Partaidetzari buruzko ikastaroan izena eman daiteke »

Ordiziako Udalak partaidetza prozesu abiatu ditu azken hilabeetan. Prozesu horiek gidatzeko, ordea, dinamizatzaileen beharra sumatu du udalak, eta hori dela eta, hilaren 30 eta 31rako asteburu osoko ikastaroa antolatu du. Hilaren 16a arte eman daiteke …

Clara Gangutiak azken bi urteetan egindako margolanak jarri ditu Ekainen »

Clara Gangutia donostiarrak bere lanik berriena jarri du ikusgai Ekain arte galerian; 2010etik hona egindako margolanak. Ez du ardatz nagusirik erakusketak, baina olioz egindako paisaiak dira gehienak, hainbat formatutan. Gaur arratsaldean zabalduko d…

Ibilgailua aparkatzeko ordutegia zabaldu dute Beheko Plazan »

Orain, 08:00etatik 14:30era, gehienez ere 30 minuturuako, ibilgailua Beheko Plazan aparkatu ahalko da.
«Dendariek bere garaian sinadura bilketa bat egin zuten, hori eskatuz. Herritarrek ere oinezkoentzat lekurik ez zela geratzen esan zuten. Bi eskaera…

Kirol agenda ikastetxeetara be zabalduko du udalak »

«Gutxinaka bada be agenda handitzen doa eta pozik gaude», esan dute udal ordezkariek. Momentuz, Ondarroako Udalak egiten duen kirol agenda udalaren web orrialdean ikusi daiteke. «Kiroldegiko ohar taulan inprimatuta egoten da», azaldu dute udal orde…

Zaldupe futbol zelaiko lehenengo fasea martxan dagoela esan du udalak »

Proiektua idatzeko lehiaketa Sabai arkitektoak enpresak irabazi du eta ondorioz udalari 56.050 euro kostatuko zaio futbol zelaia berritzea. Sabaik proiektua idatzi bitartean, udalak gaur egun futbol zelaia erabiltzen duten taldeekin berba egingo duela …

Amaia Zalba: “Helburua aukera berdintasuna herritik herrira indarrean jartzea da” »

Leitzako udaleko bulegoa estreinatu berria du Amaia Zalbak. Berdintasunerako teknikaria izango da datozen urteetan, eta «Leitza eta Areso herrietan berdintasun politikak ezartzeko borondatea» badela azaldu du. Biharko Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza egunkarian elkarrizketa osoa irakurtzeko aukera izango da. Zalba hasia da bilerak egiten eragileekin, eta Berdintasun Plana finkatu eta aukera berdintasunean bizi eta hezteko politikak zein bizi arauak proposatuko dizkie. Helburua «aukera berdintasuna herritik herrira» indarrean jartzea da. Berdintasunerako teknikari zara Leitzan eta Areson, hasi berri zara lanean eta lanpostu berria  da gainera udal mailan. Nafarroako Gobernuak azken lau urteetan berdintasunerako politikak jarri ditu martxan, 17 teknikari gaude guztira. Ultzamako mankomunitatean nago ni –Arano eta Goizuetan orain arte– eta aurten Leitzan eta Areson lan egiteko aukera izango dut. Berdintasunean lana asko dago egiteko. Zein izango da lehen urratsa? Bi herrietan talde eragile bana sortuko ditugu. Oraingoz, talde eragileei nire burua aurkezten hasi naiz. Leitzan asko ditugu eta guztiekin bildu nahiko nuke: politikariak; hezkuntza, kultur eta kirol arlokoak; euskara taldeak; Bilgune Feministako kideak; Gaztetxekoak; guraso elkartekoak; Ehiztari elkarteko kideak…). Herritarrekin ere bildu nahi dut. Areson bildu naiz batzuekin. Denon artean egin behar dugu berdintasun politikak ezartzeko elkarlana, eta oraingoz borondatea eta lanerako gogo izugarria ikusi ditut.

Absolbitu egin dute Iñaki Bengoa »

Espainiako Auzitegi Nazionalak absolbitu egin du Iñaki Bengoa Busturiko bizilaguna, haren abokatuak jakinarazi duenez. Fiskalak kalteak eragitea eta lehergaiak izatea leporatuta, hamar urteko eta bederatzi hilabeteko zigorra eskatu zuen Bengoarentzat,…

Gipuzkoa Zero Zabor taldeak hitzaldia eskainiko du bihar Legazpin »

Gipuzkoa Zero Zabor taldeak hitzaldia eskainiko du bihar Legazpin. Atez atekoaren alde egingo duten Gipuzkoako 34 herrien artean dago Legazpi. gaiari buruz herritarrak informatu asmoz, bihar 19:00etan hitzaldia eskainiko du Gipuzkoako Zero Zabor taldea…

Mahai sektorialetatik altxatzea erabaki du LABek, lan erreformak hitzarmenak babes barik uzten dituelako »

Espainiak onartutako lan erreformak negoziazio mahaiak berme barik uzten dituela salatu du LABek gau, prentsaurrekoan, eta mahai horietatik altxatzeko erabakia hartu duela jakinarazi du. Metalgintzako mahai sektorialeko kide Jon Iñaki Alkortak azaldu…

Cass McCombs musikaria izango da laugarren Homeless musika jaialdian »

Uliako askaldegian izango da kontzertua, martxoaren 31n

Homeless musika jaialdiak hurrengo kontzertua iragarri berri du. Cass McCombs musikariak joko du martxoaren 31n. Folk eta country musika egiten du AEBetako konpositoreak. Uliako askaldegian eging…