Lezoko ikastolako lehenengo eskolaguna izan da gaur »

Pasaia-Lezo Lizeoarentzat egun garrantzitsua da gaurkoa. Izan ere, Lezoko ikastolaren estreinako eskolak eman dituzte gaur. Ikastolako txikienak eta Lehen Hezkuntzako lehenengo mailakoak izan dira estreinatzeko ohorea izan dutenak. Bi autobusetan, auto…

Allerru futbol taldeak garaipenarekin bukatu du lehenengo itzulia »

Lehiaketen itzuleran (areto futbolarena izan ezik), emaitza gazi-gozoak lortu dituzte Lezoko talde nagusiek. Bina garaipen eskuratu eta bina porrot jasan dituzte Allerruko taldeek.   Erregional Preferenteko futbol taldeak lehenengo itzulia bukatu du. Garaipenarekin, gainera. Eskualdeko derbia jokatu zuten Plazetan eta sailkapenean gorago dagoen Beti Onari 3-1eko emaitzaz irabazi zieten. Zuri-berdeak 11. postua mantentzen dute, hamasei punturekin.   Emakumeek, berriz, ligaxkako fasea bukatu zuten lehengo asteburuan. Eurek ere derbia jokatu zuten etxean, Arrobi Berriren kontra. Emaitza berbera izan zen. Garaipen horrekin, sailkapenean koska bat igo eta laugarren bukatu dute lezoarrek. Hamabost puntu eskuratu dituzte guztira. Mariño izan da nagusi ligaxkan, eta sailkapenaren erdialdean geratu diren bost taldeen artean (zazpi dira guztira) berdintasun handia egon da.     Allerru Bren porrota Arratsaldean Plazetan jokatu zuten hirugarren partidan, Allerru Bk ezin izan zuen Hondarribia B garaitu. Gol bakarreko aldeagatik galdu zuten lezoarrek. Erregional Preferente Mailara igotzeko fasearen lehenengo partida izan zen larunbatekoa. Datorren partida Donostian jokatuko dute, Vasconiaren kontra.   Saskibaloi taldeak ere etxean jokatu zuen, larunbat arratsaldean. Bekoerrotako kantxan, baina, Hernani Teklan taldea izan zen nagusi: 52-74 irabazi zuten. Denboraldiko zazpigarren porrota izan zen. Sei garaipenekin bederatzigarren postuan daude berdeak. Datorren asteburuan Bekoerrota kiroldegian jokatuko dute berriro, Leihoak Zast taldearen kontra. Sailkapenaren […]

Donostiako Piratek egitarau berezia antolatuko dute hamargarren urtemugaren harira »

2002. urtean hasi ziren lanean Donostiako Piratak. Harrez gero jai herrikoien aldeko hamaika ekimen jarri dituzte abian, Aste Nagusiko Abordaia, besteak beste. Hamargarren urtemuga ospatzeko egitarau berezia antolatuko dute, eta Piraten lehen biltzarra…

Maila mantentzeko borrokan sartu da Sanpedrotarra »

Oso ondo hasi du urtea Erregional Preferente Mailako Sanpedrotarra taldeak. Larunbatean 1-2 emaitzarekin gainditu zuten moreek Donostiako Matigoxotegi zelaian Kostkas Miren Bihotza taldea, eta horrenbestez, hiru jardunaldi jarraian partidarik galdu gab…

Gizon bat eta emakume bat atxilotu dituzte drogekin atzeman ondoren »

33 urteko gizon bat eta 27 urteko emakume bat atxilotu dituzte ertzainek bart gauean Errenteria-Oreretan. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzaren patruila batek bi auto ikusi zituen. Horietako baten barruan zegoen bikotea, eta ustez droga e…

Igor Fuentes eta Lurdes Oiartzabal izan dira azkarrenak Mitxintxolan »

