Intimitatearen aldeko aldarrikapena «gustu txarreko iseka» dela dio Eguzkik »

Zaborra behar bezala uzteko neurriak zikintzeko eskubidearen gainetik daudela dio, PSE-EEri erantzunez
Zaborra bere lekuan eta tokian uzten ez duten herritarrak bilatzeko, udal langileak zabor poltsak ireki eta miatzen aritu direla salatu zuen PSE-EEko…

Maiatza arte parte har daiteke Mikel Esseryren omenezko lehiaketan »

Euskaraz, gaztelaniaz, katalanez, galegoz nahiz ingelesez idatzitako bidaia kronikak aurkeztu behar dira.
V. Mikel Essery Bidaia Kontakizun lehiaketa abian da. Idazleek eta bidaiariek, profesional nahiz zaletu, maiatzaren 1a arte dute parte hartzeko au…

“Ideiak sortzen zaizkidan heinean idatzi egiten ditut, azkar-azkar” »

Ramon Zuriarrain: Margolaria Azken urteetan sortutako marrazkiak eta margolanak bildu, eta umorez betetako ‘Bromas aparte’ liburua argitaratu berri du Ramon Zuriarrain margolari donostiarrak Gaztea zenetik du gustukoa marraztea Ramon Zuriarrainek (Erdialdea, 1948). Oraingoan, egunerokotasunetik atera nahi izan du, eta denbora-pasa moduan egiten dituen marrazkiak batzea erabaki du. Marx anaien zein berak sortutako esaldiekin tartekatu ditu bere marrazkiak. Argitalpenaren 600 ale jarri ditu salgai hirian, trukean irribarreak jasotzeko helburuarekin. Zer da ‘Bromas aparte’? Edozein momentutan eta edozein tokitan egindako nire marrazkien bilduma bat da. Edozein euskarritan egindakoak dira, gainera. Telefonoz hitz egiten ari naizela ideia bat etortzen bazait, marraztu egiten dut. Ideia barregarriak sortzen bazaizkit, marraztu egiten ditut eta ez ditut berriro ukitzen zuzentzeko, halaxe geratzen dira. Hori bai, liburuko lan gutxi batzuk akuarelak dira, eta horiek gehiago landutakoak dira, berehalakotasunarekin zerikusirik ez dutenak. Hitz joko asko ere erabili ditut. Marrazkiak liburu batean biltzeko asmoa zenuen? Ez, baina asko nituela ikusita… Hainbat paper mota eta formatutan egindakoak dira, eta guztia biltzeko gogoa sartu zitzaidan. Gainera, gaurkotasunik gabeko gaiak lantzen ditudanez, ez zuen axola orain edo hemendik bi urtera egiteak. Eta zergatik jarri diozu izen hori liburuari? Nire lagun bati bururatu zitzaion, eta polita iruditu zitzaidan. Bromas aparte, txantxak biltzen dituelako, baina […]

600 gaztetxo aritu dira areto futbolean, Shanti Txapelketan »

Amaitu da Gabonetako Shanti areto futbol Txapelketa. Urtero bezala, gaztetxo ugarik hartu du parte ekimen honetan. Hain zuzen ere, 61 talde aritu dira, 600 lagun baino gehiago, nesken parte hartzea nabarmentzekoa izan delarik.
Bada, igandean jokatu zir…

Maldan gora »

