Santakrutzetan herritarrek duten parte hartzea nabarmendu du udalak »

Hainbat hilabetez prestatzen aritu ondoren, asteartean hasiko dira herriko bigarren jaiak: santakrutzak. Asteartean hasiko dira jaiak, ohi bezala, alkate txikiek pregoia irakurri eta txupina bota ondoren. Ainhoa Zabalo Lezoko alkateak eta Mikel Arruti zinegotziak santakrutzak aurkeztu dituzte gaur. “Legegintzaldi honetan jai batzordeak funtzionatzen jarraitzea da helburua”, esan du Arrutik. Horrela, batzordean parte hartzen duten lezoarrak zoriondu ditu Arrutik: “Bertako kideak dira benetan zoriondu behar direnak, egindako lanagatik. Santakrutzak lezoar guztion kontua dira, eta horretarako beti jai batzordea zabalduta dago”. Santakrutzetako hiru ekitaldi nabarmendu ditu Arrutik: danborrada, egun handian egiten diren bazkariak eta Baserritarren Eguna. Horrela, Santa Krutz bezperako danborradan lau elkartek (Ixkulinek, Altzatek, Tiñeluk eta Allerruk) 400 lagun baino gehiago biltzen dituela azpimarratu du Kultura zinegotziak: “Arrakasta handia du danborradak, eta, gainera, oso giro polita sortzen du”. Aurten lehenengo aldiz ospatuko dute Tartekoen Bazkaria, hilaren 14an. Egun horretan ere Arrantzaleen Bazkaria egingo dute. “Herritar talde batek uste du Arrantzaleen bazkaria gazteentzako dela, eta tartekoena antolatzea erabaki du”, zehaztu du Arrutik. Bere ustez, txalogarria da herritarrek horrelako ekitaldiak antolatzea. Guztira 200na lagun inguru bilduko dira bazkari bakoitzean. “Egun horretan ere, bezperan bezala, giro ederra sortuko dute herriko kaleetan, eta eskertzekoa da hori”, esan du. Gainera, Lezon lan egin ez arren egun […]

Menchu Gal-en erakusketa ikusteko azken aukera »

Azken egunak dira Menchu Gal margolari irundarraren Kolorearen poza erakusketa ikusteko. XX. mendeko artista landu eta sendoenetako bat izan zen Menchu Gal. Aranburu jauregian ikus daitezke bere koadroak arratsaldeko 17:30etik 20:30era bitarte.

Gorengo postuei begira datoz nagusiak »

18:00etan zeukaten atzo, Zaldupen, hitzordua. Aurreko minututuetan, aldagelak betetzen joan ziren. Aurrerako nagusiek dana prest daukate liga hasteko. Zapatuan daukate eginda hitzordua, etxean, 17:00etan. Aurrean Pasaia edukiko dute. Entrenatzaileak taldeak ondo jokatzea espero du. Denboraldiaurrean  seriotasunez egin du taldeak beharra, eta hasteko gogoagaz ez eze, konfiantzagaz be aterako dira Zaldupeko zelaira. Barrikuntza askogaz datoz nagusiak. Joan den denboraldiko entrenatzaile taldeak aurten jarraitzeko eskaintzari uko eginda, elkarteak etxeko gizon batengana jo du: Gotzon Basarasek entrenatuko ditu nagusiak. Iker Zubikarai izango du bigarrena, eta Ander Aranbarri arduratuko da atezainen prestaketaz. Aulkian bai, eta taldean be bai. Aldaketak asko izan dira. Zortzirek laga zuten taldea iazko denboraldian, eta datorrenari aurre egiteko sei sartu dira: Joni Mendizabal, Jesus Ojeda eta Aritz Badiola gazte mailatik igo dira, eta beste hirurek, Ismael Ituartek, Jon Beitiak eta Ibai Añorgak –Berriatukon zegoen iaz– buelta egin dute. Basarasek, gainera, gazte mailako Jon Burgoa be eskura edukiko du behar izanez gero. %100 ondarrutarrak Lehenengotik azkanera arte, ondarrutarrez osatuta dator nagusien maila, euren koloreengatik dana emoteko prest. Helburua goiko postuetan ibiltzea izango dute, eta 3. mailara igotzea garesti baino garestiago dagoela jakinda be, ez diote uko egingo. Ohorezko mailan lehiakortasun handia espero da, eta horren adierazgarri, lehenengo sei partiduak gogorrak izango […]

Zatozteren udako merkatu txikiak domekan zabalduko ditu ateak »

Domekarako ipini du hitzordua Zatozte ostalari eta dendarien elkarteak. 10:00etatik 19:30era bitartean, udako merkatu txikia egongo da zabalik. Alamedan ipiniko da eguraldiak laguntzen badu, eta Berdura Plazan euria eginez gero.
30 haimatan banatuta, 2…

Beti Bizkorrek bazkideak deitu ditu hilaren 16rako »

Beti Bizkor erretiratu eta pentsiodunen elkarteek deialdia zabaldu die bazkide guztiei hilaren 16rako antolatu duen bileran parte har dezaten. Olibeteko gizarte zentroan izango da, eta bi deialdi egin dituzte: lehenengoa 17:30ean, eta bigarrena, 18:00e…

Berriatukok Artibairen aurka jokatuko du, Markina-Xemeinen, zapatuan »

Berriatukok Artibai futbol taldearen aurka jokatuko du, Barroeta futbol zelaian, zapatuan, 17:00etan, lagun arteko partidan. Aurretik, Artibai Futbol Taldeak denboraldiko aurkezpena egingo du.

Igandean Zumaiako trainerua animatzera joateko dei egin du Udalak »

Zumaiako Udalak herriko traineruek egin duten lana «txalotu» nahi du, eta horregatik, igandean emakumezkoek jokatuko duten Kontxako Banderara joatera gonbidatu ditu herritarrak. Kiroljokoa animatzeko Udalak  autobusa jarri du egun horretarako. 09:00…

Bianchikoen eta 1938 eta 1939an jaiotakoen bazkariak, urrian »

Uda osteko garai honetan ohikoak izaten dira kintoko bazkari eta afariak eta baita lankide edo lankide ohien artekoak ere. Errenteria-Oreretaren kasuan, 1938 eta 1939an jaiotakoak eta Bianchi lantegiko beharginenak izango dira lehenengoak.
Bianchiko ba…

Ibizako giroa izango dute larunbatean igerilekuan »

Aian festa ibizatarra egingo dute bihar, 21:00etan, igerilekuan. Bertan, Eneko Balerdi eta Izaskun Lapazaren dantza emanaldia, afari-koktela eta musika izango da. Festan parte hartzeko bihar amaituko da izen emate epea. 630-22 45 82 telefonora (Pili) d…

Artibai Futbol Taldeak zapatuan aurkeztuko du lan taldea »

Markina-Xemein Artibai Futbol Taldeak jende aurreko aurkezpena egingo du, zapatuan, 16:30ean, Barroeta futbol zelaian. Talde guztiak aurkeztuko dituzte markinarrek, sei talde. Maila desberdinetan aritzen diren bost mutil talde eta neska talde batek osa…