Ereintzak ez du lortu Euskadiko Kopako finala jokatzeko txartelik »

ereintzak partida galdu du bidasoaren aurka

Martin Etxeberriak liburua aurkeztu du »

Martin Etxeberria idazle zarauztarrak azken lana aurkeztu berri du Donostian, Zakurraren poema eta beste hezur batzuk izenekoa, Elkar aretoan.

Oiarpe Gipuzkoako lehia jokatzen hasiko da »

Gipuzkoako Txapelketa jokatzen hasiko dira asteburuan Oiarpeko pilotariak. Kirolariak gogoz daude ahal duten gutzia emateko, eta ahalik eta urrutien iristea dute helburu. Ostiralean jokatuko dituzte lehen partidak Madalensoron.
19:15etik aurrera, lau p…

Bihar, etzi eta etzidamu ziklomotorren IAT zerbitzua herrian »

Bihar, etzi eta etzidamu ez da ez Irun ez Urnietara joan beharko ziklomotorrari IAT (Ibilgailuen Azterketa Teknikoa) egitera. Izan ere, hiru egunetan zerbitzu hori Errenteria-Oreretan bertan emango du TÜV Rheiland enpresak. Lehentasuna emango zaie zik…

Giro aparta Lakiola gainean »

Asteburuan Agorreko Santikutz festak ospatu dituzte Legazpin. Egitaraua Lakiolan itxi zuten herenegun, urtero Zingi Zango euskara elkarteak antolatu ohi duen erromeriarekin. Zozketari dagokionez, 1240 zenbakiak irabazi zuen Korta jatetxeko marisko-jana…

Ostiralean amaituko da helduen eskolan matrikula egiteko epea »

Beasainen dagoen helduentzako eskolan matrikula egiteko epea ostiralean amaituko da. Besteak beste, goi mailako hezkuntza zikloetara sartu ahal izateko frogak prestatzeko aukera ematen dute helduen eskolan.
Unibertsitaterako sarbide frogak prestatu nah…

«Etorkizunean, eliza kristauarena beste ahots batzuren artean dagoen ahotsa izango da, elkarbizitzan» »

[ELKARRIZKETAREN AURRERAPENA] •   Atzo, agurra egin zioten Luis Mari Segurolari (Zumarraga, 1936), 14 urtez Zumarragako Andre Mari Jasokundearen parrokiako erretorea izan eta gero, jubilatu egin da; Pedro Laskurain 41 urteko eibartarra da parroko berria. Posible al da bokazio erlijiosoaren deia 11 urterekin entzutea? Alde batetik, gurasoek erabat baldintzatu ninduten, nirea oso familia kristaua baitzen. Bestalde, Nikolas Madinabeitia, Urretxuko garai hartako parrokoa nire ispilua zen, hura zen bezalakoa izan nahi nuen. Gerora krisialdirik izan nuen, ez pentsa. Zeintzuk ziren apaiz egiteko eman beharreko urratsak? Saturraraneko seminariora joan nintzen, lau urte egin nituen han batxillergoarekin parekatu daitekeena ikasten, latinidad esaten zitzaion. Bosgarren urtea, filosofiako hiru urte eta teologiako lau Donostian egin nituen, bertako seminarioan. 1961. urtean apaiztu nintzen, 24 urte nituela. Lehenengo meza Urretxun eman zenuen, ezta? Bai, Martin Deunaren elizan. Urretxurekin oso lotuta nengoen, bertako kultur bizitzarekin. Lehenengo Euskal Jaian parte hartu nuen, Urgain elkarteko lagunekin karroza egin genuen, Iparragirreren rola bete nuen nik, Madrileko Cafe San Luisen kantuan nengoela egiten.

Aizkorrin Barrena mendi martxan izena eman daiteke jada »

Aizkorrin Barrena mendi martxan izena emateko aukera ireki dute Irailaren 25ean egingo dute eta aurten ere bi ibilbide egongo dira aukeran: Ttipi-Ttapa eta Zanpa-Zanpa. Laugarren Aizkorrin Barrena mendi martxan izena emateko epea ireki dute. Irailaren 25ean egingo dute aurten Legazpin jada data finkoa hartu duen mendi txangoa. Legazpiko, Urretxuko eta Zumarragako kiroldegietan eta Urbeltz pilotalekuko tabernan eman ahalko da martxarako izena. Interneteko izadi-zaleak.com/aizkorrinbarrena/ helbidean ere egin ahalko da hori, irteera egunera arte. Irailaren 25ean egingo dute Aizkorrin Barrena mendi martxa. Aurten ere bi bide egongo dira aukeran, baina beste urteetakoekin alderatuta, ibilbide berriak izango dira: Ttipi-ttapa eta Zanpa-Zanpa. Lehenak, motzak, 16 kilometro izango ditu eta Tubobidea zeharkatuko du. 600 metroko igoera du bideak, eta Brinkola – Ollariaga – Tubobidea – Intzuntzaeta – Oazurtza – Brinkola ibilbidea jarraituko du. 9:00etan emango diote hasiera eta bi kontrol gune egongo dira bidean: Tubobiden eta Intzuntzaetan. Bide honetako bi puntu altuenak izango dira hauek. Bide luzeak, Zanpa-Zanpa izena eman diotenak, 31 kilometro izango ditu eta 1.600 metroko igoera. Aloñako mendizerrari buelta emango dio bide honek, Brinkola-Ollariaga-Jandoain-Aginaga-Aloña azpia-Duru-Artzanburu-Arriurdin-Intzuntzaeta-Oazurtza ibilbidea jarraituz. 8:00etatik 8:30era emango diote hasiera eta hemen ere bi kontrol gune egongo dira: Agiñagan eta Intzuntzaetan. Bide honetan Artzanburu izango da martxalariek igaroko duten puntu […]

Oarso Bidasoko Hitza, irailak 9 (PDFa) »

Oarso Bidasoko Hitza, irailak 9 (pdfa)

Urretxuko adinekoen eguna »

Santa Anastasia jaietako egitarauaren barruan, herenegun Jubilatuen Eguna ospatu zuten Urretxun. Goizean bertaratutako pertsona edadetuenak omendu zituzten. Bikote zaharrena: Maunel Pool Garcia (84 urte) eta Maria Gomez Rodriguez (84 urte). Emakume zaharrena: Caridad Aizpurua (90 urte), eta gizon zaharrena: Pedro Castuera Guerra (91 urte). Txistulariek lagundurik mezetara joan ziren jarraian, eta hemendik aterata, bazkaria eta dantzaldia izan zituzten Ederrena pilotalekuan.