Jon Odriozola, Kazetaria Urtarrileko aldapa. Momentuz txuri-urdinek ez dute askorik antzeman. Hobe. Urtea txukun hasi dute. Mallorcaren aurka, Kopan, oso duin jokatuta ederki hartu zuten mendean Caparrosen taldea (2-0). Eta iragan larunbatean bi puntuk Anoetatik ihes egin arren, taldeak sendotasuna erakutsi zuen. Azken jardunaldietako ispilu. Halere punteriarik gabe dabil arerioaren ate aurrean. Gol oso gutxi sareratzen ditu, eta horrek saria dezente urritzen du. Realak ez du merkealdietan atzaparra sartu, eta ondorioz ez du pagotxa are oparoagorik eskuratzerik lortu. Halere, taldeak ez du itxura txarrik. Urteko lehen bi demetan irudi sendoa erakutsi du. Jokoz, ondo jantzia. Une batzuetan futbol ona eginaz. Horren isla, nafarren partidaren amaieran, nahiz eta puntu bakar bat patrikaratu, zaleek taldeari eskaini zioten txalo zaparrada. Ez da gutxi. Kopan, gaur, Realak aurrera eginez gero, txuri-urdinek partida dezente izango dituzte urtarrilean eta otsailean. Adibidez, otsailaren 8an jakingo dugu zein bi taldek jokatuko duten Kopako finala. Datak ate joka datoz baina Montanier ez da beldur. «Aurten Txapeldunen Liga jokatu behar ez dugunez, nahikoa jokalari ditut erronkei aurre egiteko», adierazi zuen irribarretsu larunbateko partidaren ondoren. Denen premia beharko du, zezen handiak izango baititu aurrez aurre taldeak etxetik kanpo: Valentzia, Bartzelona eta Granada. Eta etxean zer esanik ez: Atletico Madril, Sporting, Sevilla […]

San Sebastian ate joka »

Urteko sasoiari dagokionez, danborrak, upelak, Napoleonen soldaduen uniformeak eta sukaldari jantziak hiriko erakusleihoetan ugaltzen hasi dira. Azken turroi hondarraren zaporea oraindik ere aho sabaian dagoenean,  San Sebastian eguna gogora ekartzen duen apaintzeari ari zaie tokia uzten Eguberrietako argiak. Hiria urtarrileko egun handirako aspaldian ari da prestatzen, hemendik aurrera, ordea, agerikoagoa izango da. Errege eguna igarota, jostailu dendetako erakusleihoetan danbor piramideak azaltzen hasten dira, apaintze gisa ez ezik, eskoletan hasiak diren entseguetan haurrek zer erabili izan dezaten. Gipuzkoa plazan dagoen txinatar jabearen dendan ere jarri dituzte. Dendariak, ordea, ñabardura egin du. «Orain behar duguna da helduek ere erostea». Ez du saltzaileak zorte handirik izango, eta salmentarik handiena hilaren 19ko arratsaldean egingo du; baina, ez helduen entseguetarako. Hauetako gehienak, dagoeneko, hasi direlako prestatzen egunean bertan erabiliko dituzten upelekin eta danborrekin. Gehienek ere, danbor jole uniformeak eta sukaldari jantziak prest izango dituzte hamar egun barruko jairako. Hala ere, jostunen tailerretan lanez lepo ari dira egunotan, uniformeen jabeak aldatu, eta danborrarien pisuan gora beherak izan direlako. Groseko Kale Berrian dagoen laneko arropa dendan mugimendu asko izaten dute egunotan. Marisa Clementek erakusleihoa hustu berria zegoen atzo eguerdian. «Bihar–gaur– jarriko ditut maniki guztiak sukaldariz jantzita». Izan ere, hilaren 20an Donostiako kaleetan ikusten diren sukaldari jantzietako gehienak, […]

Fernandezen Telefonica ontzia ostiraleko probarako prestatzen hasi da »

Xabi Fernandez ibartarra eta Iker Martinez hondarribitarraren Telefonica Team ontzian ostiraleko arraunketarako prestatzen ari dira dagoeneko. Hain zuen ere, Abu dabiko lurra utzi eta itsasoratzen lehenak izan dira. Izan ere, Volvo Ocean Race probarako…

Mutilak bigarren eta neskak hirugarren Euskadiko Txapelketan »

Larunbatean hasi zen 2012ko goma gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketa, eta txapelketako lehen txapela Abadiño talde bizkaitarrak jantzi, 680 kilokoa hain zuzen ere. Emakumezkoen 540 kilokoan, berriz, Gasteizko Badaiotzek pisu horretako lehen jardunal…