Igor Fuentes gizonetan eta Lurdes Oiartzabal emakumeetan izan ziren larunbatean Mitxintxolako II. Igoeran azkarrenak. 25 parte hartzaile izan ziren proban, eta antolatzaileek nabarmendu dute “aparteko giroa” izan zela, jende asko joan zelako Jaizkibelgo maldetara korrikalariak animatzera. Izan ere, lasterketa hasi aurretik ikusleen martxa egin zuten Donibaneko plazatik Mitxintxolaraino. Hamazazpi minutu eta 50 segundoko denbora egin zuen helmugan Fuentesek. Hala, Itsas Menditik esan dute “denbora harrigarria” izan zela Fuentesena, besteak beste, iazko lehenengo ekitaldian Iñaki Lopetegi irabazleak egin zuen marka segundo batean hobetu zuelako. Helmugan bigarrena Iñaki Lopetegi bera izan zen, irabazletik 25 segundora; hirugarrena, berriz, Xabier Lasaga, hemeretzi minutu eta 31 segundoko denborarekin. Parte hartu zuen emakume bakarra Lurdes Oiartzabal izan zen. Hori horrela izanik, ez zaio inolako meriturik kendu behar egin zuen lanari, 25 partaideen artean zazpigarren denbora onena egin zuelako (20:37). Lasterketaren ondoren sariak eman zizkieten markarik onenak egin zituztenei, eta hainbat pintxo eta salda beroa dastatzeko aukera izan zuten partaideek. Itsaski otarra ere zozkatu zuen txartela erosi zutenen artean: Migel Novoak eraman zuen etxera otarra. Sailkapena Igor Fuentes 17:50 Iñaki Lopetegi 18:15 Xabier Lasaga 19:31 Richard Rivera 19:41 Ibon Intxaurrandieta 20:12 Joseba Ulazia 20:34 Lurdes Oiartzabal 20:37 (emakumeetan lehena) Oskar Novoa 21:34 Sergio Bengoetxea 22:09 J. Carlos […]

Errobi ibaia ezagutzeko aukera, Trintxerrekin »

Trintxer Mendi Taldeak Errobi ibaia ezagutzeko irteerak egingo ditu aurten. Txango horietatik lehena hilaren 15ean egingo dute, igandean. Baiona eta Uztaritz (Lapurdi) lotuko dituen etapa egingo dute: 15 kilometroko bidea egingo dute hala nahi dutenek,…

Urtarrilaren 6 eta 7ko kirol emaitzak »

Urtarrilaren 6 eta 7ko emaitzak
Futbola
Erregional Preferentea

Touring-Usurbil 0-1
Allerru-Beti Ona 3-1

Pilota
Euskal Herriko Kluben Arteko Txapelketa.
Eskuz binaka nagusiak.

EPLE (Aitor Uranga / Antton Aranburu)- Buruzgain (Etxeberria / Eugi) 18…

Azpiegiturak Stop herri ekimenaren egitaraua abian da »

“Gipuzkoako azpiegitura lan handiak geldiarazteko eta gizarte eredu desberdin baten beharra aldarrikatzeko” abian jarri dute Azpiegiturak Stop herri ekimena. Oarsoaldean, Debagoienan eta Tolosan ez ezik, Donostian ere hainbat jarduera antol…

Umorea, barrea eta emozioak lantzeko tailerra, Antxon »

Bekoz Beko elkarteak emakumeentzako tailerra antolatu du: umorea, barrea eta emozioak lantzeko tailerra izango da. Urtarrilaren azken hiru larunbatetan emango dituzte tailerraren barruko eskolak, Antxoko Kultur Etxean: hilaren 14an —larunbat honetan—, 21ean eta 28an. 15:30ean hasiko dira hiru egun horietan tailerrak, eta 21:00ak arte luzatuko dira. Tailerrerako izena emanda dutenei gogorarazi diete bertara eskuoihal edo esterilla batekin joan behar dutela. Bestalde, oraindik izena eman daitekeela gogorarazi dute Bekoz Bekoko kideek. Hori egiteko bi bide dituzte interesdunek. Batetik, honako telefono zenbakietara dei dezakete: 679 33 24 11 (Izaskun) edo 943 52 56 13 (Cristina); bestetik, elkartearen posta elektronikora ere mezuak bidal daitezke, bekozbeko@bekozbeko.com-era, alegia.