoberena egin zuen (96,78), eta marka horrek eman zion sailkapena, bigarren saioa okerrago egin baitzuen. Irungo kanoistak maila bikaina erakutsi zuen herenegungo bi probetan, bai finalerdian, baita finalean ere. Finalaren atarikoan zazpigarrena izan zen, eta hamar onenen artean sailkatzeaz gain, Olinpiar Jokoetarako txartela lortu zuen, proba bakoitzeko hamabost txartel banatu baitzituzten. Finalean jaitsiera txukuna egin zuen Elosegik, akatsik gabea, baina helmuga zeharkatzerakoan ez zen lortutako markarekin kontent geratu (104,86); behin finalean egonda, podiumera igo nahi zuen. Azkenean bosgarren izan zen Elosegi, zilarrezko dominatik segundo batera. Olinpiar Jokoetarako txartela federazioarentzako den arren, ia ziurtzat eman daiteke Elosegik berak baliatuko duela aukera hori, ICFren rankinean (International Canoe Federation) hobeto kokatuta dagoelako eta goi mailako txapelketetan emaitza onenak berak lortu ohi dituelako. Hori horrela izanik, Santiagotarrak taldeko kanoista Londreserako […]

Eskola orduz kanpoko jardueren gida digitala »

Eskola orduz kanpoko jardueren gida digitalizatu berri dutela jakinarazi du Udalak. Iaz haur eta gazteentzako zuzenduriko eskola orduz kanpoko jardueren gida kaleratu zuten, e! hemen gaude, pasa hitza proiektoan biltzen diren elkarte guztien lanaren er…

Kirol ikastaroak probatzeko aukera »

Errenteriako kirol patronatutik jakinarazi dutenez, datorren ikasturtean emango dituzten kirol ikastaroak probatzeko aukera izango da Galtzarabordako kiroldegian datozen asteotan. Eskaintza Galtzarabordako kiroldegiko bazkide direnei zein Errenteria-Or…

BIDEOA: Marea gorria »

Igandean kirolaren festa izan zen Donostian. Gure kamerarekin goizean goizetik jasotako irudiak bildu ditugu erreportaje honetan: estropadaren aurreko giroa, kaleen zozketa, arranpla gorria, estropada, Alde Zaharreko festa, Zumaiako harrera, protag…

Hiru kontzertu egun izango ditu aurten Jazpana Fest! jaialdiak »

Urriko azken asteburuan egingo dute aurten ere Jazpana Fest! jaialdia Beasainen. Urriaren 28tik 31ra izango da ruralismo posmodernoaren festa, eta azaroaren 1a jai eguna dela aprobetxatuz, eta hirugarren urteurrena ospatzeko asmotan, antolatzaileek hiru kontzertu egun antolatu dituzte aurtengorako. Jaialdiko egitaraua zehazten ari dira oraindik, baina antolatzaileek jakinarazi dutenez, dagoeneko hamalau taldek onartu dute jaialdian airtzeko gonbita. El Columpio Asesino, Ainara Legardon, Atom Rhumba, Guadalupe Plata, Los Kiti Phantoms, Willis Drummond, La Celula Durmiente, Grises, Continuo Renacer, Fiachras, Los Teleplasticos, The Nekrobabies, Lost Chords eta Cuarto de Hora dira aurtengo Jazpana Fest!-en egongo diren taldeetako batzuk. Orain arte bezala, kontzertuez gain, bestelako ekintzarik ere egongo da urriko azken asteburuan. Urriaren 28an, ostirala, hasiko da jaialdiaren inguruko argazki rallya, eta kontzertuez gain, Guitar Hero lehiaketa ere orduan egingo dute. Larunbatean, urriaren 29an, 3×3 saskibaloi txapelketa egingo dute, eta hurrengo egunean, skate txapelketa. Azken egunean film laburren emanaldia egingo dute, eta ondoren Jazpanaokea. Orduan bukatuko da argazki rallya, eta egunero, kontzertuen ondoren, dj-ak arituko dira festa gunean. Ekintza guztiak Bernedoeneako aparkalekuan jarriko dituzten karpetan egingo dituzte. Skate txepelketa, ordea, Gernika pasealekuko pilotalekuan izango dela aurreratu dute antolatzaileek. Boluntarioen bilera bihar da Txapelketen eta argazki rallyaren oinarriak, jaialdiari buruzko gainerako informazioa eta bertan parte […]

«Poesia idaztearena, nahi dudana baino, behar dudan zerbait da» »

Martin Etxeberriak (Zarautz, 1974) barruko korapiloen inguruko lana kaleratu berri du. Haren arabera, neurri batean, bere barrua askatzen lagundu dio. «Korapilo horiek guztiak barrutik atera eta gauza jakin batzuk amaitu behar nituela sentitu nuen». Kontu horien heriotzak ditu hizpide zarauztarrak. Bere lan intimoena da. Zakurraren poema eta beste hezurrak da zure azken lanaren izenburua. Zer irudikatzen du zakurrak? Eta hezurrek? Maila handi batean, liburuak heriotzaz hitz egiten du. Lehenbiziko poema Zakurraren poema da, eta gainontzeko poemen ardatza da, nolabait poema bilduma horrekin esan nahi dudana islatzen baitu. Denboraldi luze samar batean nahiko gaizki pasatu nuen, eta korapilo asko nituen barruan. Kontu batzuei buelta asko ematen jardun nuen. Une batean hori guztia barrutik atera beharra neukala sentitu nuen, gauza jakin batzuk amaitu behar nituela. Buruan nituen auzi horien heriotzaz ari naiz, beraz, liburuan. Heriotza ihes gisa ulertuta, gogo handia baineukan dena pikutara bidaltzeko. Hortik dator zakurraren irudia. Sinbolo egokia iruditu zitzaidan bi ideia ongi uztartzen dituelako: batetik, baztertuta dagoen norbaiten irudia islatzen duelako; eta bestetik, zakurra, mitologikoki heriotzaren sinboloetako bat delako. Bestalde, Zakurraren poeman aipatzen ditut hezurrak. Neure hezurrak puskatuz bitartean diot bertan. Horiek gerra irudikatzen dute, baina nire buruaren kontrako gerra, gerra on gehienak hala izaten baitira. Barrua askatzen lagundu […]

Mugi zerbitzuko 10 bizikleta bakarrik daude erabilgarri, txikizioak medio »

Udalak jakinarazi duenez, 40tik gora dira bandalismoagatik txikituta edo matxuratuta dauden bizikletak. “Zerbitzua zumaiarrona da, denon artean ordaintzen dugu, eta denon artean zaindu beharko genuke”, azaldu du Iñaki Agirrezabalaga alkateak. Neurriak…

Aizkardikoekin Pirinioetara joateko aukera dago »

Villabonako Aizkardi Mendi Taldekoek asteburu pasa antolatu dute. Hilaren 17 eta 18an Pirinioetara irteera egingo dute. Larunbatean, Pont d’Espagnetik abiatu eta la Faixa tontorrera igoko dira (2664m). Jarraian, Respumosoko aterpera jaitsiko dira…