100 kilometro, behartsuen alde »

Etiopiarrei laguntzeko, Intermon Oxfamen ekimenean parte hartu nahi du Bera Beratik sortutako K2K! taldeak Bera Bera klubak ekimen berezi baten berri eman du bere webgunearen bidea. Elkarteko zenbait lagun eta bazkide K2K! (Kon 2 kojones!) kirol taldeko kide dira; iazko abuztuan erronka bati aurre egiteko sortu zenetik. Lagun gutxirekin jaiotako taldea handituz joan da, eta erronka bat baino gehiagori aurre egiteko gai izan dira bertako kideak. Taldearen azken erronka gainditzeko, ordea, laguntza behar dute. Maiatzaren 5ean eta 6ean Intermon Oxfam Trailwalke proba burutu nahi dute: 100 kilometro, 32 ordu, lau pertsona, helburu bat. Probaren webgunearen arabera, pobretasunaren aurka munduan dagoen taldekako kirol erronka handiena da Trailwalker. Finean, lau kidez osatutako taldeek 100 kilometroko ibilbidea osatzea da helburua, beste bi kidek autoz lagunduko dituztelarik. Horretarako, gehienez 32 ordu izango dituzte, eta taldekide guztiek elkarrekin hasi eta bukatu beharko dute, ibilbide guztia elkarrekin eginez. Helburua bakarra izango da, txirotasunaren aurka borrokatzea. Hala, taldeek Intermon Oxfan gobernuz kanpoko erakundearentzat dirua batu beharko dute. Zehazki, Gironan izango da ekimena (Herrialde Katalanak), eta Olotetik Sant Feliu de Guixolserako bidea egingo dute partaideek. Izan ere, sinestezina dirudien arren, gaur egun Etiopiako zenbait emakumek eta haurrek egunero bost orduko bidea egin behar izaten dute, gertuen daukaten ur […]

Filmategiak Alex de la Iglesiari buruzko liburu bat argitaratuko du »

Bilboko zuzendariari eskainitako atzera begirakoa ‘Balada triste de tronpeta’ filmarekin bukatuko da, otsailean Dagoeneko bere ibilbidearen erdialdera iritsi da Euskadiko Filmategiak Donostian, Baionan, Bilbon eta Gasteizen antolatutako lehen atzera begirakoa. Izan ere, 2011ko azaroaren 7an hasi zen egitaraua, eta datorren otsailaren 7an bukatuko da. Alex de la Iglesia zuzendari bilbotarraren inguruko filmografia osoa botatzen ari dira ordutik, lau hiributuetan. Albiste berria, ordea, Filmategiak zuzendari bilbotarrari eskainitako liburu bat kaleratuko duela da: Alex de la Iglesia, La pasion de rodar. Jesus Angulok eta Antonio Santamarinak zuzendariari egindako elkarrizketa luze baten emaitza da, 200 orrialdeko liburua. Hilabete beteena Hirian, Filmategia Donostia Kulturarekin elkarlanean ari da, eta atzera begirako emanaldi guztiak Antzoki Zaharrean egin dituzte 20:00etan; aurrerantzean ere leku eta ordu berean izango dira. Kontuak kontu, hilabeterik beteena, urtarrila izango da, hirian bost emanaldi egingo dituztelarik: 800 balas (gaur), Crimen Fepecto (urtarrilak 12), La habitación del niño eta Mirindas asesinas (urtarrilak 17), Los crimenes de Oxford (urtarrilak 24) eta Pluton BRB nero (urtarrilak 31). Atzera begirakoa otsailaren 7an bukatu da, Balada triste de tronpeta filmarekin. Bestetik, zine aretoetara iritsiko da urtarrilaren 13 Alex de la Iglesiaren lan berria, La chispa de la vida. Filmaren aurre emanaldia Bilboko atzera begirakoaren barruan egingo dute, eta […]