‘Gernika’ ekartzeko eskatu dute barriro agintariek »

Picassoren ‘Gernika’ Gernika-Lumora ekarteko eskatu du gaur Udalak barriro, margolana Madrila heldu zela 30 urte betetzen diren egunean. Allende Salazar kalean dagoen koadroaren erreprodukzioaren aurrean egin dute ekitaldia, eta han batu di…

Giro ederra Garagardo Festan »

Ehunka lagun bildu dira herenegun eta atzo Koldo Mitxelena plazan antolatu duten Garagardo Festara. Ukondoa, saltxitxak eta festaren protagonista diren hamahiru garagardo mota ezberdinak dastatzeko aukera izan dute Esmalteriara hurbildu direnek. Gaur e…

Beraun, jaietan murgilduta »

Beraun auzoak Ama Guadalupekoaren omenez ospatzen dituen jaiak aurrera jarraitzen dute. Ostegunetik ari dira jaiak ospatzen. Gaur goizean, Pablo Sorozabal plazan haurrek jolasteko aukera izan dute. Ez dira bakarrak izan. Jubilatuen etxearen terrazan toka, igel eta bote jokoetan aritu dira jubilatuak zirenak eta ez zirenak. Bitartean, gaiteroek auzoko kaleetan zehar giroa jarri dute. Bihar arratsaldera arte hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Honakoak dira. Gaur 17:00etan. Haur danborrada. 18:30ean. Dantzaldia Egape eta Danzarinekin. 23:00etan. Helduen danborrada Sastakai txarangarekin. 23:30ean. Musika Pablo Sorozabalen eta zezen suzkoa. Bihar 11:00etatik 12:00etara. Budokan eta fitness kirol zentroan, haurrentzako eta gazteentzako karate egitaraua. 11:00-13:00 eta 17:00-20:00. Acuarofilia erakusketa. 12:30ean. Akordeoi kontzertua Pablo Sorozabal plazan. 12:00etan. Ama Guadalupekoaren omenezko meza nagusia. 17:00etan. Herri kirolak Panblo Sorozabal plazan. 18:30ean. Buruhandiak Pablo Sorozabal plazan. 19:00etan. Mexikar festa. Bukatzean, su artifizialak botako dituzte, eta mascleta egingo dute.  

Elkarteen Foroaren bilkura gaur, Daniel Ugarten »

Pottoroak abesbatza San Bixenten »

Gizonek osatutako Pottoroak abesbatzak emanaldia eskainiko du gaur San Bixente elizan, 20:30etik goiti. Deux Jumeaux elkarteak antolatzen du eta doan da.

Hiru zumaiar Munduko Txapelketako finalean »

Enbilek eta Egigurenek 2-0 (15-13 eta 15-7) irabazi zuten atzo Olha eta Irastorzaren aurkako finalaurrekoa.Gaur arratsaldeko (17:30ean, ETBsat) finalean, beraz, hiru zumaiar izango dira kantxan, Goikoetxeak eta Lopezek herenegun lortu baitzuten finaler…

Plaza Berriko boleibol txapelketa aurrera doa »

Sutarrik emanaldi polita eman du Bedaioko frontoian »

Bedaioko festetan Alegiako Sutarri dantza taldeak emanaldia egin du frontoian. Herritar ugari izan dira bertan, eta Sutarriko dantzari gazteek saio polita eskaini dute.

Futbol partidek girotu dute arratsaldea Alkizan »

Alkizako festen barruan, gaur arratsaldean ezkongabeen eta ezkonduen arteko futbol partidak jokatu dira. Emakumezkoen eta gizonezkoen partidak egin dituzte, eguzkiak gogor jotzen zuela.  

Giro ederra patata tortilla eta toka lehiaketetan »

Giro ederra bizitu dute gaur eguerdian Lizartzako festetan. Alde batetik patata tortilla lehiaketa egin dute. Nagore Arozenak eta Olatz Goikoetxeaundiak egin dute tortillarik gozoena epaimahaiaren iritziz. Bestetik, toka txapelketan herritar ugarik par…